| Matilde Pérez Mollá | |||
|---|---|---|---|
1924kourriaren 27a -1930ekourtarrilaren 1a | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Matilde Pérez Mollá | ||
| Jaiotza | Quatretondeta, 1858 | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | 1936 (77/78 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
Matilde Pérez Mollá (Quatretondeta,Alacant,1858 –1936 ) espainiar politikaria izan zen, 1924ko urrianEspainiar estatuko lehen emakumezkoalkate bilakatu zen. Quatretondeta-ko alkate izan zen Alacanteko gobernadoreak hala izendatuta. Herritarren bozka bidez aukeratutako Espainiar estatuko lehen emakumezko alkateaMaría Domínguez Remón izan zen,1932kouztailaren 28an hartu zuenGallur-ko alkate kargua (Zaragoza ).[1]
Bere jaioterriko alkate kargua hartu zuen Alacanteko gobernadore Cristino Bermúdez de Castro jeneralak aukeratuta,Primo de Riveraren diktadura garaian.[2]
Bere agintaldian zehar, (1924kourriaren 27a -1930ekourtarrilaren 1a ) ia sei urtez udalerria modernizatu egin zen, herriko lehen errepidea eraiki zen, herriaGorga herriarekin lotzen zuena, eta argindar elektrikoa kaleetan eta etxeetan instalatu zen.[3] Emakumeari politikaren munduko ateak ireki zizkion emakume aitzindaria izan zen espainiar estatuan. Herria hobetzeko agindutako neurriak betezen zirela gainbegiratzen zituen zaldi gainean joanda.
2004an, Quatretondetako udalak, María Magdalena Chiquillo alkate zela, Perez Mollari aitortza publikoa egin zion omenaldi-ekintza batean, kale bat eskaini zitzaion eta plaka bat jarri zen jaio zen etxeko fatxadan.