| Mikel Arregi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Areso, 1948komartxoaren 17a (77 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Lan nabarmenak | |
Mikel Arregi Goenaga (Areso,Nafarroa,1948komartxoaren 17a - ) euskal idazlea da. Umetan donostiartua, bertako EUTG fakultatean Filosofia eta Letrak ikasi zituen. Ondoren, batxilergoko irakasle-lanetan aritu zen.
1975ean,Hego haizearen konpasean poesia-liburua argitaratu zuenKriseilurekin.1979an,Abenduak 20 ekintza liburuaHordagorekin. GeroagoHego... liburuak harrera ona izan zuen arren, ez du beste poemarik argitaratu.[1]
Juan Mari Lekuona poetakHego haizearen konpasean liburuaren hitzaurrean zioenez, Arregiren poesia batez ereGabriel Arestirenaren eraginpean dago; hala ere,Ibon Sarasola etaXabier Azurmendiren estiloak ere hartu ditu. Lekuonaren iritziz, Arregik bertsolarien eta "herritarren burutapenak" darabiltza, mendiko eta kaleko irudiak batera. Lekuonak "existentzialista" gisa kalifikatu zuen.[1]
Orokorrean, hainbat musikarirekin idatzi ditu.Badok.eus atarian 36 diskotan 23 kantu hauek azaltzen dira:[2]