| Melani García | |
|---|---|
(2024) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Melani García Gaspar |
| Jaiotza | L'Eliana, 2007koekainaren 10a (18 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | gaztelania |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria,kantugilea,telebista aurkezlea,antzerki aktorea etazinema aktorea |
Parte-hartzailea | |
| Genero artistikoa | opera |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Melani García Gaspar (La Eliana,Valentzia,2007koekainaren 10a) valentziarabeslaria da. Ezaguna egin zenLa Voz Kids musika saioaren laugarren denboraldia irabazi zuenean etaEurovision Junior 2019 jaialdian Televisión Españolaren ordezkaria izan zenean. Azken horretan, azaroaren 24anGliwicen (Polonia) egin zen eta hirugarren postuan geratu zen 212 punturekin.
Melani García Gaspar, jatorri hispaniar-argentinarrekoa da. Valentziako La Eliana herrian jaio eta bizi da. 8 urterekin Unió musical de l'Eliana izeneko herriko abesbatzan hasi zen abesten. Han zegoen Alexia irakaslearekin kantu eskolak ematen aritu zen eta opera maitatzen ikasi zuen,Wolfgang Amadeus Mozart musikagilearen "Due pupille amabili" irakatsi ziotenean.[1] Kantatzeaz gain, biolina jotzen du Melanik, eta pianoa jotzen ikasten. Bestalde, ingelesa menperatzen du, eta, gainera, gimnasta da.
2018anLa Voz Kids saiora aurkeztu zen.Melendi abeslaria izan zuen coach edo entrenatzaile eta galetan estilo lirikoan abestu zuen. Finalerako,Giacomo PuccinirenTurandot operako Nessun dorma aria aukeratu zuen eta irabaztea lortu zuen.[2][3][4]
2019ko uztailaren 24an,Màxim HuertarenA partir de hoy saioan, MelaniEurovision Junior 2019 jaialdian Espainiaren ordezkari izango zela iragarri zen, eta neskak zuzenean jakin zuen.[2] Espainia horrelaxe itzuli zen jaialdi horretara, 13 urtez kanpoan egon ostean.[5] Lau parte hartzeren ostean (2003-2006), hauxe izan zen ordezkaria barne hautua egiten zen lehen aldia.
2019ko irailaren 20an jakin zen Melanik Espainia ordezkatzeko «Marte» abestia kantatuko zuela, Pablo Morak eta Manu Chaludek konposatu eta ekoitzitako gaia, Melani bera kolaboratzaile izan zuena.[5] Abestia ozeanoetako plastikoen arazoari buruzkoa da, eta pop musika mota barneratu zuen, baina alde lirikoa mantenduta, horixe izan baitzen ezagutzera emateko erabili zuen generoa.
Melani lau abeslarirekin joan zen jaialdira: Edurne Rodriguez, Yara Diez, Violeta Leal eta Maria Mihali. Santiago Junegos arduratu zen eszenografiaz. Azkenean, hirugarren postuan geratu zen, 212 punturekin.
2024ko azaroaren 16an Madrilen egingo den haurrentzako jaialdiaren 22. edizioak aurkezle jardungo duRuth Lorenzo etaMarc Clotetekin batera.[6]
2024an[7]