Mary Emilie Holmes | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Chester(en)![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Rockford, 1906kootsailaren 13a (55 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Michigango Unibertsitatea1888)Doktoretza | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | geologoa,paleontologoa,filantropoa,landare biltzailea etairakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | United States Bureau of Refugees, Freedmen and Abandoned Lands(en)![]() | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Geological Society of America(en)![]() | ||
![]() ![]() |
Mary Emilie Holmes (Chester,AEB,1850ekoapirilaren 10a -Rockford,1906kootsailaren 13a)geologo etairakasleestatubatuarra izan zen. Estatu Batuetako unibertsitate batean Lur Zientzietako doktoretza lortu zuen lehen emakumea izan zen, eta Estatu Batuetako Geologia Elkarteko kide aukeratu zuten lehena.[1] Emakume beltzentzako seminario baten sortzaileetako bat izan zen, geroago Mary Holmes College bihurtu zena, bere amaren omenez horrela izendatua.[2][3]
Mary Emilie Holmes 1850eko apirilaren 10ean jaio zen Chesterren,Ohion. Mead Holmes apaiz ministro eta misiolaripresbiteriarrak eta Mary D. Holmesek osatutako ezkontzaren bigarren alaba izan zen.[4][5] Bere neba, Mead semea, bederatzi urte zaharragoa zen.[6] Hiru urte zituenean familiaManitowoc, Wisconsinera joan zen bizitzera, non Holmesek misiolari lana egin zuten bertako amerikar natiboen artean etaabolizionista bihurtu ziren.[4] Bere amak emakumezkoen seminario bat zuzendu zuen ere bi urtez.
Mary Emiliek laster erakutsi zituen hizkuntzetarako gaitasunak, eta zortzi urte zituenean, nebaren irakaspenak entzutean, grekoaren, latinaren eta frantsesaren hastapenak ikasi zituen. Zientzian ere interes goiztiarra erakutsi zuen, bere lehenherbarioa bost urterekin hasi zuen, eta familiaren etxea (eta geroago bere etxea bera) zoologiko bihurtu zuen bere etxekotutako animalien bildumarekin, katagorriak, mapatxeak, satorrak, azeriak, marmotak, arrano burusoil bat, hontzak eta hainbat hegazti txiki barne.[7]
Neba 1863ko apirilean hil zen lesio baskular baten ondorioz,Murfreesboron (Tennessee), Batasuneko soldadu gisaGerra Zibilean.[6] Hurrengo urtean familiaIllinoiseko Rockfordera joan zen bizitzera, eta han Holmes apaizak tokiko politikan parte hartu zuen.[4] Mary D. Holmes Ipar-Mendebaldeko Misioetako Emakumeen Batzorde Presbiterianoko idazkaria izan zen eta gerra amaitu ondorenlibertoen ongizatearen alde aktiboki lan egin zuen.
Mary Emilie Rockford Female Seminaryn hasi zen ikasten 14 urterekin eta 1868an graduatu zen. Ondoren, seminarioan kaligrafia spenzeriarra irakasten hasi zen, organoa jotzen ikasten jarraitzen zuen bitartean.[7][8] Geroago, bere gurasoekin bat egin zuen libertoekin lan egiteko, Gizaki Askeentzako Misioen Batzorde Presbiterianoaren babespean.[7]
Mary Emilie Holmes seminariora itzuli zen Botanika eta Kimika irakasteko 1877tik 1885era; bere ikasleen arteanJane Addams sufragista izan zen. Seminarioa 1881-82an Arteetako lizentziatura ematen hasi zenean, Holmesek titulua ematea eskatu zuen. Irakasle batzuek titulua ikastaro edo azterketa gehiagoren beharrik gabe lortu behar zuela pentsatu bazuten ere, nolabaiteko desadostasuna egon zen jarrera horrekin, eta azkenean azterketa batzuetara aurkeztu behar izan zen 1882an titulua jaso aurretik.[7] Seminarioa utzi etaMichigango Unibertsitatean graduondoko ikasketak egin zituen 1885ean. 1886an maisutza lortu zuen eta 1888andoktoretza.[8][9] Beretesi hitzaldiaren gaiakoralen morfologia izan zen eta bere azterketa-eremuaGeologia etaPaleontologia izan ziren.[7][10]Estatu Batuetako unibertsitate batean Lur Zientzietako doktoretza lortu zuen lehen emakumea izan zen.[5]
Holmesek ikerketa geologikoko bidaia batzuk egin zituen 1887tik 1892ra. Geologia bere ikerketa-arlo nagusia zen arren, botanikari gisa ere errespetua lortu zuen; 1976rako, bere izena hirugarrena zen Illinoisko landareen katalogo bateko autoritate botanikoen zerrenda batean. Espezimen zientifikoen bilduma handi bat metatu zuen. Bertan, txorien eta animalien mila larru baino gehiago, bi mila maskor baino gehiago, ehundaka fosil, mineral eta landare asko biltzen ziren, guztiak kontu handiz katalogatuak eta etiketatuak. Artista talentuduna ere izan zen, gai natural ugari margotu eta marraztu zituen.[7][3]
1889an, Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Elkarteko kide izateko aukeratu zuten lehen emakumea izan zen,[1][7][11] neurri batean «ikerketa zientifiko originala eta aurkikuntzak» ohoratzeko, eta beste zati batean landa-doktoregoko titulua lortu zuelako.[8][10] Hiru urte geroago, hitzaldi bat eman zuenChicagoko 1893koMunduko Kolondar Erakusketako talde laguntzailearen emakumeen aurrean. Bertan, geologia haur-hezkuntzan adin goiztiarrean integratzearen garrantziaz hitz egin zuen. Zientzialari gisa egindako karrera oso laburra izan zen, batez ere 1885etik 1892ra bitarteko urteetakoa.[7] Horren arrazoia izan daiteke, neurri batean, lurreko zientziak gizonen eremu esklusibotzat jotzen ziren garaia zela, eta emakumeek landa-karrera egiteko aurrekari gutxi zeudela.[10]
Holmesekhezkuntzara zuzendu zuen bere arreta etaafro-amerikarren beharretara bideratu zituen bere ahaleginak. Gizon Askeentzako Misioen Batzorde Presbiterianoan parte hartu zuen, eta libertoentzako hezkuntzaren aldeko hitzaldiak eman zituen 1880ko hamarkadaren amaieran.[7] Haiekin ere aritu zen afroamerikarrentzako eskola bat irekitzeko ahaleginean, Monticello Akademia,Arkansasen. Hala ere, heriotza-mehatxuen ondorioz, C. S. Mebane klerikoak eskola itxi eta hiritik alde egin behar izan zuen.[7][12] 1890. urtean bere ama hil ondoren, Marie Emilie eta bere aita Mary D. Holmesen omenez gazte beltzentzako seminario berri baten sorrera prestatzen hasi ziren.[2][7] Bere nahiak 1892an gauzatu ziren elizaren misioen batzarraren babespean. Batzar horrek Mary Holmes Seminarioa finantzatu eta gainbegiratu zuenJacksonen eman zituen lehen urteetan etaWest Pointen (Mississippi) geroago. Bere hasierako helburua neskatoak etxekoandre eta komunitateko eta Eliza presbiterianoko lider bihur daitezen entrenatzea zen. Lehen irakasleak eta enplegatuak zuriak ziren, eta irakatsi zieten ikasleak lehen eta bigarren hezkuntzakoak.[5][7] Ikasketa plana hiru arlotan zentratu zen — «literarioa, musikala eta industriala» — eta literatura, gramatika, historia, zientziak, matematika, musika, ikasketa biblikoak eta etxeko arte praktikoak, hala nola sukaldaritza eta joskintza gaiak lantzen ziren.[13][14][15] Mary Holmes Seminarioak gorabehera asko gainditu zituen, bi sute katastrofiko barne, harik eta XX. mendean eboluzionatu zuen arte, eta historikoki beltza etahezkidetzazkoa izan zen, bi urteko unibertsitate bihurtu zen arte, Mary Holmes College izenekoa. Holmesek ahalegin handia egin zuen suteen ondoren seminarioa berreraikitzeko dirua biltzeko, eta bigarrenaren ondoren lehendakaria ere izan zen.[16]
Bere bizitzan zehar, Holmesek aktiboki parte hartu zuen Eliza Presbiterianoan, Rockfordeko Westminster Eliza Presbiterianorako organista gisa luzaroan zerbitzatuz eta elizan hainbat funtzio betez, Westminsterreko Elizako Emakumeen Elkarte Misiolariaren lehendakaritza barne (bere amak lehenago bete zuen kargu hori).[7] Elkarte honetako kideek dirua bildu zuten kristau eskoletarako eta maistra misiolariei laguntzeko. Elkarlaneko eleberri bat ere idatzi zuten,His Father's Mantle (1895) izenekoa,Pazifikoko ipar-mendebaldeko misiolari bikote baten istorioa.[7] Holmesek esperientzia horretaz gozatu zuen, gerora beste talde batek idatzitako beste lankidetza-eleberri batekin bat egin baitzuen. Lanaren izenburuaAida Rocksbege and the White Stone (1897) izan zen. Neurri batean jatorri afroamerikarra duen emakume baten istorioa da, eta, ondoren, hegoaldeko landa-eremu batean haur beltz pobreentzako eskola bat ezartzen dihardu. Akademiko batzuek diote partzialki autobiografikoa dela.[7]
Holmes 1906ko otsailaren 13an hil zen bere etxean, 55 urte zituela. Bere aita baino hilabete batzuk lehenago hil zen, eta atzean utzi zuen "mendebaldeko zientzia-bilduma pribaturik onenetako bat".[4][8] Uste da libertoen ongizatearen alde lanean jarraitu zuela hil baino lehentxeago arte.[17]