Amsterdamen1917an Patataren matxinadan parte hartzen duten emakumeak
Matxinada esanekotasuna edo ordena ukatzea[1] edo agintaritzaren aurkako herri-altxamendu edo jazarraldia da.[2] Barnean, mota askotako ekintzak izan ditzake,desobedientzia zibiletik hasi eta gobernua botatzeko eraso bortitz antolaturaino. Matxinadetan parte hartzen dutenakmatxinoak dira. Euskarazko bi izen hauek, matxinada eta matxino,XVII -XIX. mendeen bitarteanEuskal Herrian izandako errebolta batzuetan dute jatorria, matxinada esaten baitzaie.
Bilboko 17. mendeko gatzaren matxinadaren oroigarria.
Matxinada, matxinatu eta matxino hitzak erabiltzen dira euskaraz zenbait erreboltak matxinada izena hartu izan zutelako17. eta 19. mendeen artean. Errebolta haietan olagizon eta eskulangileak izaten ziren protagonista, eta termino hori,matxino, erabiltzen zen eskulangile horientzat euskaraz[3].
Matxinada literaturan landua izan da, baita euskal literaturan ere.Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrarenApirila eleberrian 1766ko matxinada landu zuen.[4]