Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Matilde Hackebornekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matilde Hackebornekoa

abadesa

Bizitza
JaiotzaEisleben, 1241(egutegi gregorianoa)
HeriotzaHelftako komentua, 1298(egutegi gregorianoa) (56/57 urte)
Familia
AitaAlbrecht II von Hackeborn
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea,moja etamistikoa
Santutegia
Azaroaren 19
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Santa Matilde Hackebornekoa[1],Mechthild von Hackeborn,Matilde Helftakoa etaMectildis santua izenez ere ezaguna ( Helfta,c.1241 -1299 ) mojazistertarra etamistikoa izan zen. Bere festaazaroaren 19an ospatzen da.

Jaiotza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

MatildeSaxoniako Helfta gazteluan jaio zen,Turingian lurrak zituen Hackebornen familia noble eta boteretsuan. Hain ahul jaio zenez, hilda zegoela uste izan zuten, baina apaizari bataiatzeko eraman ziotenean, hark santu bihurtuko zela eta Jainkoak gauza handiak egingo zituela profetizatu zuen.

Monasterioan sartzea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1248an, zazpi urte zituela, bera eta bere ama bere ahizpa ikustera joan ziren, Gertrude Hackebornekoa (ez da nahastu beharHelftako Gertruderekin, Gertrude Handia ere deituarekin),Rodersdorf herriko monasteriozistertarrean moja zena. Inguru monastikoak erakarrita, monasterioan geratu zen. Hiru urte geroago,1251n, Gertrude abade andrea izendatu zuten 19 urte zituela, eta1291. urtera arte zuzendu zuen komunitatea.1258an, ur eskasia zela eta, mojak Helftara joan ziren bizitzera. Monasterio berri hau ekonomikoki, kulturalki eta espiritualki aberats izatera iritsi zen.

Jarduera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gertrudisek Matilde ahizpa trebatu zuen nesken eskolako irakaslea izateko eta moja izateko prestatzen ari zirenen eta moja gazteen hezitzailea izateko.

1261ean, jada irakasle kargua betetzen ari zela, Gertrudis izeneko 5 urteko neska bat utzi zuten bere zaindaritzapean, SantaGertrude Handia izenarekin ezagutuko zena aurrera.

Kantatzeko bere dohain naturalak zirela eta, abesbatzaren maistra ere izendatu zuten Matilde —"Kristoren Urretxindorra" deitzen zioten—.

Gaztetatik esperientzia mistikoak izan zituen, baina ez zuen inoiz ezer idatzi.

1291. urtean bere ahizpa Gertrude Hackeborn hil zen. Garai horretan bera ere gaixotzen hasi zen eta ohean egoten zen denboralditan. Sofia Querfurtekoak, abade andre berriak, Matilderen gainbehera fisikoa progresiboa zela ikusirik, mojei agindu zien bere magisteriotik zeuden datu guztiak eta oharrak biltzeko, bai eta ahizpari publikoki edo modu pribatuan erakutsitakoa. Lan horren arduradunaGertrudis Helftakoa izan zen. Matilderen bizkar egin zen hori guztiori, nahiz eta geroago jakinarazi, eta liburuaren edukia baieztatu. EmaitzaGrazia bereziaren liburua izan zen.

Grazia Bereziaren Liburua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Liburuak zazpi zati zituen. Lehenengo bi zatietan, jai liturgikoen inguruko Matilderen esperientzia mistikoak jaso zituzten. Hirugarren eta laugarrenean, gizakiaren salbazioari eta bertuteei buruzko irakaspenak bildu zituzten. Bosgarren zatia hildakoen arimei eskainita zegoen. Seigarrena Gertrude Hackebornen, Matilderen ahizparen, biografia laburra zen. Zazpigarren zatian Matilde eta bere heriotzaren azken egunak deskribatu zituzten.

Doktrina aldetik, liburuak bizitza espiritual monastikoa zuen ardatz:Orduen liturgia,Lectio Divina etaEukaristia. Guztiaren erdianJesusen Bihotza zegoen, jainkozko maitasunaren sinboloa, eta liburu hau da debozio horri buruz dagoen erreferentzia zaharrenetakoa.


Andra Mariaren gaiak leku garrantzitsua zeukan ere liburuan. Harekin harremana zuten hiru dogma jasotzen zituen: Mariaren sortze garbia, Jainkoaren ama zela etaJesus birjina zela izan zuena. Ama Birjinari egunero hiru agurmaria otoitz egiteko ohitura sortu zuen, hari babesa eskatzeko:

«Agur Maria Aita ahalguztidunagatik;Agur Maria Semearen jakinduriagatik; etaAgur Maria Espiritu Santuaren ontasunagatik»

Grazia bereziaren liburua, I. liburua, XIV. kapitulua.

Bertuteei dagokionez, Kristok bere bertute eta merituz, gizakien hutsak zuzentzen eta ordezkatzen ditu, salbamena lor dezaten:

«Aitaren aurrean agertzean hura goratzeko eta hari eskerrak emateko, komeni da nigan eta nigatik izaki guztien akatsak ordezkatzea. Nire ontasunak ezin du jasan, arima batek nahi duena eta berez lor ez dezakeena, lortu gabe geratzea».
Grazia bereziaren liburua, I. liburua, XVI. kapitulua.

Heriotza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1299koazaroaren 19an hil zen Matilde, 59 urte zituela.Gertrudis HelftakoaHandia santuak jaso zuen ospeak Matilde bere irakaslearena ezkutatu zuen, batez ereXVI.mendetik aurrera, eta haren itzalean geratu zen, nahiz eta hura ere santutu.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia, 14 or.(kontsulta data: 2024-01-04).

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Matilde Hackeborngoa (2007).Libro de la Gracia especial. Burgos: Monte Carmelo. ISBN 978-84-8353-086-3. 
  • Colombás, García M (1995). La Tradición Benedictina. Ensayo histórico. V. liburukia Zamora: Monte Casino. ISBN 978-84-86407-19-2. 

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Matilde_Hackebornekoa&oldid=9808376"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp