Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Merkurio (mitologia)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau Merkurio jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Merkurio».
Merkurio (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaMercurius
Sexuagizonezkoa
Ikonografiasugea,kaduzeoa etaKlamidea
BaliokideakHermes,Abianus(en)Itzuli,Cimiacinus(en)Itzuli,Arcecius(en)Itzuli,Aguaecus(en)Itzuli,Dubnocaratiacus(en)Itzuli etaSolitumarus(en)Itzuli
Domeinualapurreta,heraldoa etabidaiaria
Ogibideaheraldoa
Familia
AitaJupiter
Bikotekidea(k)Larunda(en)Itzuli etaRosmerta
Seme-alabakEvandro

Merkurio[1],latinezMercurius, mitologiaerromatarrekomerkataritzarenjainkoa zen,Jupiter etaBona Dearen semea. Merkurio izenamerx (merkantzia) hitzetik dator. Dirudienez,Turms jainkoetruriarrarekin lotura bat dauka, baina mitologia eta ezaugarri gehienakHermes jainko analogo grekotik jasoak dauzka.

Zientzia-eremutan, Merkuriok hainbat gauzen izenak ezarri ditu; hala nola,Merkurio planeta,merkurio elementu kimikoa.

Funtzioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bideekin lotuta zegoen eta horregatik merkatarien, negozioen, garraiolarien, dendarien eta bidaiarien jainko babeslea zen, bai eta bidelapurren kokinena[2]. Jainko-jainkosen mezularia zen, eta horregatik, hegaldun txanoarekin irudikatzen zen, Hermes bezala. Kapela, bidaiarien ezaugarria zen eta hegalak zituen hegan egin zezakeelako.

Gatazkan zeuden elementuak ados jarri zitzakeenApolok emandako kaduzeoari esker; elokuentziarekin, asmamenarekin, astronomiarekin, euriarekin edo haizearekin erlazionatuta dago; hamabi jainkoen ohorez egindako sakrifizioa asmatu zuen eta suaren teknika; itunak egiten laguntzen du, mezulariak eta interpreteak babesten ditu eta jainkopsicoponpoa ere bada, arimakHadesera joaten gidatzen baititu[3].

Hermes-Merkurio identifikazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Merkurioren gurtza zaharra da, eta tradizioak zioen ErromakoAventinoko muinoan bazuela tenplua K.a. 495. urtean. Han, Merkurio erromatar Maiarekin batera gurtzen zen, etaMaia grekoarekin (Pleiadeetako bat, Hermesen ama zena) identifikatu zenez, bere amatzat hartu zuten; era berean, lotura greko horren ondorioz, eta Hermes Zeusen semea zelako, Merkurio Jupiterren seme bihurtu zuten. Biak ala biak, Merkurio eta Maia Mercuralia jaialdian ohoratzen zuten, Maiatzaren 15ean, Aventinoan eskaini zitazion tenpluan[2].

Turms jaikoa,falisko,osko eta etruskoen artean antzeko funtzioak zituen, merkatariak babestearena batez ere. Bestalde latinezkomerx (merkantzia) etamercari (merkatari) hitzek jainkoaren izenarekin lotuta daude. Hala ere, ikerlariek uste dute greziarren Hermes jainkoarekin antza handiagoa duela[3].

Ikurrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Batzuetan, dirua gordetzeko poltsatxo bat (marsupio) eskuetan duela irudikatzen da, negozioen adierazgarri. Erromatar artistek Hermesen ezaugarriak kopiatu zituzten eta horrexegatik, askotan, haren ikurrekin ere irudikatzen da: hegaldun sandaliak (talaria) jantzita, hegaldun kapela (petasoa) etakaduzeoa eramaten.

Périgueux ( Dordoña). Vesunna-Museum: merkurioren goi-erliebea ( K.o. II. mendea). Galian, Merkuriok gurtza zabal zuen, agian, galiarrenLugos jaikoarekin identifikatu zelako.

Printzealdiaren garaian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hermes-Merkurio, bai K.a. VI. mendeko eragin etruskoaren bidez, bai Campania edo Grezia Handiko kolonia helenikoen harreman zuzenaren bidez, modu desberdinean sendotu zen gizarte erromatarreanAugustoren garaia arte, une horretan Estatuak berak sustatu baitzuen bere gurtza[3].

Octaviano (Augusto enperadorea izango zena) bere erregimen berriaren sinbolotzat aukeratu zuen eta berritutako inperioren ongizatearen iruditzat. Une horretan, bere kultuari bultzada handia eman zitzaion[3].

Aurreko mendeetan, Merkurio jainkoari eskaintzen zaizkion aldareen idazkunetan agertzen da, eta batzuetan, irudikatu egiten da. Galian, Julio Zesarrek esan bezala, Lugos jainkoarekin parekatu zen, eta beste hainbat lurraldetan, beste gizaki jainkotira indigenekin identifikatu zelaren zantsuak daude[3]. Dena den, Augusto enperadorearen erreformen ondoren, probintzietan gehiago zabaldu zen, bere ezaugarri grekoekin batez ere.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mit, eta hau, Merkuriok eginiko hegaldi azkarrak ditu oinarri.logikoak
  2. ab (Ingelesez)«Mercury | Myth, Symbols, & Facts | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2023-06-14).
  3. abcde (Gaztelaniaz)Moya Maleno, Pedro R.. (2009). «Mercurio en la epigrafía Hispanorromana: el ara votiva de Laminium (Alhambra, Ciudad Real)» Revista de Estudios del Campo de Montiel 1: 101-123. ISSN1989-595X..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Jainko-jainkosak
Jainko-jainkosa abstraktuak
Kondairazko fundatzaileak
Testuak
Ohiturak
Ikus, gainera
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Merkurio_(mitologia)&oldid=9367725"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp