| Mendillorriko ur biltegia | |
|---|---|
Iruñeko ur-biltegi zaharra | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Iruñea |
| Koordenatuak | 42°48′38″N1°37′18″W / 42.81042963°N 1.62170935°W /42.81042963; -1.62170935 |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1895 |
| Arkitektura | |
Mendillorriko ur biltegiaNafarroakoIruñea hiriburuan dagoenur biltegi bat da.
Mendillorri auzoan dago,Uztarrozko Kontzejua kaleko 2. zenbakian.
Inguruan parke zabalak (parke botaniko txiki bat), pasealekuak, zuhaiztiak eta behatokiak ditu.
1895ean eraiki zen baina urteen poderioz beste bederatzi ur biltegirekin handitu zuten.
Gaur egun Uren Etxea erakusketa gune bat da; horretan, modu dinamikoan eta erakargarrian, edatekoura lortzeko denboran zehar egin izan diren soluzioen berri ematen da. Inguruan lorategi zabala du, eta, besteak beste, kilometro bat baino luzeagoa den ibilbide botanikoa eta jokoak eta mahaiak dituen haurrentzako parke bat dago.
Uren Etxea Mendillorriko muinoan dago -aisiarako tokia izan da hori Iruñean -, eta bidaia kulturala eskaintzen du uraren hiriko zikloan zehar. Horretarako, "Uraren bidaia" erakusketa iraunkorra dago, bai eta maketak, ikus-entzunezkoak, "Hornikuntzaren historia" 3D-ko proiekzioa, eta zenbait joko interaktibo ere.
Hori guztia gutxi balitz, sei ur-biltegiak ere ikusten ahal dira -haietako bi 1895etik aurrera ari dira lanean-. Bertan bildutako uraArteta etaSubitzako iturburuetatik etaEugi etaItoizko urtegietatik dator.
BIltegiak Inguratzen dituen lorategi zabalean badira hainbat gune bisitarientzat. Lorezaintza iraunkorrezko gunea eta etxeko konpostajerako gunea daude ur-biltegitik gertu. Informaziorako eta ingurumen Heziketarako Zentroa (Uren Etxea) zabalik egoten da asteburuetan eta jaietan. Bisita gidatuak izaten dira eta lorategien zehar ibiltzen ahal da entzunezko gida batekin, bertako zuhaitz, zuhaixka eta hegaztien berri jasotzeko.[1]
Ehun urte baino gehiagoan berrogeita zazpi espezie zuhaitz eta zuhaixka bildu dira parkean, unean uneko gustuen eta aukeren arabera. Hauek dira:
Hamazortzi hegazti-espezie ikus daitezke lorategian. Guztiak dira Iruñerriko landa eta hiri ingurunekoak. "Hegazti" horietako bat, saguzarra, ugaztuna da baina. Hauek dira denak: