Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Matt Crafton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matt Crafton

Bizitza
JaiotzaTulare1976koekainaren 11 (49 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaTulare Union High School(en)Itzuli
Jarduerak
Jardueraklasterketa-pilotua etaautomobil-pilotua
mattcrafton.com
Craftonen88 kamioneta, 2011n.
Crafton 2019ko garaipena ospatzen.

Matthew Justin Crafton (Tulare,Kalifornia,AEB,1976koekainaren 11) estatubatuarlasterketa-pilotua da,NASCAR kamioneten txapelketan aritzen dena. Historia guztian titulu gehien dituen bigarren pilotua da, besteak beste NASCAR Truck Series 2013an, 2014a eta 2019an irabazi zuen.

Kirol ibilbidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Matt Crafton Tularen jaio zen eta zazpi urterekin kart lasterketak egiten hasi zen. 15 urte zituela midget-etara pasa zen.

Aita ere NASCAR pilotua zen. 1996koNASCAR Featherlite Southwest Series txapelketan aita lesionatu egin zen eta semeak korritu zituen azken hiru lasterketak. Hurrengo urtetik aurrera lasterketa denak jokatu zituen eta 2000. urtean txapelduna izan zen. Autoekin aritu bazen ere ThorSport taldeak esanda azkenengo lasterketa88 zenbakidunpickup kamionetan egin zuen eta ordutik aurrera bere zenbakia izango zen.[1]

2001eanNASCAR Truck Series (kamioneten txapelketa) hasi zen korritzen. Lehenengo garaipena 2008an lortu zuen Charlotten. Craftonen 178. lasterketa zen. 2009an eta 2010ean hainbat pole eskuratu zituen baina ez zuen lasterketa berririk irabazi. Aipatzekoa da hala ere 2009an txapeldunordea izan zela. 2011n irabazi zuen bigarren lasterketa, orduan Iowan.

2013anNASCAR Truck Series-ko txapelduna izan zen lehen aldiz, lasterketa bakarra irabazita baina lasterketa guztietan hamar lehenengotan sailkatuta,[2] eta 2014an bigarren aldiz izan zen txapelduna bi lasterketa irabazita.[3] 2015erako faborito nagusia zen eta sei lasterketa irabazi zituen, baina beste batzuetan ez zuen lasterketa amaitzerik lortu eta titulu gabe gelditu zen.

2017an Daytonan istripu ikusgarria izan zuen, Ben Rhodesen kamionetaren aurka talka egin eta buleta osoa eman zuen airean.[4]

2019an hirugarren aldiz izan zenNASCAR Truck Series-ko txapelduna, ordukoan lasterketa bakar bat irabazi gabe baina erregulartasun handia erakutsiz eta postu onak lortuz.[5]

2025ean erretiratu egin zen.[6]

Palmaresa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • NASCAR Truck Series:
    • Txapelduna (3): 2013, 2014, 2019
    • Bigarrena (2): 2009, 2016
    • Hirugarrena (1): 2015

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz)Sansabas, Carlos Castillo. (2025-08-18). «Matt Crafton deja el volante del 88 después de 2025 en NASCAR Trucks» lapeando.com (kontsulta data: 2025-09-22).
  2. (Ingelesez)Olson, Jeff. «Kyle Busch wins at Homestead as Matt Crafton takes Trucks title» USA TODAY (kontsulta data: 2025-09-22).
  3. (Ingelesez)«Matt Crafton Wins Rain Delayed Kroger 250 at Martinsville Speedway» Motorsports 101 (kontsulta data: 2025-09-22).
  4. (Ingelesez)«Truck goes airborne on last lap in wild crash» ESPN.com 2017-02-25 (kontsulta data: 2025-09-22).
  5. (Ingelesez)Spencer, Reid. (2019-11-16). «Matt Crafton strikes a blow for veteran drivers with Gander Trucks title» Official Site Of NASCAR (kontsulta data: 2025-09-22).
  6. (Ingelesez)Hammonds, Kelli. (2025-08-18). «Crafton Shifts Gears, Majeski to Drive ThorSport’s No. 88 Full-Time in 2026» ThorSport Racing (kontsulta data: 2025-09-22).

Kanpo esekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Matt_Crafton&oldid=10410514"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp