Memento morilatinezko esaldi bat da,euskaraz "Hilko zarela gogoratu" esan nahi du, "Hilkorra zarela gogoratu" zentzuan. Ohikoa den gai bat identifikatzeko erabiltzen da, bai artean zein literaturan: Bizitzaren iheskortasuna.
Bere jatorriaAntzinako Erromako ohitura bitxi bat da.Imperator delakoak Erromako kaleetan barna garaile desfilatzen zuenean, bere atzetik morroi batek giza naturaren mugak oroituarazten zizkion, handinahikerian erori ez zedin, eta jainko ahalguztidun baten antzera bere boterea legeak eta ohiturek ezartzen zituzten mugetatik at erabil ez zezan. Esaldi hau aipatuz egiten zuen, nahiz etaTertulianoren testigantzaren arabera ziurrenik erabilitako esaldia honako hau litzateke[1]:
«
Respice post te! Hominem te esse memento! "Begira zure atzetik! Gogoratu gizon bat zarela" (eta ez jainko bat).
Euskal Herrianhilerrietan eta beste toki batzuetan hitzezko inskripzioak erabili izan dira (Europako beste herrialde batzuetan bezala), baitaeuskaraz ere,memento mori zentzuarekin. Kanpoastuetako sarreretan idatzi ohi ziren XX. mendera arte halakoak, Gipuzkoan zenbait herritan errepikaturiko leloa, euskarazko aldaera desberdinekin, honelakoa da: "Laster esango dute zuengatik gugatik esaten ohi dena orain. Hil ziren!". Honelakoak irakur daitezke Hernaniko hilerrian[2],Polloekoan Donostian (gazteleraz ere bai, ate baten alde banatan bi hizkuntzak)[3],Oiartzungoan (eraitsia), eta beste batzuetan[4].
Artadiko hilerrian; Memento mori mezua euskaraz: LASTER ESANGO DA / ZUENGATIC ESATEN / DANA GUGATIK / ¡IL ZIRAN!
Beste hilerri batzuetan beste mezu antzeko baino laburragoak dira.Gaintzakoan etaOrendaingoan, "gaur ni, bihar zu"[4];Fikakoan "Suek sariena ixan ginien gu / Gu gariena i(xen)go sarie suek"[5]. Erdarazko mezuak ere badira, adibidezLizarran[3] edoAbadiñon ("No hay ciencia ni poder ni mañana / que del filo de la guadaña / egsimir a nadie pueda / resígnate y a Dios ruega")[6], eta hilerri sarreretan direnez aparte, barrualdeetan ere egoten dira gogorakizunak idatzira, Abadiñon bertan , etaBerrizen adibidez (hemen euskaraz: "Ni gaur ta zu bihar, hona ekarri behar" eta "Lehen bizi arren harro, orain usteltzen nago", grafia zaharrez baina[7]).
Oiartzungo hilerriko sarrera eraitsia.
Gaintzako hilerria.
Fikako hilerria.
Donostian. Beste aldean gazteleraz dago mezu bera.
Europako zenbait tokitan ohitura den bezala, Euskal Herrikokanpandorre batzuetan ere badaude memento mori mezuak,denboraren iragatearekin lotuta. Ezaguna da batez ereSarako Jondoni Martine elizakoa, kanpandorrean irakurtzen ahal dena erlojuaren ondoan:
Oren guziek dute gizona kolpatzen azkenekoak du hobirat egortzen.
Tradizioaren arabera bertan erretore izandakoPedro Axularrena omen da testua[8].
Lekorneko elizan,Hiltzeaz orhoit, memento mori literalki.
Sarako elizako oharra.
Konparaziorako, Alemaniako eliza batean.
21. mendean, mezu hauek umore beltzeko iruzkinekin hartu ohi dira[4][8].Iñaki Segurola idazleak kartel horiek merezi ez zituztelakoan hildakoek, ordezkapenak proposatu zituen[9]: “barre asko egin”, “lepo jo”, “ez izan presarik”, “bake gehitxo gauza onerako”...[8] Formula ordezkapenik ez da gertatzen ari 21. mendean, ezta inskripzio berririk, ez bada lehengoak eraitsi egiten dituztela sinbologia berriekin ordezkatzeko (baina inskripzio batzuk gorde dira eta berrikuntzetan errespetatu). 20. mendeko azken laurdenean hilerriak akonfesional bihurtu dira, eta ez da jada ohikoakatolizismoaren testuekin hornitzea.