Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Meindert Hobbema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Meindert Hobbema

Bizitza
JaiotzaAmsterdam1638kourriaren 31
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaAmsterdam1709koabenduaren 7a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Jacob van Ruysdael
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Musicbrainz: f6c81039-57d5-4cf5-b1ab-789870ccfbcfDiscogs: 2386595Edit the value on Wikidata
"Middelharniseko bidea" (1689, National Gallery, Londres).

Meindert Hobbema (Amsterdam,Herbehereak,1638kourriaren 31 -ib.,1709koabenduaren 7a) holandarmargolari etamarrazkilaria izan zen.Jacob van Ruysdaelen ikaslea eta laguna zen.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hobbemaren margolari-formazioari buruz gauza gutxi ezagutzen da. 1668an zerbitzari batekin ezkondu zen, eta handik urtebetera administrazioan hasi zen lanean. Hortaz, 1669. urtetik aurrera, asko jaitsi zen bere lan-kopurua.

Paisaia bikainak margotzen zituen; gazteluak, errotak, eraikuntza hondakinak eta izadi-ikuspegiak zehaztasunez pintatu zituen argi finez eta tonu leunetan. XVIII. mendeko ikuspegi-margotzaile britainiarrek haren eragin handia izan zuten. Hobbemaren paisaiek, salbuespenak salbuespen, ez dituzte leku jakinak erakusten. 1658koa da Hobbemaren lan zaharrena: "Ibaiko paisaia" (Detroit, Inst. of Arts). Gai horixe izan zen Hobbemaren gaztaroko lanetan nagusi. 1660tik aurrera baso-paisaia ikusgarriak marraztu zituen, Ruisdaelen lanetan oinarri hartuta: "Bide zuhaiztua baserriekin" (1962, Philadelphia Museum of Art), "Basoa edo Zuhaitz atzeko herria" (1665, New York, Frick Collection). Lan hauetan xehetasun handiz marraztu zituen zuhaitzetako hostoak.

Hobbemaren heldutasun garaiko paisaiek, ordea, ez zioten jarraitu Ruisdaelen bideari: gero eta zehatzagoak ziren, eta marrazki-gaiak fideltasun handiz erakusten zituen. "Ur-errota" (Paris, Louvre museoa), adibidez, maisulana da xehetasun analitikoari dagokionez. Paisaietako atzeko planoek xehetasun gehiegikoak dira.Naturalismoa eta izadiaren poesia intimoa indar handiz adierazi zituen lan hauetan: "Paisaia eguzkitan" (Rotterdam, B.V.B.), "Etxea ibai baten ertzean" (Amsterdam, Rijksmuseum), "Deventerren ikuspegia" (Mauritshuis), "Baso-bidea" (Londres, National Gallery). Lan horiek guztiak 1669. urtea baino lehenagokoak direla dirudi. Urte horren ondoren, egin zituen lanak: "Brederode gazteluaren hondakinak" (1671, Londres, National Gallery); "Middelharniseko bidea" (1689, Londres, National Gallery), Holandako paisaien artean maisulantzat hartzen dira.

Aipatzekoa da, bestalde, "Middelharniseko bidea", Hobbemaren koadro ezaguna, XIX. mendean pintore frantsesek geroztik asko erabili zuten bidearen gaiaren lehen agerpenetakoa da.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Meindert HobbemaAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Meindert_Hobbema&oldid=8929985"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp