Erromatar inperioaren IV. mendean garrantzia irabazi zuen, eta 313an, bertan erredaktatu zen Erromako historiako dokumentu inportanteenetako bat,Milango Ediktua,kristautasunaren onarpena eta jarraian nagusitasuna ekarri zuean. Horren ondorioz, eliza asko eraiki ziren bertan, eta IV. mendean,San Anbrosio apezpikuaren garaian, hiria Mendebaldeko Erromatar Inperioaren hiriburu bihurtu zen. Garai hartakoa daSan Lorenzo Maggiore eliza, Milango zaharrena[2].
Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zenean, Milanenheruloak etaostrogodoak izan ziren nagusitu ziren lehen barbaro germaniarrak. 569anlonbardiarrek hiria konkistatu zuten, eta 774. urtera arte beren esku eduki zuten, Karlomagnori eskualdatu zioten arte. Egungo eskualde izena herri hari zor zaio.
Garai hartako distiraren ondoren, beste gatazka-aldi bat iritsi zen: hiria frantsesek konkistatu zuten etaPaviako guduan galdu ondoren (1525)Karlos V.aren inperio espainiar-alemanaren parte izatera pasa zen. Espainiar inperioaren domeinuak 1713ra arte iraun zuen,Utrechteko Itunaren bidez hiriaAustriaren esku geratu zen arte.
Frantziako Iraultzaren ondoren,Napoleonek Milan okupatu zuen, eta jarraian 1805ean bere burua Italiako lehen erregetzat izendatu zuen. 1859an, AustriakPiamonte-Sardiniako Erresumari utzi zion probintziaren gaineko kontrola, gerora Italiako erresuma izango zenaren lehen jatorrizko lurraldea. Hiria italiarnazionalismoaren zilbor bihurtu zen aro horretan. 1865 eta 1877 bitartean eraikitakoVittorio Emanuele II.aren Galeria dotorea garai historiko hartako ondarea da.
Milan Italiako historiaren erdigunea izan zen eta1906ko Erakusketa Unibertsalaren egoitza. Bi gerrate mundialen arteko garaian, Italiakofaxismoaren sorlekuetako izan zen. Gainera, gerra osteko berreraikuntza industrialaren eragile nagusietako bat izan zen.
Hiriak 1.308.735 biztanle ditu eta hiriguneak, 4.280.820 biztanle. Era berean, gune metropolitarrak 7.400.000 biztanle ditu.
Askok eta askok MilanItaliako hiriburu ekonomikoa dela diote. Izan ere, MilanEuropar Batasuneko hiririk aberatsenetarikoa da,Italiako Burtsaren egoitza eta gune komertzial eta finantzierorik nagusietakoa. Horrez gain,Milaneko AzokaItaliako nagusia da, baita munduko handienetako bat. Azkenik,Parisekin batera, mundu osoko modaren hiriburuetako bat da.
Italiako kultur gune garrantzitsua da,Erroma bezala, baina modu desberdinean. Nahiz eta historian haren presentzia Italiako hiriburua baino askoz apalagoa izan, egun munduko lehen mailan dago, musika-, literatura-, arte- eta, batez ere, moda-kontuetan.
Milango Katedrala (Duomo esaten zaio) hiriko lekurik ezagunena da, bai haren arkitektura arranditsuagatik, baita haren esanahi katolikoagatik; eraikitze lanak1386ean hasi ziren eta1805ean ofizialki bukaera eman zitzaion.
Munduko katedralik handiena da,Sevillakoaren ondoren, barruan 40.000 pertsona sar baitaitezke.
AC Milan etaFC Internazionale (Milango Inter) futbol taldeak hiriko kirol elkarte nagusien artean ditugu,Olimpia Milano saskibaloi taldearekin batera. Hirurek ibilbide arrakastatsua duteEuropako txapelketetan.
Txirrindularitzaren arloan,Milan-San Remo lasterketa klasikoa nazioartean oso ezaguna da.