| « | Antzina-antzinako tradizioaren arabera, ebanjelio hau hamabietariko ikasle batek idatzia izango litzateke, Mateo (ik. 9,9) edo Lebi (ik. Mk 2,14) zerga-biltzaileak, alegia. Halere, segur aski, bigarren belaunaldiko eta judu-jatorriko kristau bat du egilea, grekoa zekiena eta I.Z.ari buruzko irakaspenetan ongi aditua. Konposizio-datari dagokionez, K.o. 80-90 bitartean koka daiteke, 70ean gertaturiko Jerusalemen hondamendiaren ondoren, gertakizun hau behin baino gehiagotan aipatzen baita (21,41; 22,7; 23,37-38). BadirudiSiriakoAntiokian idatzia dela ebanjelioa: grekoz egiten zen han eta hiriak judu-kolonia ugaria zuen; bazen han kristau-elkarte bat ere, lehenengoetakoa hain zuzen (Eg 11,19-30), bertan juduak eta jentilak berehala nahasi zirelarik; Pedrok garrantzi handia zuen elkarte hartan (Ga 2,11-14), Mateoren ebanjelioan bezalaxe (15,15; 16,16-19; 17,24-27).Kanpo eta barru, egoera zailean bizi den elkarte batentzat idazten du Mateok. | » |