Klima tropikala du, hego-ekialdekoalisioen bidez epelduta. 'Negua', maiatzetik azarora arte, denboraldi lehorra da; eta 'uda', azarotik maiatzera arte, euritsua. Noizean behin,zikloiak egoten dira.
Biztanleria 1961etik 2003era (iturriaFAO,2005), biztanle miletan
Azukre-kanabera tradiziozko ekoizpen garrantzitsua da: nekazaritzarako lurraren % 90 horretara bideratzen da, eta kanpoko ordainsarien % 25 azukre-kanaberatik dator. Hala ere,1999ko lehortetik, eta ekoizpen bakarrean dagoen arriskua kontuan hartuta, gobernuak kanpoko inbertsioak bilatu ditu. Orain uharteanoffshore elkarteak sortu dira,India etaHegoafrikaren merkataritzarekin eta finantzekin lotuta.
Turismoa da, egun, ekonomiaren beste zutabea. Milaka turista hara heltzen dira; horretarako, ehun bat hotel daude uhartean.
V. mendean marinelarabiarrak bertaratu zirenean,Dina Arobi izena eman zioten, baina ez ziren finkatu; gero,1505ean,Indiarako bidean zebiltzala,portugaldarrak iritsi etaCirné izena eman zioten.1598an herbeheretarrak uhartean finkatu etaMauritius izena eman zioten,NassaukoMauritius printzearen ohorez.
1715eanFrantziaren kontrolpean geratu zen,Guillaume Dufresne d'Arselen bidez. FrantsesezÎle de France (Frantziako uhartea) izena jarri zioten. Frantziaren menpeanazukre-kanabera zabaldu zen; horretarako, esklabo asko eraman zituztenMadagaskar eta Afrikako ekialdetik batez ere. Esklabo haietatik dator gaurko populazioaren zatirik handiena (kreoleak).
Populazioaren hazkuntzarekin batera, zenbait animaliaren iraungitzea gertatu zen: besteak beste,dodoarena, hau da, uhartearen egungo sinboloarena.
1835-1839eanesklabotza bukatu zen. Esklabo libreak ez ziren, gehienetan, haien aurreko jabeekin geratu lanean, eta britaniarrakIndiarantz joan ziren langile berrien bila; hortik dator populazioaren zati handi bat.
Mauriziar gehienak elebidunak dira, baita hirueledunak ere.[2]
Hizkuntza nagusiakMaurizioko kreolera,frantsesa etaingelesa dira. Biztanle guztiek dakite hizkuntza nagusi horietako bat behintzat. Konstituzioak ez duEstatukohizkuntza ofizialik ezarri, baina zehazten du ingelesa jakin behar delaParlamentuko kide izateko (Konstituzioko 33. artikulukob) idatz zatia), eta ingelesa izango dela Parlamentuko hizkuntza ofiziala (Konstituzioko 49. artikulua); bestalde, Parlamentuari frantsesez hitz egiteko eskubidea dute parlamentuko kideek (Konstituzioko 49. artikulua).[3] Dena dela, ingelesa erabili ohi da hizkuntza ofizialtzat, eta Administrazioko eta epaitegietako hizkuntzatzat. Maurizioko kreolera erabili ohi da komunitateen artean elkar ulertzeko eta lagunarteko hizketarako. Ingelesa eta —neurri txikiagoan— frantsesa ikastetxeetan erabilienak dira, biak goi mailakotzat hartzen baitira. Frantsesa bereziki negozioetako goi mailako arloetan erabiltzen da (adibidez, hornitzaile-erosle harremanetan) eta kreolera behe mailakoetan eta lankide artean. Orobat, frantsesa literaturagintzan eta hedabideetan erabiliena da.[4] Mauriziarren % 90ek badaki kreoleraz: bertako hizkuntzatzat jotzen da, eta lagunartean gehien erabiltzen da.XVIII. mendean sortu zutenAfrikatik ekarritakoesklaboek, euren artean eta euren ugazabekin komunikatu ahal izateko,[5] eta batez erefrantsesean oinarrituta dago.[6]
↑Eugene Chiba (2006):«English Usage in Mauritius», Computing in the Humanities and Social Sciences; Faculty of Arts and Sciences; University of Toronto.
↑«Mauritius», 2002 Manchester; the XVII Commonwealth Games.
↑J. Holm:Pidgins and Creoles, Cambridge University Press, 1989, New York.ISBN 978-0-521-35940-5.