Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Michael Cimino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Cimino

Bizitza
JaiotzaNew York1939kootsailaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles2016kouztailaren 2a (77 urte)
Heriotza modua:bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Michigan Estatuko Unibertsitatea
Yale School of Art
Westbury High School(en)Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria,gidoilaria,zinema ekoizlea etaerrealizadorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, West(en)Itzuli

IMDB: nm0001047Allocine: 2698Rottentomatoes: celebrity/michael_cimino_2Allmovie: p85067TCM: 34488
Discogs: 4289004Find a Grave: 166344415Edit the value on Wikidata

Michael Cimino (New York,1939kootsailaren 3a -Los Angeles,2016kouztailaren 2a)[1]estatubatuar zinema zuzendaria izan zen. Haren biografia1970eko hamarkadakoHollywoodean ziztu biziko gorakaden eta beherakaden eredua da:The Deer Hunter filmarekin1978koOscar Sariaren irabazi ostean, porrot komertzial izugarria izan zuenHeaven's Gate lanarekin.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aurretik bi filmen gidoiak baino ez zituela idatzirik,1974anThunderbolt and Lightfoot zuzendu zuen,Clint Eastwoodekin.1978anThe Deer Hunter filma egin zuen,Vietnamgo Gerrari buruzkoa, eta 1970eko hamarkadako zinemako maisu lantzat hartzen dena. Oso harrera beroa izan zuen, eta hari eskerOscar andana irabazi zuen, tarteanzuzendari onenarena.

Entzute horretan oinarrituta,United Artists estudioak askatasun handia eman zionHeaven's Gate filmatzeko. Baina lan horrekin zinemagile madarikatu bihurtu zen, Estatu Batuetako Mendebaldearen konskistaren garaian bertako biztanleen genozidioari buruzko lan hori zinemaren historiako finantza katastrofe handienetako bat izan baitzen. Horrezaz gain, film horrek oso eragin txarra izan zuen Ciminoren hurrengo filmetan;1985. urteanYear of the Dragon egin zuen, eta1987anThe Sicilian. Kalitateko filmak badira ere, ez zuten aurreko lanen maila erdietsi.

Estiloa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ciminorentzat garrantzi handikoak dira etxea,klana, aberria kontzeptuak eta hala erakusten duDeer Hunter lanean. Ideia horiez gainera, errituen nondik norakoak azaltzen ditu: ezkontza komunitateeslaviarreanDeer Hunter-en, edo eskolako dantzaHeaven´s Gate lanean. Igarotzen den denbora, desagertzen diren adiskideak, ez du inork Ciminok bezain ondo erakutsi. Benekotasuna lortzeko soinu banda konplexuak erabiltzen ditu, edo, bestela, figurante profesionalak hartu beharrean filma grabatzen den herriko bertako biztanleak erakusten ditu.

Filmografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Michael Cimino, dead at 77: how The Deer Hunter director's career was wrecked by his misunderstood masterpiece Heaven's Gate. telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-7-2).
1927–1950
1951–1975
1976–2000
2001–egun
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Michael_Cimino&oldid=10024968"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp