| Mendillorriko igogailua | ||||
|---|---|---|---|---|
| Mugikortasun bertikala Iruñean | ||||
Igogailuaren ikusia, Etxalatz jaurerria kaletik | ||||
| Datu orokorrak | ||||
| Garraio mota | Igogailua | |||
| Eskualdeak | Mendillorri, Iruña, | |||
| Geltokiak | 2 | |||
| Jabea | Iruñeko Udala | |||
| Egoitza | Etxalatz jaurerria kalea, 2 Iruñea,Nafarroa Garaia | |||
| Webgunea | www.iruña.eus | |||
| Ustiapena | ||||
| Hasiera | 2019kouztailaren 17a (6 urte) | |||
| Eragilea | Iruñeko Udala | |||
| Ibilgailuak | 1 | |||
| Datu teknikoak | ||||
| Luzera | 18,5m[1] | |||
| ||||
Mendillorriko igogailuaIruñekoigogailu bat da.
Igogailua2019kouztailaren 17an inauguratu zuen,Iruñeko hamagarren igogailua izateko.
Igogailuak funtzionamendu guztiz autonomoa du, baina giza interakzioa behar du aktibatzeko.
2017koa da oinarrizko proiektua, eta2019an hobetu zen, inguruko bideetan jarduketak gehitu baitzitzaizkion, batez ere malda-murrizketak.[2]
2019koirailaren 26an,Iruñeko Udalak igogailuaren lanak esleitu zituen, lanak burutzeko sei hilabete pasatxoko epearekin eta 817 440,69euroko aurrekontuarekin.[3]
Hasierako planteamenduekin bat zetozen lanak egin ondoren, igogailua2019kouztailaren 17an inauguratu zen.[4]
2020komartxoaren 13an,COVID-19 pandemiaren ondorioz konfinamendu orokorra deklaratu ondoren,Iruñeko Udalak hau eta hiri osoan zehar banatutako beste 9 igogailu ixtea erabaki zuen. Hala, konfinamendu osoan itxita egon zirenekainaren 22ra arte, egun horretan berriz ireki baitzuten, baina edukiera txikiarekin.[5][6]
IgogailuaMendillorriko jauregiaren inguruan dago, NA-2303 errepidean. BehealdeaMendillorriko elizatik gertu dago, eta goiko aldea, bidegurutze hori dagoen tokian.
Igogailu bi goiburu ditu:
Igogailu honen funtzioaMendillorri auzoko beiti eta goiti guneen artean dagoen desnibel edo malda zuzen-zuzenean igotzea da.
Oraingoz ez da neurri gehigarririk aurreikusi igogailuan.