Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Mary Leakey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Leakey

Bizitza
JaiotzaLondres1913kootsailaren 6a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaNairobi1996koabenduaren 9a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Louis Seymour Bazett Leakey (1936koabenduaren 25a -  1972kourriaren 1a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaohorezko doktorea
ohorezko doktorea
ohorezko doktorea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa,arkeologoa,historiaurrelaria,paleoantropologoa,biologoa etapaleontologoa
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Mary Leakey, jaiotza-izenezMary Douglas Nicol (Londres,Ingalaterra,1913kootsailaren 6a -Nairobi,Kenya,1996koabenduaren 9a)britainiarpaleoantropologoa izan zen.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

11 urte zituela sortu zitzaionantropologiarako grina,Frantzia hegoaldekoCro-Magnongo gizonaren haitzulo famatua bisitatu zuenean. Londresen antropologia etageologia ikasi ondoren, harrizko tresna eta lanabesetan aditua bilakatu zen. Ingalaterran bertan hainbat indusketatan parte hartu eta 1931n kulturaklaktoniarrari buruzko ikerlan bat gidatu zuenEssexen. Urte haietan hasi zenLouis Leakey antropologoaren Afrikako espedizioetara joaten, eta 1936an harekin ezkondu zen.

Australopithecus boisei kraneoaren erreplika, Mary Leakeyk 1959an aurkitua.

1959an 1.750.000 urte baino gehiago zituenZinjanthropus boisei (ondorenParanthropus boisei deitutakoa)espeziearen burezurra aurkitu zuenOlduvaiko haitzartean, Afrikakohominidoen antzinatasun handia frogatuz. 1975eanHomogeneroko masailezurra eta hortzak aurkitu zituen, 3.750.000 urtekoak, eta lau urte geroago, 1979an, ordu arte ezagutzen ziren hanka biko hominido baten aztarnafosildu zaharrenak, 3.600.000 urtekoak.

Lan handi eta zorrotz baten zati bat, "Olduvaiko haitzartea" (1971), eta Afrikako paleontologia eta historiaurreari buruzko idazlan ugari argitaratu zituen. "Iragana ezagutaraziz" izenburuko autobiografia argitaratu zuen 1984an.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Mary LeakeyAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Mary_Leakey&oldid=7187759"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp