Hasiera batean, WindowsMS-DOS sistema eragilearen gainean egindako interfaze grafikoa bat zen, geruza bat soilik. Aurrerago, ordea,NT familia sortu zuen, eta hortik aurrerako Windows berriak ez dira MS-DOSen oinarritu, sistema osoak dira-eta.
WindowsIBMren PC ordenagailuekin bateragarriak ziren konputagailuentzat diseinatu zen (Intelen x86 arkitekturan oinarrituak). Eta, gaur arte, Windowsen ia bertsio guztiakhardware plataforma horretarako egin dira. Windowsen zabaltzeakIntelenCPUak zabaltzea ekarri zuen, baita alderantziz ere.
Windows 3.x bertsioetatik Windows 9x bertsioetara pasa zen; eta, teknologian jauzi garrantzitsua eginez,Windows NTra. Orduan, beste plataforma batzuetarako bertsioak ere egin ziren:Sparc etaPowerPC plataformetarako, esaterako.
2010eko hamarkadan, Windows sistematabletatara etatelefonoetara egokitu zen, baina ez du nagusitasuna lortuAndroidek etaiOSek menderatzen duten merkatu horretan. Segmentu horietan, Windowsetik berezitutako beste bi sistemarekin saiatu zen Microsoft: Windows Mobile etaWindows Phone.
Lehen urratsak1981n eman ziren, Apple-k lehen interfaze grafikoa merkaturatu baino lehen, baina 1985 arte ez zen prest egonWindows 1.0 sistema. Oso sistema mugatua zen ez baitzuen onartzen leihoak gainjartzen eta hedapen mugatua izan zuen.
Windows 1.0 bertsioaren pantaila, adibide bat
1987nWindows 2.0 kaleratu zuten eta aurrekoaren muga batzuk gainditu bazituen ere ez zuen arrakasta handirik lortzera iritsi. Gainera Applek salaketa jarri zioncopyright zela-eta[1].
Bi bertsioekMS-DOS sistema eragilea zuten oinarria, beraz, oskol moduko bat ziren benetako sistemaren gainean, nahiz eta sistema eragileetako funtzio batzuk barneratu: dispositibo grafikoen kudeatzaileak (driver) eta fitxategi exekutagarrien interpretazioa esaterako. MS-DOS sisteman oinarritzea 2000 urte arte mantendu zen.
Arrakasta handia lortu zuten bertsioak1990 urtean kaleratu zenWindows 3.0 bertsioarekin hasi zen. Sei hilabetetan bi milioi ale saldu zituen. Aurrerapen garrantzitsuak barneratzen zituen, leiho-sisteman egindakoez gain, memoriaren kudeaketa zuzena eta kudeatzaileen karga dinamikoa. Horrela sistema eraginkorrago bat lortu zuten.
1992ko martxoanWindows 3.1 bertsioa agertu zen eta1993ko abuztuanWindows for groups, sare lokalean komunikazioa bideratu zuen lehena.
Windows 95 izan zen bilakaeran egon zen urrats garrantzitsu bat. Sortu zen urtea bertsioaren izenean jartzea ohitura bihurtu zen hurrengo urteetan. MS-DOSen oinarria mantendu arren berrikuntza nabarmenak barneratu zituen: 32 biteko aplikazioetarako prestatuta,plug and play dispositiboak "berotan" konektatzeko, izen luzeak fitxategietan,multiataza kanporatzailea (preemptive),objektuak, fitxategi-esploratzailea...Internet Explorerweb nabigatzailea ere integratu zen bertsio-berritze batean. Sekulako arrakasta izan zuen.
Windows 98 izan zen hurrengo urratsa. Aurrerapen nabarmenak ekarri zituen: USB euskarria, hibernazioa argindar-kontsumoa murrizteko, Explorer nabigatzailearen bertsio hobetua... Hurrengo urteanWindows 98 SE (second edition) kaleratu zuten, nabigatzailearen eta Media Player zerbitzuaren berritasun nabarmenak barneratuz.
Windows ME (Millennium Edition) 2000 urtean agertu zen eta MS-DOS oinarrian zuen azkena izan zen. Berrikuntza batzuk zekartzan baina ez zuen harrera ona izan eta oso kritika negatiboak izan zituen[2].
1988an abiatu zen Microsoften sistema eragile berri bat egiteko proiektua. Hasieran OS/2IBMko sistema eragilea zuen oinarri, eta NT OS/2 izena zuen, baina Windows 3ren arrakasta ikusita horrenAPIan oinarritzea erabaki zen. Anbizio handiko helburuak zituzten sistemarako: 32 bitekoa, erabiltzaileanitza, POSIX bateragarria, segurtasun handiagoa,multiataza kanporatzailea,multiprozesadoreetan ere ibiltzekoa. GaineraFAT moduko fitxategi-sistemaz gainNTFS sistema berri ahaltsuagoa barneratu zuen.
Merkaturatu zen lehen bertsioaWindows NT 3.1 izan zen,1993ko uztailean, lan-estazio eta zerbitzarietarako bertsio desberdinekin.1996anNT 4.0 agertu zen Windows 95eko APIarekin bateragarria, eta2000 urtean NT izenari utzi etaWindows 2000 izenarekin bertsio berri bat abiatu zuten.
Windows XP izan zen NT lerroko hurrengo bertsio garrantzitsua.2001eko urrian irten zen merkatura, eta bildu zituen PC arruntetara bideratutako Windows 9x sistemak lan-estazioetara eta zerbitzarietara bideratutako NT ezaugarrietara. Interfaze grafikoan eta sare euskarrian berrikuntzak ekarri zituen eta bi edizio zituen, etxekoa (Home) eta profesionala. Gero, ikus-entzunezkoari bideratutakoMedia Center eta tableten merkaturakoTablet PC edizioak etorriko ziren. Zerbitzarien lerroan 2003nWindows Server 2003 erreleboa hartu zion 2000koari.
2007anWindows Vista agertu zen interfazean eta segurtasunean hainbat berrikuntza zituela. XP baino arrakasta gutxiago izan zuen, hainbat kritika izan zituen-eta.
2012anWindows 8 merkaturatu zuten tabletetan erabili ohi direnukimen pantailei begirako hobekuntzekin.Hodei-konputazioaren eta sareko zerbitzuen integrazioa izan ziren beste berrikuntza garrantzitsuak.
2021eko ekainaren 24an, MicrosoftekWindows 11 iragarri eta berretsi zuen, eta 2021eko urriaren 5ean kaleratu zen ofizialki.Fluent Design-en oinarritutako erabiltzaile-interfazea du, sistema osoan gardenkiak, itzalak, ikono biribilduak sartuz. Hasiera menuaren diseinua aldatu egin da, alboko fitxak kenduz. Ataza-barrako ikonoak, hasiera botoia barne, pantailaren erdian zentratuta daude,macOS dock-aren diseinuarekin konparatu izan dena.
Windows CE sistema txertatuetan integratzeko Microsofteko sistema eragilea izan zen. Sistema horretatik eratorriko zirenWindows Mobile eta geroagoWindows Phone.
Xbox izenarekin ezagutzen daXbox Onebideo-joko plataformarako moldatutako Windows sistema.
Ohar-bloka testu bakuneko editore bat da, Microsoft-en sistema eragileetan 1985etik sartua. Haren funtzionaltasuna oso sinplea da.
Internet Explorer Microsoftek bere Windows plataformarako ekoizten duenInterneteko webnabigatzailea da. 1995ean sortu zen, Microsoftek Mosaic-en iturburu-kodea eskuratu ondoren, Spyglass-ek garatutako nabigatzailea, eta Internet Explorer izena jarri zioten. Lehen bertsioak, Mosaic-en oinarrituak, ez ziren mehatxuak izan orduan nagusi zenNetscape Navigator-entzat; izan ere, nahiko sinpleak ziren, eta ez ziren bateragarriak garai hartako web gunea menderatzen zuten Netscape-ren hedapen ezagunenekin (markoekin edoJavaScript-ekin, esaterako). Merkatu-kuota handiena zuen Interneteko nabigatzailea izan zen, lehenespenez Windows-ekin integratuta baitago. Hori dela eta, Microsoft-ek monopolio-demandak izan ditu Europan, eta gaur egun oso gutxi erabiltzen da.[12]
Microsoft Edge Microsoftek Windows plataformarako garatutako web nabigatzailea da. Googlek Open Source gisa garatutako Chromiumen proiektuan oinarrituta garatu da, aurreko Microsoft Edge-ren porrotaren ondorioz. Konpainiak nabigatzailea zerotik garatzea erabaki du, segurtasuna eta errendimendua kontuan hartuta. Microsoft-en orri ofizialean esaten den bezala: "Zerotik berregina, lehen klaseko bateragarritasuna eta errendimendua eskaintzeko, merezi duzun segurtasuna eta pribatutasuna, eta web-aren onena eskaintzeko diseinatutako ezaugarri berriak."[13]
Karaktere-mapa Microsoft Windows sistema eragileekin batera datorren utilitate bat da, eta sisteman instalatutako iturri tipografiko guztiak bistaratzeko erabiltzen da, teklatuaren sarrera egiaztatzeko (Alt + kodea).
Paint Microsoftek garatutako marrazketa grafikokoprograma sinplea da. Haren aurrekoa PaintBrush izan zen, Windows 1.0-tik Windows 3.11ra arte. Orduz geroztik, Windows 95etik egon da Paint Microsoft Windows sistema eragilean. Bertsio berri bat du, Paint 3D, Windows 10en "Creators Update" eguneraketan gehitua.
Windows Media Player erreproduzitzailea multimedia-erreproduzitzailea da, eta formatu bateragarrietako musika eta bideoa erreproduzitzeko aukera ematen du (.mp3, .mp4, .waw, .wmv, etab.). Erreproduzitzaile honen azken bertsioa 12. bertsioa izan da. Windows Media Player Windowsen bertsio guztietan dago, baita bertsio berrienetan ere, hala nola Windows 8.1 edo Windows 10 bertsioetan. Gaur egun ez da erabiltzen.
Windows Journal Microsoftek sortutako aplikazioa eta Windows XPtik Windows 8.1ra sartua da.Ukimen-pantailekin erabiltzeko pentsatuta dago, eta mota hauetako marrazkiak zuzenean hartzeko; irudiak eta testua ere sar daitezke; sortutako dokumentuek jnt luzapena dute.
WordPad oinarrizko testu-prozesadorea da, eta Windows 95etik aurrera Microsoft Windowsen ia bertsio guztietan sartzen da.Ohar-bloka baino aurreratuagoa da, bainaMicrosoft Works etaMicrosoft Word testu-prozesadoreak baino errazagoa.