Mary Ainsworth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Glendale, 1913koabenduaren 1a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Charlottesville, 1999komartxoaren 21a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Torontoko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | katedraduna |
Tesi zuzendaria | William Blatz(en)![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa etaunibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Torontoko Unibertsitatea Virginiako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | William McDougall |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mary D. Saslter Ainsworth (Glendale, Ohio,EE.AEB 1913 - Virginia University1999)psikoanalistaestatubatuarra izan zen. Glendalen jaio zen, Ohion, 1913ko abenduan.Torontoko Unibertsitatean sartu zen 1929an eta 1935ean graduatu zen. M.Sc lortu zuen. 1936an, eta 1939an, Garapenaren Psikologiakodoktoretza.
Urte batzuetan, Torontoko Unibertsitatean irakatsi zuen, harik eta 1942an,Bigarren Mundu Gerran, Kanadako armadan Canadian Women's Corp-en parte gisa aritu zen arte. Saslterrek aholkulari-lanetan eta langileak hautatzen lan egin zuen, eta 1945ean Maiorren mailara iritsi zen. Gerra amaitzean, Torontotora itzuli zen, eta han Psikologiaren irakaskuntzan jarraitu eta ikerketak gidatu zituen.
1950ean Leonard Ainsworthekin ezkondu eta Londresera joan zen.
Londresen, Tavistock Klinikako ikerketa-talde batean sartu zen. John Bowlby (1907-1990) proiektuaren zuzendaria zen, eta bere ikerketa haurren nortasunaren garapenean amatasun-bereizketak dituen ondorioetan oinarritzen zen.
1954an, Mary eta senarraKampalara,Ugandara, joan ziren. Han, East African Institute of Social Research-en zuzendu zuen bere ikerketa.
Ikerketak arreta jartzen du haurren esplorazio-portaeran amak duen -gabeziak dituen efektuetan. Haren diseinu esperimentala, Strange Situation (egoera arrotza), mota horretako ikerketetan ezagunenetako eta imitatuenetako bat da.