Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Meatzaritza

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Chuquicamata meatzea (Txile), munduko meategi ireki handiena.

Meatzaritzalehen sektore ekonomikoaren jarduera da,mea eta beste produktumineralakmeatze edomeategietatik ustiatzen duena.Meatzariak dira meatzaritzan dihardutenak.

Meatzeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Meatzeak irekiak (lur azalekoak) edo itxiak (lur azpikoak) izan daitezke.

Munduan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen bigarren erdian, meagintzak garapen handia izan zuenEuskal Herrian etaBilbo eta inguruetako hazkunde industrialaren ardatza izan zen hamarkada askotan.Trapagaran etaGallarta ondoko meategietatik ateratako burdina, portuko ontzietan kargatzen zutenEuropako hainbat herrialdetara.

Euskal Herrian,Bizkaikoburdinaren ustiapena handia izan da beste garai batzuetan. Mendebaldean dagoenMeatzaldea eskualdean jarduera hau eduki dute historikoki, gaur egunmeatzeak agortuta badaude ere.Gallartan duguMeatzaritzaren Museoa, honen erakusgarri.

Bilbon ere,Bilbo Zaharra auzoan jarduera hau nagusi izan zenXIX. mendean bereziki,Miribillako meatzeak hustu arte.

Amerikan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Amerikanmetal preziatuen ustiapena (urrea,zilarra eta abar) itzela izan da,Europak egindakoa. Adibide moduan,Potosin (Bolivia) zilarraren meatzeetatik agortu arte ustiatu zutenXVI. etaXVII. mendeetan,Espainiako dirua fabrikatzeko.

Afrikan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Afrikan eremetal preziatu ugari atera dute historian. Adibidez,Hegoafrikak ditu munduko erreserba handienetakoakurre etadiamantezkoak. Bestela, hainbat herrialde aberatsak diraaluminio,burdin,platino etatitanioa ustiatuz.

Europan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Britainia Handian,Gales izan da herrialde meatzari historikoa,ikatza,burdina,kobrea,zilarra,beruna etaurrea ustiatu dituena.

Penintsula Iberikoan,Asturias izan da tradizionalki meatzaritza landu duen lurraldea, batez ere ikatzarekin lotuta.Mieres etaLlangréu dira herri meatzari historikoak.

Lotutako gaixotasunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Silikosia jarduera ekonomiko honekin lotuta dagoenarnas gaixotasuna da, hilkortasun tasa handia eduki dezakeena.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Industria-arloak
Oinarrizko industriak
Ekipo ondasunen industriak
Kontsumorako industriak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Meatzaritza&oldid=10044511"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp