Medici,Florentzian,XV. mendetik1737 arte, aginpidean egon zenItaliako familia izan zen. Oso aberats egin ziren merkatari eta bankari lanen bidez, eta ezkontza bitartez Europako familia nagusietako kide egin ziren; Medicitarrak izan ziren hiru aita santu (Leon X.a,Klemente VII.a etaLeon IX.a) etaFrantziako bi erregina (Katalina etaMaria). 1532 arteFlorentziako Errepublikari eutsi bazioten ere, Medicitarrek kontrolatzen zuten gobernua, nahiz eta kargu ofizialik izan ez. Florentziatik erbesteratu behar izan zuten1433-1434,1494-1512 eta1527-1530 urteetan. Babes handia eman zieten artistei,Pizkundea abiarazten lagundu zuten eta, era horretan, Florentzia Europako kultura zentro egin zuten[1].
Jatorri xumekoa (abizenaren erroa ez da ezagutzen, ziur asko "mediku" lanbidea islatuz), familiaren hasierako boterea, banketxeetatik sortu zen. Medici Banketxea,Europako oparo eta errespetatuenetako bat izan zen. Oinarri honekin, botere politikoa hartu zuten, lehenik Florentzian, eta, ondoren,Italia etaEuropa osoan.
Joan Medicik, familiako lehen bankaria izan zenak, florentziar gobernuaren gaineko familia eragina hasi zuen, baina Medicitarrak errepublikako gobernari ez-ofizial bihurtu ziren1434an, bere semeCosme Medicik "Maisu Handi" titulua hartzen duenean, familiako adar nagusiak (Cosmeren ondorengoek eratutakoa), Florentzia gobernatu zuen Florentziako lehen dukea izan zenAlessandro Medici1537an hila izan zen arte.
Boterea, ondoren, Medicitarren adar txikira pasa zen (Lorentzo Mediciren ondorengoak), Giovanni Bicciren seme txikia zena, bere herenbilobaCosme I.a Medici Handiarekin hasiz. Medicitarren botererako igoera, xehetasunez kontatua izan zenBenedetto Deiren kronikan.
Medicitarren lorpenik handienak,artea etaarkitekturaren arloetan izan ziren, hainbeste, eurek erabili zituzten talentuak, gaur egun, garai kultural hartako erreferentzia nagusiak direlaItalian etaEuropan.
Joan Bicci Medicik, familiako lehen mezenasa izan zena,Masacciori lagundu zion, etaFlorentziakoSan Lorentzo Elizaren berreraikuntza agindu zuen. Cosme Medicik, artista nabarmenak babestu zituen,Donatello etaFra Angelico horien artean. Medicitarren "lorpenik" nagusiena historian zehar,Michelangelo izan zen, lan batzuk egin zituena familiako kide ezberdinentzat, Lorentzo Bikainarekin hasiz. Arkitektura lanen kontratistak eta mezenas artistikoak izateaz gain, Medicitarrak, bildumagile porrokatuak ere izan ziren, gaur egun FlorentziakoUffizi Galeriaren bilduma nagusia osatzen duten lan ugari bilduz.
Arkitekturari dagokionez, Florentziako zenbait eraikin aipagarriren arduradunak dira,Uffizi Galeria,Pitti jauregia,Belvederea,Boboliko lorategiak etaMedici jauregia kasu.
- Joan Bicci Medicik, pertsonalki enkargatu zionFilippo Brunelleschiri San Lorentzo eliza berreraikitzea1419an.
- Cosme Handiak ere, Brunelleschiri,Santa Maria dei Fiorikatedralarenkupula amaitzea enkargatu zion.1436an amaitua, garaiko kupularik handiena izan zen.
- Leonor Toledokoak, Cosmeren emazteak, Pitti jauregia erosi zion Buonaccorso Pittiri1550ean
- Cosme I.ak,Giorgio Vasari ezagutarazi zuen, Uffizi Galeria eraiki zuena1560an
- Maria Medici,Henrike III.a Nafarroakoa eta Frantziako IV.aren alarguna etaLuis XIII.a Frantziakoaren ama zena,Pieter Paul Rubensek eredu bezala erabili zuenMaria Medici, Frantziako erregina, Marsellara iristen izeneko bere olio margolanerako.