Mexiko 1.964.375 kilometro koadro luze-zabal da, 6.000 kilometroko koadro inguruko uharteak barne. UharteokOzeano Barean (Guadalupe etaRevillagigedo),Mexikoko golkoan etaKaribe itsasoan daude. Iparraldean 3.141 kilometro muga duEstatu Batuekin, eta hego-ekialdean 871 kilometro Guatemalarekin eta 251 kilometro Belizerekin. Ekialdean, Mexikoko golkoa eta Karibe itsasoa ditu, eta hegoalde eta mendebaldean Ozeano Barea.
Mexikoko lurraldea menditsua da, baina alde handiak ditu toki batetik bestera. Bi mendilerrok zeharkatzen dute herrialdea ipar-hego,Ekialdeko Sierra Madre etaMendebaldeko Sierra Madre, Estatu BatuetakoMendi Harritsuen jarraipena. Bi mendilerro horien artean goi-ordoki zabal bat dago,Mexikoko goi-lautada, lurraldearen hiru laurden hartzen dituena. Goi-ordoki horretara iristen diren ibai batzuen ura ez da itsasora iristen, hango sakonuneetan geratzen baita. 900-1.200 metroko garaiera du iparraldean, eta 2.000-2.700 metrokoa hegoaldean.
Beste mendikate batek,Zeharkako Sumendi-ardatzak, alderik alde zeharkatzen du Mexikoko hegoaldea, eta goi-ordokia mugatzen du hegoaldetik. Jatorribolkanikoko mendikate horretan daude Mexikoko mendi garaienak:Pico de Orizaba (5.636 m)[3],Popocatépetl (5.462 m),Iztaccihuatl (5.286 m) etaNevado de Toluca (4.577 m). Inguru horietanlurrikarak izateko etasumendiak pizteko arrisku handia dago. Hori guztia dela-eta, Mexikoko erdi eta iparraldeko lur gehienak garaiera handian daude.
Ekialdeko itsasbazterra zabala eta zuzena da, zelaia eta hareatsua; mendebaldekoa, berriz, estutuz doa iparraldetik hegoaldera, zelaia da eta, tarteka, zimurragoa. Bi penintsula daude Mexikon,Kalifornia Behereko penintsula ipar-mendebaldean etaYucatán penintsula hego-ekialdean. Kalifornia Behereko penintsula luze meharra da, eta bere luzera osoan mendiek alderik alde zeharkatzen dute (Cerro de La Encantada, 3.069 metro); mendebaldeko itsasbazterreko erdialdean zabalgune bat du, ia osorikEl Vizcaíno basamortuak hartzen duena. Penintsularen eta kontinentearen arteanKaliforniako golkoa edo Cortésen itsasoa dago. Yucatan penintsula ia itsasoaren mailan dagoen kare-harrizko ordoki zabal bat da,Mexikoko golkoa etaKaribe itsasoa bereizten dituena.
Ura Mexikoko golkora isurtzen duten ibaien artean hauek dira nagusiak:Rio Bravo edo Grande del Norte (3.034 kilometro), 1.455 kilometroan Estatu Batuen eta Mexikoren arteko muga dena etaConchos etaSalado ibaien ura jasotzen duena,Pánuco (510 kilometro),Papaloapan (900 kilometro), etaGuatemalan jaiotzen direnGrijalva (480 kilometro) etaUsumacinta (1.000 kilometro).
Klimari dagokionez alde handiak daude lurraldean toki batetik bestera, Mexikoko klima eragile askoren mendean baitago.Kantzer tropikoak bitan banatzen du lurraldea ia erdi-erditik eta, beraz, klima epela dagokio iparraldeari eta tropikala hegoaldeari. Oro har, iparraldean eta erdialdean alde handiak izaten dira urte sasoi batetik bestera; hegoalde tropikalean, berriz, ez dago ia aldaketarik; ipar-mendebaldea idorra da, oso negu hotzak eta oso uda beroak ditu;Mexikoko goi-lautadan, bai neguak, bai udak, samurrak izaten dira. Bestalde, garaiera alde handiak daude herrialdean, eta klima ere aldatuz doa garaieraren arabera; mendi garaien arteko bailaratan mikroklimak sortzen dira.
Ozeano Barearen etaOzeano Atlantikoaren eragina ere handia da zenbait tokitan. Ozeano Bareko eta Mexikoko golkoko uren beroak haize hezea eta, horren ondorioz, euria dakar udan zehar; lurralde beroetan euri sasoiak luze iraun dezake, baina toki gehienetan, euria ekainetik urria arte izaten da; hala ere, alde handiak daude toki batetik bestera:Chiapasko goi-ordokietan euria 5.000 milimetrotik gora izan daiteke urtean, ekialdeko itsasaldean 2.500 milimetro, eta 200 milimetro baino gutxiagoBolsón de Mapimí sakonunean,Sonorako basamortuan etaKalifornia Beherean; gehienetan euri erauntsiak izaten dira, laburrak eta indar handikoak, kazkabarrarekin batera askotan.
Zortzi klima mota bereizten dira Mexikon, klima tropikal euritsuaren eta mendi gailurretako klima polarraren artean baina, laburbildurik, klima ezaugarri nagusiaren arabera, era honetara sailka daiteke herrialdea:
lurralde beroa, 1.000 metroko garaieratik behera; urteko batez besteko tenperatura 25 °C-tik gora;
lurralde epela, 1.000-2.000 metro bitartean; urteko batez besteko tenperatura 18 °C eta 24 °C artean;
lurralde hotza, 2.000-3.500 m bitartean; urteko batez besteko tenperatura 11 °C eta 17 °C artean;
lurralde izoztua, mendi gailurretan; urteko batez besteko tenperatura 10 °C-tik behera.
Landaredia klima motaren eta garaieraren araberakoa da eta, oro har, urriagoa da iparraldera joan ahala. Iparraldeko, ipar-mendebaldeko eta erdialdeko lurralde idorretan kaktusa, henekena eta mandioka hazten dira batez ere. Hegoaldean eta ekialdean,Yucatán penintsulan eta mendebaldeko itsasaldean oihan tropikala eta sabana tartekatzen dira. Hego-erdialdeko eta Sierra Madre mendietan pinu, izei, zedro, arte eta haritz zuhaiztiak daude. Mexikoko hegoaldeko itsasaldeanmangladiak daude.
Amerikako lehen gizakiak ipar-ekialdeko Asiatik iritsi ziren,Bering itsasartean barrena, duela 30.000 urte baino gehiago. Aztarna arkeologikoek erakusten dutenez, duela 8.000-10.000 urteehiztari-biltzaileak bizi ziren Mexikoko lurraldean. Ondoko milurtekoetan, bertako landare batzuketxekotzea lortu zuten, hala nolaartoa,kuia etababarruna. Eguneroko janaria ziurtaturik, gizakiak sedentario bilakatu eta lehenbiziko herrixkak sortu ziren.K. a. 1500ean,buztinezko tresnak eta iruditxoak egiten zituzten.[4]
Aro Klasikoan,K. a. 200 etaK. o. 900 artean, oso zibilizazio aurreratuak garatu ziren Mesoamerikan. Garai hartan, artea eta zientziak loratu ziren, idazkera, matematika eta astronomia batez ere. Erlijio politeista zuten;Quetzalcoatl lumadun sugea zen jainko nagusia eta jakitate guztien iturria. Metalak aro horren amaiera arte erabili ez bazituzten ere, egitura arkitektoniko izugarriak eraiki zituzten, esaterako,Teotihuacan etaEl Tajíngopiramideak, etaPalenqueko Eguzkiaren tenplua. Nekazaritza zen ekonomiaren oinarria. Teotihuacan (Mexikoko erdialdean),Monte Albán (Oaxacako hegoaldean), etahiri maiak (Chiapas,Tabasco,Campeche,Yucatán etaQuintana Roo estatuetan, eta baitaHonduras,Guatemala etaBelizen ere) dira Aro Klasikoko kokagune nagusiak.650tik aurrera, Teotihuacan erori etaYucatán penintsulako hiri-estatu maiek egin zuten gora. 900tik aurrera, ordea,maien zibilizazioak gainbehera azkarra izan zuen. Beheraldi horren arrazoiak (uzta txarrak, izurriteak, idorteak, gainpopulazioa edota auzo herri erasoak) ez dira ongi ezagutzen.[4]
X. mendearen amaieratik aurrera, Aro Postklasikoa hasi zen; haren ezaugarri nagusia militarismoa izanik, hiriak gotortu ziren. Zibilizazio ugariren goraldi eta beheraldia gertatu zen, hala nolatolteka,zapoteka etamixtekena.[4]XIII. mende hasieran,aztekak iritsi zirenTexcoco aintzirako uharteetara (alegia, egungoMexiko Hiria dagoen lekura). Uharte horietako bateanTenochtitlán hiria sortu zuten, denborarekin agintegune nagusi bilakatu zena.1376an, monarkia ezarri zuten;Acamapichtli izan zen lehen erregea. Gizarte egitura konplexua zuten: aristokraziak bere esku zituen kargu administratiboak, erlijiosoak eta militarrak; merkatarien taldeak auzitegi, jainko eta elkarte propioak zituen; herritar xeheak nekazaritza eta eskulangintzatik bizi ziren; eta mailarik apalenean esklaboak zeuden.XVI. mende hasierarako, aztekek menderaturik zeuzkaten erdialdeko Mexikoko gainerako herriak, eta zergak ordainarazten zizkieten:kakao,kotoia,artoa, lumak, metal eta harri baliotsuak, maskorrak etajaguar larruak. Mendean hartutako hiriek soldaduak eta esklaboak ere eman behar izaten zizkieten, baina aztekak ez ziren sartzen hiriko barne arazoetan[5]
1518anDiego Velázquez Kubako gobernariak espedizio bat bidali zuen MexikoraHernán Cortésen (1485–1547) gidaritzapean.1519an CortésekVeracruz hiria sortu zuen, eta bere kabuz, ez baitzuen lurraldea konkistatzeko baimenik, aurrera segitzea erabaki zuen.Txalkalteka indiarren laguntzaz, azteken inperioaren hiriburuan,Tenochtitlanen, sartu zen 1519ko azaroaren 8an. Moctezuma azteken buruzagiak harrera ona egin zion Cortési baina horrek preso hartu eta Espainiaren aginpidea onartzera behartu zuen.Velázquezek gudaroste bat bidali zuen Cortés preso hartzeko eta Kubara eramateko aginduarekin, eta Cortés gudaroste hari aurre egitera joan zen bitarteanTenochtitlango aztekak matxinatu egin ziren. Hala, Tenochtitlanera itzuli zirenean aztekek gogor eraso zieten. Espainiako gudarosteak,Tlaxcalan babesturik, indarrak batu eta handik gutxira,1521eko abuztuaren 13an,aztekak menderatu eta hiriburua suntsitu zuen. Han bertan hiri berria eraiki zuten,Mexiko. Horrela 300 urteko aginte espainiarra ezarri zen. Mexiko HiriaEspainia Berriko erregeordetzako hiriburu bihurtu zen,Espainiar Inperioko lehen hornitzailea, herrialde populatuena etaIpar Amerika,Karibe etaFilipinetako aginte gunea. Horrela, Mexikoko gizarte oinarria garatzen joan zen, bertako eta europar kulturen nahasketa berezia sortuz.
1522anKarlos I.a Espainiako erregeak kapitain jeneral etaEspainia Berriaren gobernari izendatu zuen Cortés,1527anAudiencia izeneko gobernu erakundea sortu zen, eta1534an Espainia Berria erregeorde baten aginpidean geratu zen. EspainiarrakGuatemala etaHonduras konkistatzera abiatu ziren, eta iparraldera ere,zilar meak aurkitu zirenetik batez ere, zabaldu ziren. Konkistatzaileek, agintari zibilek nahiz elizgizonek lan gogorretara behartu zituzten indiarrak. Horrek, eta espainiarrek eramandako eritasunek indiarren artean sortutako izurriteek, urte gutxiren buruan, asko urritu zuten jatorrizko biztanleria. Lehenagoko zibilizazioa eta erlijioa desagertu ziren. Espainiar kolonizatzaileak lur eta aberastasun guztien jabe egin ahala, liskarrean hasi ziren. Veracruzeko portuaren bidez metal bitxiak, artilea eta hango beste gai batzuk esportatzen ziren. Espainia BerriakXVIII. mendean zehar izan zituen urterik oparoenak, baina aberastasuna espainiarren, elizgizonen eta goi mailako kriolloen eskuetan geratu zen, erdi mailako kriolloen eta herri xehearen (indiarren, mestizoen eta mulatoen) kaltetan.
Miguel Hidalgo apaiza eta Mexikoren "aita" (1890 eta 1913 artean).
Frantziako Iraultzaren ideia berrietan oinarriturik, Ipar Amerikako Estatu Batuen independentziak bihotz emanik, etaNapoleonen inbasioak Espainian (1808) eragin zuen krisiaz eta aginpide ezaz baliaturik, sortu ziren independentziaren aldeko lehen higikundeak. Mexikoko burgesiak,José de Iturrigaray erregeorde liberalaren laguntzaz, gobernu batzorde bat eratu zuen, baina kontserbadore ahaltsuek hura indarrez desegin eta erregeordea Espainiara alde egitera behartu zuten.1810ean,Miguel Hidalgo apaizak nekazariz osatutako gudaroste bat antolatu zuen; Guadalajaran gobernu bat eratzea lortu zuen, esklabotasuna debekatu eta indiarrei lurrak itzultzea agindu zuena, baina 1811ko uztailean preso hartu eta fusilatu zuten. Handik gutxira,José María Morelos apaizak hartu zuen bizirik zirauen matxinadaren buruzagitza; 1813an,Apatzinganen, kongresoa eratu eta konstituzio bat onartu zuen, baina 1815eanTexmalakan preso hartu eta hil zuten. Haatik gerra ez zen amaitu. 1820an Espainian liberalek aginpidea lortzeak independentziaren aldeko jarrera hartzera eraman zituen goi mailako kreole kontserbadoreak, erregimen berriarekin militarren eta elizgizonen eskubideak arriskuan baitzeuden; hala,Vicente Guerrero gerrillaren buruzagiak etaAgustin de Iturbide jeneral espainiarrak independentzia hitzartu zutenIgualan, 1821eko irailaren 28an, Kordobako hitzarmenean gauzatu zena.1824ko urriaren 4an kongresuak errepublika federala onartu zuen, etaGuadalupe Victoria jenerala izendatu zuten Mexikoko Estatu Batuetako lehen lehendakari (1824–1829).
Hurrengo urteetan ekonomiaren egoerak txarrera egin zuen, istiluak izan ziren liberalen eta kontserbadoreen artean, indiarrak matxinatu egin ziren eta estatu kolpeak izan ziren. Santa Anna jeneralaren lehendakaritzapean (1833–1853)Texas Mexikotik bereizi zen (1845) eta, horren ondorioz, gerra piztu zen Estatu Batuen eta Mexikoren artean; Guadalupe Hidalgo Itunean (1848) Mexikok Texas, Kalifornia Garaia eta Mexiko Berria galdu zituen, eta, gero, lurralde gehiago saldu zizkien Estatu Batuei hamar milioi dolarren truke. Abertzaleen haserrea zela eta Santa Annak Mexikotik ihes egin ondorengo urteetan, liberalen artean Benito Juárez zapotekak ospe handia irabazi zuen; 1857an lehendakari hautatu zuten eta, elizaren eta kontserbadoreen gogoz kontra, konstituzio laiko eta aurrerakoia jarri zuen indarrean, hiru urte iraun zuen gerra ekarri zuena. Juárezek bere agintaldian administrazio, hezkuntza eta justizia guztiz eraberritu zituen. Elizaren ondasunak nazionalizatu eta erlijio ordenak debekatu zituen. Aginpide eragilea eta justiziako eta legegintzako aginpideak bereizi zituen. Nekazaritzaren erreforma abiatu eta kanpo zorra ez ordaintzea erabaki zuen. Aitzakia horretaz baliatuta, Espainiak, Britainia Handiak eta Frantziak gudarostea bidali zuten. Frantsesek hiriburua hartu zuten 1863ko ekainaren 11n, eta Maximiliano Habsburgokoa (Maximiliano I.a, 1864–1867) ezarri zuten enperadore. Iparraldean Juárezek bere indarra mantendu zuen eta 1867an liberalek enperadorea preso hartu eta fusilatu zuten.
Benito Juárez lehendakaria hil ondoren,Porfirio Díaz jeneralak hartu zuen aginpidea (1877–1911), 1880–1884 bitarteanManuel Gonzálezi utzi zion denboran izan ezik. Haren aginpidean industrializazioa abiatu zen Mexikon, errepideak eta burdinbideak egin ziren, barne-merkataritza sendotu zen eta nazioarteko eginbeharrak bete ziren; hala ere, ustelkeria hedatu zen estatuan, eta aberatsen eta herri xehe behartsuaren eta alfabetatugabearen arteko aldea gero eta handiagoa zen. Hirietan erdi mailako klasea eta langileria sortzeak, lur banaketaren eta aldaketa politikoaren aldeko eskaerak, eta1907ko krisi ekonomikoak gogor astindu zuten diktadura.
Venustiano Carranza, Mexikoko iraultzaren sustatzailetakoa eta 1917ko konstituzioaren bultzatzailea.
1911n nazio osoko nekazariakPancho Villa etaPascual Orozcoren, etaEmiliano Zapataren gidaritzapean matxinatu egin ziren. Díaz diktadoreak aginpidea utzi behar izan zuen eta hurrengo hauteskundeetan Madero hautatu zuten lehendakari. Erreformak ordea ez ziren gauzatu eta Villa, Orozco eta Zapata hari oldartu zitzaizkion.1913anVictoriano Huerta jeneralak estatu kolpe bat eman eta Madero hilarazi zuen. Iraultzaileek bat egin zuten Huerta aginpidetik kentzeko (1914), baina handik gutxira elkarren kontra hasi ziren borrokan; Villak eta Zapatak, elkar harturik, Venustiano Carranzari aurre egin zioten, baina horrek,Alvaro Obregónen laguntzarekin, menderatu zituen. 1917an Carranzak konstituzio aurrerakoi bat egin zuen: herritarren eskubideei, lanari eta lurraren jabegoari buruzko erreforma, irakaskuntzaren sekularizazioa, ondasunen nazionalizazioa. Erreforma, ordea, ez zen gauzatzen eta Zapata berriro matxinatu zen, baina 1919an hil zuten. 1920ko hauteskundeetan Obregón hautatu zuten lehendakari (1920–1924), eta iraultza armatua amaitutzat jo zen.
1920. urteaz geroko sistema politiko berrian, hots, alderdi bakar bateko eta lehendakariaren aginpideko demokrazian, erakundeak sortu eta finkatu ziren, aginpide militarra, politikoa eta ekonomikoa zentralizatu ziren, militarren ahalmena murriztu eta hezkuntza bultzatu zen.Lázaro Cárdenas lehendakariaren agintaldian (1930–1934) hasi ziren iraultzan aldarrikatutako erreformak gauzatzen; burdinbideak eta petrolioaren ustiapena nazionalizatu ziren, Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak hobetu ziren eta bakea sendotuz joan zen.1950. urtetik aurrera industria bizkor hazi zen, eta horrek gizarte egituraren aldaketa handi bat ekarri zuen.
1988ko hauteskundeetanCarlos Salinas de Gortari hautatu zuten lehendakari. Haren lehen lana Estatu enpresak pribatizatzea izan zen.1991n Merkataritza Librerako Ituna izenpetu zuen MexikokEstatu Batuekin etaKanadarekin, eta hitzarmen hori1994an jarri zen abian. Hala sortu zen munduko merkataritza libreko eremurik handiena. Eremu hori sortzea eta pribatizazioak aurrera eramatea izan ziren Mexikoko ekonomia indartzeko Salinasek hartu zituen neurri nagusiak.1993an Mexikoko gobernuak industrien % 80 saldu zuen, eta inflazioa % 15etik % 10era jaitsi zuen. Hala ere, ez zen neurri eraginkorrik hartu atzerriko zorra gutxiagotzeko.1994. urtearen hasieran, Nazio Askapenerako Gudaroste Zapatistako (EZLN) talde batek Mexiko hegoaldeko lau herri hartu zituen mendean,Chiapas estatuan. Hauek ziren talde haren eskakizun nagusiak: autonomia, lurrak indigenei itzultzea, demokrazia antolatzea, indigenei osasun eta hezkuntza zerbitzuak ematea. Hala ere, Mexikoko gudarosteak berehala bereganatu zituen lurralde haiek.
1994ko abuztuan, PRI (Partido Revolucionario Institucional, hots, Alderdi Iraultzaile Instituzionala) alderdiko kide Ernesto Zedillok irabazi zituen lehendakaritzarako hauteskundeak. Mexikon izan den finantza krisi larrienetako bati egin behar izan zion aurre: nazioarteko laguntza ugari jaso zuen eta pribatizazio neurriak hartu behar izan zituen. Bien bitartean, Chiapas hegoaldeko matxinadak agerian utzi zuen indigenek bizi zuten egoera larria eta beren eskakizunak entzutera behartu zuen gobernua.1997ko legebiltzarrerako hauteskundeetan, PRIk gehiengo absolutua galdu zuen diputatuen ganberan, eta oposizioko alderdi nagusiek, PANek (Ekintza Nazionaleko Alderdia) eta PRDk (Iraultza Demokratikoaren Alderdia) hain zuzen, indartu egin zuten kongresuan ordu arte zuten lekua. PRIk, 68 urte aginpidean ibili ondoren, gehiengoa bazuen ere senatuan eta Mexikoko udal nagusietan ere gehiengoa mantentzen bazuen ere, hauteskunde horien ondoren, hitzarmen ugari izenpetu behar izan zituen kongresuko oposizioko alderdiekin. Hala eta guztiz ere, gobernuaren eta indigenen arteko egoera larriagotu egin zen Altos de Chiapas lurraldean. 1997ko abenduaren 22an tzotzil etniako 45 indigena hil zituzten Acteal udalerrian indar paramilitarrek. Hildako gehienak emakumeak eta umeak ziren. Gobernazioko idazkariEmilio Chuayffetek eta estatuko gobernadore ordezkariJulio Ruiz Ferrok dimisioa eman behar izan zuten gertakizun larri haren ondorioz.
2000an, Ekintza Nazionaleko Alderdiak eta Alderdi Berdeak bat eginik aurkeztu ziren hauteskundeetara etaVicente Fox Errepublikako presidente aukeratu zuten. 71 urtean lehen aldia zen PRI alderdikidea ez zen norbait lehendakaritzara iristen zena.[6]2006an, krisian murgildu zen Mexiko, urte hartako hauteskundeetako gizarte polarizazioaren eraginez, eta liskar eta istilu handiak izan ziren hautagaien artean. Alde txikiz bada ere,Felipe Calderónek lortu zuen lehendakaritza.
Mexikoerrepublika federala da. Errepublikako presidentea estatuburua eta gobernuburua da. Legebiltzarra (gaztelaniaz:Congreso de la Unión) ganbera bikoa da: Senatuak (Cámara de Senadores), 128 kide ditu, 6 urterako aukeratzen direnak; eta Diputatuen Ganberak (Cámara de Diputados) 500 kide, hiru urterako hautatuak.[7]
2015ean, Mexikok 119,5 milioi biztanle zituen,[2] 61 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin. Beti ere, alde handiak daude estatu batzuetatik besteetara;Mexiko Hirian (5.960 biztanle kilometro koadroko 2010ean), eta inguruko estatuetan (Aguascalientes,Guanajuato,Mexiko,Morelos etaTlaxcala, 150 biztanletik gora kilometro koadroko) dago dentsitaterik handiena, eta ipar-ekialdekoHego Kalifornia Beherea (8,6 biztanle kilometro koadroko),Durango,Chihuahua etaSonoran txikiena[8]. Adinaren arabera, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 26,9 dira, 15-24 urte bitartekoak % 17,5, 25-54 urte bitartekoak % 40,8, 55-64 urte bitartekoak % 7,6 eta 65 urtetik gorakoak % 7,1[7]. Bizi itxaropena 75,9 urtekoa da, 73,1 urtekoa gizonezkoena eta 78,8 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak).[7]
Nekazaritza guneetan bizibidea nekez atera daitekeenez, eta nahiz eta hirietan ere irabazpiderik ez izan, jende asko hirietara joan da, (2017an biztanleen % 79,8 hirietan bizi zen),[7] batez ere, Mexiko Hirira,Monterreyra etaGuadalajarara, eta azken urteetan iparraldeko industria hirietara (Tijuana) eta turismoguneetara (Cancún). Mexikoko hiriburua munduko hiririk jendetsuena da, eta aldirietan txabola auzo handiak daude, oinarrizko azpiegiturarik ere ez dutenak. Biztanleriaren hazkunde tasa oso handia zela ikusirik, jaiotza tasa kontrolatzeko neurriak hartu behar izan zituen gobernuak, eta horrela lortu zuen hazkundea geldiaraztea (2017an, % 1,1).[7] Bestalde, mexikar asko Estatu Batuetara joan izan da lan eta bizi baldintza hobeen bila; gaur egungo kalkuluen arabera, 38 milioi mexikar edo mexikarren ondorengo bizi dira Estatu Batuetan. Desberdintasun nabarmenak daude eremu batzuen eta besteen artean, giza garapena adierazten duten adierazleei dagokienez; badiraAlemaniaren mailako eremuak, eta baitaBurundiren mailaz gorago iristen ez direnak ere. Gizarte arazo nagusietako batnarkotrafikoa da eta horri loturiko delinkuentzia da.
Mexikoko biztanleriaren % 65mestizoak dira, % 18amerindiarrak, % 16 zuriak eta % 1 bestelakoak.[11] Estatuak ez ditu taldeetnikoak inongo era zehatzetan zenbatzen. Herri Indigenen Garapenerako Batzordeak (CDI) 65 talde etniko hartzen ditu aintzat, hizkuntzaren arabera sailkatuak. Talde handienaknahuatlak (2.445.969 lagun 2000. urtean),maiak (1.475.575),zapotekak (777.253) etamixtekak (726.601) dira.Yucatán (% 59),Oaxaca ( % 48),Quintana Roo (% 39),Chiapas (% 28),Campeche (% 27),Hidalgo (% 24),Puebla (% 19),Guerrero (% 17),San Luis Potosí (% 15) etaVeracruz (% 15) estatuek amerindiarren ehunekorik handienak dituzte.[10]
Mexikoko hizkuntza ofizialade factogaztelania da, eta biztanleriaren % 98k hitz egiten du. Hala ere, amerindiar asko, biztanleriaren % 6,5, beren jatorrizko hizkuntzetan ere mintzatzen dira. Herri Indigenen Hizkuntza Eskubideen Lege Nagusiaren arabera, 65 mintzaira indigenanazional daude. Hedatuenanahuatla da (1,7 milioi hiztun baino gehiago 2015ean)[13], batez ereGuerrero,Puebla,Hidalgo,San Luis Potosí etaVeracruz estatuetan mintzatzen dena.Maia hizkuntzadunak 860.000 inguru ziren 2015ean[13], gehienakYucatán penintsulakoak. 400.000 hiztunetik gora dituztemixtekera (Oaxaca eta Guerreron, batez ere),tzeltalera (Chiapasen),zapotekera (Oaxacan) etatzotzilera (Chiapasen) hizkuntzek.
2010eko zenbatespenaren arabera,katolikoak % 82,7 dira,ebanjelikoak % 5, beste kristauak % 5 inguru, eta erlijio gabeak % 4,7.[8] Erlijio askatasuna dago.
Bi aldi nagusi izan dira Mexikoko ekonomiaren garapenean: lehena,1940-1973 urteen bitartean, estatu-sozialismoan eta sektore pribatuan oinarritua; bigarrenak, aldiz, 1973-1976 bitartekoa,hidrokarburo hobi garrantzitsuen aurkikuntza izan zuen oinarri. Horrek goitik behera aldatu zuen Mexikoko ekonomia eta, aldi berean, herrialdea nazioarteko bankuekin zorretan gerarazi. Diru laguntzen bidez, enpresa publiko eta pribatuetarakoekipo ondasunak inportatzen ziren, eta bere politika soziala ordaintzen zuen; bainapetrolioaren prezioa jaitsi zenean,inflazio izugarriari eta gehiegizko zorrari aurre egin behar izan zion (1982). Susperraldia ere esanguratsua izan zen, ordea: bere zorra hiru alditan hitzartzea lortu zuen,Morgan planaren barruan lehenbizi (1988) etaBrady planaren barruan ondoren (1990).
1994aren amaieran eta1995aren hasieran, banku krisi larria izan zen. Inflazio altuak, batetik eta, bestetik, 30.000 milioi dolar inguruko defizitak eragin zuten. Ondorio larriak izan zituen gizartean, nekazari inguruetan batez ere, eta langileen % 20 arautu gabeko ekonomian aritzea ekarri zuen.Bill Clinton Estatu Batuetako lehendakariak, beste hainbat herrialde eta erakunderekin batera,Nazioarteko Diru Funtsa etaMunduko Bankuarekin besteak beste, nazioarteko laguntza ahalegina jarri zuen abian: 50.000 milioi dolarreko mailegua eman zioten Mexikori. Horrez gainera,Ernesto Zedillo presidenteak enpresa publiko nagusiak pribatizatu zituen: burdinbideak, petrokimika- eta elektrizitate-lantegiak eta aireportuak.
Langileen % 13,4knekazaritzan ziharduen 2011n (BPGaren % 3,8)[7].1917–1980 bitartean egin zen erreformak nabarmen indartu zuen nekazaritza. Hala ere, nekazaritza ekoizpena eurialdien araberakoa da eta, horrezaz gainera, herrialdea, oro har, oso lehorra da. Hala ere, bere oinarrizko beharrak asetzeaz gainera, zenbait gai esportatu ere egiten ditu Mexikok:artoa,garia,garagarra,arroza,kafea,kotoia,azukre kanabera, fruituak eta barazkiak.
Mexikoko lurraldearen % 23 basoek osatua da. Urte askoan, zuhaitz mozketa ez da arautu baina, azkenean, arau oso zorrotzak onartu behar izan ditu Mexikoko Gobernuak gai horren inguruan. Herrialdeak basoko gai ugari lantzen ditu, besteak beste, zura,gomagoxoa, erretxinak etakina.
Antzina, Mexikoko meatzari konpainia gehienak atzerritarrak ziren. Hala ere,1960ko hamarkadan konpainia horiek eta gobernuak ahalegin handiak egin zituzten industria sektore hori nazionalizatzeko, eta konpainia horietako kapital gehiena mexikarra da gaur egun. Petrolioa da ustiatzen den mea nagusia;Veracruz,Tabasco,Campeche etaChiapas estatuetan ustiatzen da batez ere.Zilarra ere garrantzizko gaia da, eta Mexikoko estatu guztietan dago gainera.Urrea,kobrea,burdina,fluorita,beruna,zinka,sufrea,manganesoa etatungstenoa ere ugariak dira.
Mexikoko industria Latinoamerikako aurreratuenetako bat da. Eskualdeko lehenlabe garai modernoaMonterreyn eraiki zen,1900ean.1980ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, lantegi berri gehienak errepublikaren iparraldean osatu ziren, muntatze lantegiak gehienbat (maquiladorak). Lantegi horietan inportatutako piezak muntatzen dira eta, ondoren, esportatzeko gaiak sortzen. Horrez gain, Estatu Batuetako zenbait enpresak diru asko inbertitu du azken urteetan ibilgailu motordunak eta kontsumorako bestelako gaiak ekoizten dituzten lantegietan. Industria nagusiak hauek dira: makinak eta elektronika, petrolio findegiak, galdak, elikagaiak biltzeko lantegiak, paper eta kotoi ekoizleak, ehungintza, beira, zeramika eta larrua.
Industria da sektore nagusia Mexikoko ekonomian, eta sektore horrek biltzen ditu, hain zuzen, esportazioen hiru laurdenak. Mexikok merkataritza harremanak ditu Estatu Batuekin, Japoniarekin, Alemaniarekin, Brasilekin, Kanadarekin, Frantziarekin eta Espainiarekin.Turismoa, mugako merkataritza, atzerriko inbertsioak eta Estatu Batuetan lanean diharduten mexikarren diru igorpenak garrantzizko diru sarrerak dira Mexikon.
Muralismoa mexikar margolaritzan eman zen mugimendua da. Mugimenduak 1920 eta 1960 bitartean izan zuen garai garrantzitsuena, ondorengo artista mexikarrengan ere eragina izan zuen arren. Bere oinarri politikoengatik da ezaguna, batez ereMarxismoaren eragina jaso zuen etaMexikoko iraultzaren ondorengo egoera politiko eta sozialarekin zerikusia izan zuen. Irakastea zuen helburu. Edozein arraza edo klase sozialeko pertsonak ikusi zezakeen toki publikoetan margotzen zuten. Momentuko egoera sozial eta politikoa eta herriaren historia deskribatzen zuten. Ezagunak dira, batez ere,Diego Rivera,David Alfaro Siqueiros etaJosé Clemente Orozco.
↑Orizaba.Sombrilla. University of Texas at San Antonio. p. 23, utsa.edu (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
↑abcMerrill, Tim L.; Miró, Ramón. Ancient Mexico.Mexico: A Country Study. Washington: GPO for the Library of Congress, 1996., countrystudies.us (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
↑Merrill, Tim L.; Miró, Ramón. The Aztec.Mexico: A Country Study. Washington: GPO for the Library of Congress, 1996., countrystudies.us (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).