Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Mendebalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Mendebalde (argipena)»
Puntu kardinalak

Mendebaldea,mendebala[1] edosartaldea laupuntu kardinaletariko bat da.Lurrarenerrotazioarennorabidea eta kontrakonoranzkoa daukana.Meridianoarenperpendikularrak sortutako norabideetako bat da.Hitzarmenez,gizartean etazientzian onartuena mendebaldeamapen ezkerraldean agertzea da (irudikoiparrorratzean bezala).

Jakin beharra dago,ekialdea bezala, mendebaldea ez dela puntu zehatza; hau da, ez dago Mendebaldeko polorik. Gelditu gabe ekialderanzko higidura mantentzen bada leku berera ailegatuko da zirkunferentzia osoa egin ostean.

Izenak esaten duen bezala (sartaldea)Eguzkia sartzen den horizonteko tokia da. Beraz, kokatzeko formarik errazena bertara begiratzea da;iparra eskumatara geldituko da,hegoa ezkerretara etaekialdea atzean.

Askotan, erabiltzen damendebalde hitzaEuropa etaAmerika izendatzeko. Hauek baitira antzinako Europakokulturaren oinordekoak eta Europa mapetanAsiaren ezkerraldean agertzen zenez horrela izendatu zen.

Zineman,mendebalde urrunawestern filmetako kokalekua da. Ustez, egiazko lurraldea da.Ameriketako Estatu Batuak sortu berriak zirenean asko joan ziren mendebalderantz bizitza aurrera eramaten saiatzera. Film mota honek jende horren abenturak jorratzen ditu.

Mitologian mendebaldeak esanahi sakratua izan ohi du, eta heriotzarekin dauka harremana kultura askotan. Baliteke honen arrazoia izatea Eguzkia alde horretatik ezkutatzen dela egunero; alde horretatik «hiltzen» dela, alegia. Horren adibideak topatu dirabudismoan,azteka mitologian,egiptoar mitologian, eta abarretan.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia -mendebal» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-08-30).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Mendebalde&oldid=9646308"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp