Messina[1] (sizilieraz:Missina)Italiako hiria eta izen bereko probintziako (650.000 biztanle inguru) hiriburua da,Siziliako uhartearen ipar-ekialdean, izen bereko itsasartearen ondoan kokatua. Sizilia eta Italia banatzen dituen itsasarte horren bestaldean, aurrez aurre, Villa San Giovanni herria du,Reggio Calabriaren ondoan.
Siziliako hiri jendetsuenetan hirugarrena da, 243.252 biztanle baitzituen 2009an (probintziak, 650.000 biztanle).
XX. mendearen zehar eztabaida luzea izan zen, itsasartearen gainean zubia egin ala ez. Egin izan balitz, inoizko ingeniaritza lan handienetariko bat izango litzateke.
1986tik, Messina artxidiozesia da. Messinako UnibertsitateaIgnazio Loiolakoak sortu zuen, 1548an.
Eremu oso sismikoa da; izan ere, antzinatiklurrikarak behin eta berriz gertatu dira.1908ko abenduaren 28koak zeharo suntsitu zuen hiria: Messinak garai hartan zituen 150.000 biztanleetatik, 60.000 inguru hil ziren hondamendiaren ondorioz.
Gaurko Messina,Tuzididesen ustez,K.a. VIII. mendearen inguruanKumasko grekoek fundatu zuten (berharbadasikuloen ezarpen baten gainean) etaKalkis eta besteEubeako hirien kolonoek populatu zuten, Kalkisko Perieresek eta Kumasko Kratemenes zuzendatukoak. Hala ere,Skimno Kioskoa etaEstrabonen ustez, SiziliakoNaxosen kolonia zenez (kalzidiar kolonia), K.a. 735 urtearen ondoren fundatu zen.
Messinako antzinako izena Zankle zen (Ζάγκλη, grezierazigitaia), bere portu naturalaren itxurarengatik. Gaur egungo probintzia honetako komuna bat, Messinako itsasartearen hegoaldeko sarreran dagoena,Scaletta Zanklea deitzen da.
Mende bat beranduago, bi hiri fundatu ziren uhartearen ipar-mendebaldean:Milas (Milae) etaHimera. Lehena Zankleren menpekoa zen bitartean, Himera hiri garrantzitsu bat bilakatu zen.
K.a. 494an,miletarrek etasamostarrek Zankleren kolonizazioa bultzatu zuten Himera eta Milasen artean ezarpen bat fundatuz.Anaxilaok,Reggioko tiranoak (K.a. 493-476), konbentzitu zituen Zanklez jabetzeko. Garai hartan, Eszitas tiranoak (Herodotoren arabera erregea zen) Zankle gobernatzen zuen. HonekGelakoHipokratesi laguntza eskatu zion baina honek traizioa eginez, erasotzaileekin aliatu eta hiria menderatu zuten. Eszitas eta populazio zati bat espetxeratuta, hiria miletoarren eta samostarren esku geratu zen.
K.a. V. mendean, Anaxilao Reggiokoak izena aldatu zion hiriari. AurrerantzeanMessana (grezieraz Μεσσήνη edo Μεσσάνα: "Messene" edo "Messana") izango zen, Messene greziar hiriaren oroimenez. Tiranoa hil ondoren, Mizitosek gobernatu zuen hiria eta honen ondoren Anaxilaoren bi semeek. Hala ere,Hieron I.a Sirakusakoa hil zenean eta bere anaiaTrasibulo kanporatua izan ondoren, Messanak egotzi zuen bere tiranoa eta K.a. 461ean burujabe bilakatu zen. Kolono berrien etorrerarekin, K.a. 460-426 arteko urteak oparotasunezkoak izan ziren.
Lakes atenastarrak zuzendutako itsas-armada K.a. 426an heldu zen Messanara. Honen basea Reggion ezarriz, Milas eta Messana eraso egin zituen. Hiriak menderatu ondoren atenastar aliantzan sartu zituen.
Baina K.a. 426an Messanak atenastar aliantza utzi zuen Sirakusarekin joateko. Ordutik Sirakusa etaLocri aliatuen portua izan zen. MessanakNaxos eraso eta menperatu zuen, baina itzultzeansikuloek etaleontinoak garaitu zuten. Ondoren, Messana setiatu zuten baina alperrik. K.a. 424an, bake orokorra sinatu zen, barneko liskarrak bukatu ez baziren ere. Giro txar honek aukera eman zionLokris Epizefiriari hiria kontrolatzeko, K.a. 415 arte. Urte honetan, Atenasko flota irlara etorri zenean (Atenastarren espedizioa), Messana neutrala aldarrikatu zen atenastarren eta sirakusarren eskaerei jaramon egin gabe.
Kartagotarrek K.a. 397an, hiria arpilatu zuten. Beranduago,Dionisio I.a Sirakusakoak konkistatu zuen. K.a. 288anmamertinoek, traizio batez baliatuz, hirian sartu ziren eta gizon guztiak hil ondoren, emakumeak hartu zituzten beraien emazteak izateko. Hiria base moduan erabili zuten inguruak arpilatzeko. Azkenean, topo egin zuen Sirakusako espantsionismoarekin.Hieron II.ak, Sirakusako tiranoak, mamertinoak garaitu zituen (K.a. 269) Milasen ondoan (gaurkoMilazzo),Longanus ibaian, eta jarraian Messana setiatu zuen. Kartagok, mamertinoen aliatua zenez, Sirakusa lagundu zuen. Hieron II.ak Messina eraso egin zuenean K.a. 264an, mamertinoek erromatar errepublikari aliantza bat eskatu zioten.
Erromatarrek ez zuten berehaka erantzun uste zutelako Kartagoko interesa Sizilian baino ez zegoela. Bestalde, Erroma ez zegoen prest ikusteko nola kartagotarrak hedatzen ziren Sizilian. Hau Italiako inbasioaren aurreko fase bat izan zitekeen. Hori zela eta, K.a. 264an, Erromako tropak Sizilian lehorreratu ziren, (hau zen lehen aldiz erromatarrek borroka egiten zutelaItaliar penintsulatik kanpo).
Lehen Gerra Punikoaren amaieran, Messina Erromako hiri askea eta aliatua bilakatu zen. Erromatar garaian, oraindik Messana izenarekin ezaguna zen, itsasargi garrantzitsu bat zuen. MessanaSexto Ponpeioren basea zenZesar Augustoren kontrako gerran.
Erromatar inperio desagertu eta gero, zenbait herrik, bata bestearen ondoren, hiria konkistatu zuten:godoek,Bizantziar Inperioak 535ean,arabiarrek 842an eta 1061annormandiar anaiek Roberto Giskardok eta Roger Bossok (geroagoRoger I.a Siziliako kondeak). K.o. 1189an, IngalaterrakoRikardo I.ak Messinan eten bat egin zuenLur Santura zihoala. Hiri hau okupatu zuen tarte batez bere arrebaren doteari buruzko eztabaida batean, Siziliako Gilenekin ezkonduta zegoelako.Seguruena, Messina portutikizurrite beltza Europan sartu zen 1347an.Kaffatik (Krimea penintsula) zetozengenoar itsasontziek ekarri zuten.Loiolako Inaziok 1548an, munduko lehen jesuslaguneko ikastetxea fundatu zuen, beranduagoStudium Generale bilakaturik, eta gaurko Messinako Unibertsitatea dena.
Lepanto Gudua (1571) irabazi zuten kristau itsasontziak Messinatik irten ziren.Miguel de Cervantes espainiar idazleak guda honetan parte hartu zuen eta hirikoHospital Handian sendatu zen. Hiriak osperik handiena XVII. mendearen hasieran lortu zuen, espainiarren agintepean. Garai hartan, Europako hamar hiri handiren artean zegoen. Messina 1674an matxinatu zen, denbora batez burujabe izan zen frantziarLuis XIV.ren laguntzarekin, bainaNimega Bake itunak espainiarren berreskurapena eta arpilatzea ahalbideratu zuen. Unibertsitatea, senatua eta erromatar garaitik izan zituzten pribilegio guztiak abolitu ziren. Espainiarrek izugarrizko gotorleku bat eraiki zuten eta ordutik Messinaren gainbehera joan zen. 1717 eta 1721aren artean, Espainiak etaAliantza Laukoitzaren borrokan, aliatuek Messina setiatu eta konkistatu zuten. 1743an, hirian izandako izurri batek 48.000 lagun hil zituen[5]. 1783ko lurrikarak hiria hondatu zuen eta zenbait hamarkada behar ziren Messina berreraikitzeko eta aurreko bizitza kulturala berreskuratzeko.
Messina,Italiaren Batasuna lortzeko, lehengo momentutik matxinatu zen beste italiar hiri batzuekin. 1848an, borboien kontra asaldatu ondoren errukirik gabe zapalduta izan zen. Milazzo gudaren ondoren (1860),Garibaldiren osteek hiria askatu zuten. Italia batasunaren pertsona garrantzitsu bat,Giuseppe Mazzini, Messinan diputatu aukeratu zuten 1866ko hauteskunde orokorretan.1908ko abenduaren 28an, beste lurrikara batek eta ondoriozko tsunamiak hiria suntsitu zuten. Hau zela bide, 60.000 biztanle hil eta arkitektura gehiena desagertu zen. Neurri handitan hiria hurrengo urtean berreraiki zen plan modernoago eta arrazionalago erabiliz.Bigarren Mundu Gerran, 1943ko Estatu Batuetako airezko bonbardaketek kalte handiak eta milako hildako eragin zituzten. Edonola ere, hiriak bi domina lortu zituen; bata adore militarrengatik eta bestea gertatutakoa gogoratzeagatik eta hiria berreraikitzeagatik.1955eko ekainean, Messinan, mendebaldeko Europako atzerriko ministroen konferentzia antolatu zuten. HemenEuropako Ekonomia Erkidegoaren sorrera erabaki zen.
Portuaren ingurukoa da Mesinako ekonomia-jarduera nagusia. Elikagaiak, mekanika, ontziolak, beiragintza eta zeramikagintza dira jarduera aipagarrienak.
Hiriko baliabide nagusienak bere portuak dira (merkataritzakoa eta armadakoa), itsas-bidaiak, merkataritza, nekazaritza (ardoa, zitrikoak, eta olibondoak).