Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Maule

Koordenatuak:43°13′26″N0°53′21″W / 43.2239°N 0.8892°W /43.2239; -0.8892
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maule
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Zuberoa
UdalerriaMaule-Lextarre
Administrazioa
Posta kodea64130
Herritarramauletar
Ezizenajente txarra eta jente tzar inpartinentak
Geografia
Koordenatuak43°13′26″N0°53′21″W / 43.2239°N 0.8892°W /43.2239; -0.8892
Artikulu hau Zuberoako antzinako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maule (argipena)».

MauleZuberoako antzinakoudalerri bat da, Zuberoakohiriburu izan zena.1841ekomartxoaren 19an,Lextarrerekin bateraMaule-Lextarre udalerria osatu zuen.

Toponimia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantsesezko toponimoaMauléon da. "Maule" toponimoa[1]XII. mendeko erdialdean aipatua izan zen (Baionako kartularioa[2]), eta itxura hauek ditu:Malleon (1276, papergaskoniarrak),lo marcadiu et bastide de Mauleoo (1387,Nabarrengoseko notarioek[3]),Malus-Leo (1454,Baionako kapitulua[4]),Mauleo etaMauleon de Sole (1460, Ohixen kontratuak[5]) eta, azkenekoz,Mauleon (1650).

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ingelesen okupazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XI. mendean,ZuberoaAkitaniako bizkonderriaren menpe zela.1261an,Edward I.a Ingalaterrakoa, orduan printzea zela, bere indarrak erakutsi nahi etaZuberoako bizkondeak meneratzera behartu eta bizkonde bihurtu zen. Bere boterea finkatzeko, eskualdean zenbaithiribildu gotortzea eta Atharratzen (egungoAtharratze-Sorholüze) eta Maulen gotorlekuak eraikitzea erabaki zuen.Erdi Aroko harresiak, orain galduta,hiribildua babesten zuen. Barnealdean angeluzuzeneko enparantza handia etxez inguratuta zegoen.AkitaniaIngalaterraren agindupean egon zen1307-1449 artean,Zuberoa barne.

1449 urteanGaston IV.a Foixkoak herria setiatu eta harrapatu zuen. Hala ere, hogei urte geroago mauletarrak altxatu eta gainditu egin zuten, aske geratuz.XVI. mendean Beltzuntze familia egon zen agintean.

Maule, Zuberoako hiriburua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Mauleko gaztelua.

Paul Raymondek[1] Maule gazteluzainak, erregearenbailego etaZuberoako administrazioa zituela aipatu zuen.

1790ean, MauleBarkoxe,Domintxaine, Maule,Zünharreta etaAtharratze herriek sortutako kantonamenduaren hiriburu bihurtu zen. Orduko Mauleko Kantonamenduakegungoak dituen udalerriak zituen,Barkoxe,Ospitalepea etaArrokiaga kenduta etaDoneztebe gehituta.

1841komartxoaren 19an Maule eta Lextarre herriak batu eta Maule-Lextarre udalerria osatu zuten.

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
8629851.0071.0541.1451.259---
185618611866187218761881188618911896
---------
190119061911192119261931193619461954
---------
196219681975198219901999200920142020
---------

Iturria : Cassini proiektua[6]

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abPaul Raymond:"Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  2. XIV. mendekoBaionako kartularioa edo"Livre d'Or" - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  3. Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  4. Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. XV. mendekoZuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  6. EHESS: Cassini proiektua
  7. Mérimée datu-basea

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Maule&oldid=9812944"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp