Maurice Rouvier (Aix-en-Provence,1842koapirilaren 17a -Neuilly-sur-Seine,1911koekainaren 7a) frantziar bankari, kazetari eta politikaria izan zen.Frantziako lehen ministro izan zen 1887an eta 1905etik 1906ra.
Léon Gambettaren hautagaitza babestu zuen eta 1870eanL'Égalité sortu zuen, Inperioaren aurkako egunkaria. Batzar Nazionalean sartu eta hainbat aurrekontu batzordetako buru izan zen. Merkataritza eta kolonietako ministroa izan zen Léon Gambetta etaJules Ferryren gobernuetan.
1887an gobernua osatu zuen errepublikano moderatuen laguntzarekin. Bere gobernuak sei hilabete geroago dimisioa eman behar izan zuenJules Grévy presidentea inplikatuta zegoen eskandalu baten ondorioz.
1902tik 1905era finantza ministroa izan zenÉmile Combesen gobernuan. 1905eko urtarrilean, berriz ere lehen ministro izendatu zuten. 1905eko Eliza eta Estatua Banatzeko Legea onartu zuen eta atzerri-politikan, baretze-politika bat egin zuen Alemaniarekin.