| Martinus Beijerinck | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Amsterdam, 1851komartxoaren 16a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Herbehereak |
| Lehen hizkuntza | nederlandera |
| Heriotza | Gorssel(en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Leidengo Unibertsitatea Delfteko Unibertsitate Teknikoa |
| Hizkuntzak | nederlandera |
| Ikaslea(k) | ikusi |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | entomologoa,biologoa,mikrobiologoa,katedraduna,birologoa,botanikaria etaunibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Delfteko Unibertsitate Teknikoa (1895 - 1921) |
| Jasotako sariak | |
| Influentziak | Adolf Mayer(en) |
| Kidetza | Royal Society Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Zientzien Errusiar Akademia |
Martinus Willem Beijerinck (Amsterdam,1851komartxoaren 16a-1931kourtarrilaren 1a)botanikari etafitopatologo holandarra izan zen,mikrobiologiaren aitzindariabirusen ikerketan egindako ekarpenengatik.Dimitri Ivanovsky zientzialari errusiarrak birusekin hasitako ikerketei jarraipena eman zien Beijerinck-ek, eta 1898an landareek duten patologia bat (tabakoaren mosaikoarena)birus batek sortua zela frogatu zuen. Tabakoaren mosaikoaren birusa, hain zuzen, ikertutako lehenengo biruspatogenoa izan zen.

Beijerinck landareen patologiak aztertzen hurbildu zen mikrobiologiara. Hala ere, itzal handiko mikrobiologoa bihurtu zen,Louis Pasteur edoRobert Koch-en tamainakoa. Birusen arloan egindako lan aitzindariaz gain,nitrogenoaren finkapen biologikoa aurkitu eta aztertu zuen, landare lekadunekin lan eginez.
Hirugarren ekarpen bat zor dio mikrobiologiak Beijerinck-i:hazkuntza-inguruneen hobekuntza. Mikrobiologo holandarrak aberaste-medioak erabili zituen lehenengo aldizbakterioak bakartzeko. Hazkuntza-inguru eta inkubatze-kondizio egokiak jarriz, Beijerinck-ek bakterioenkultura puruak lortu zituen lehenengo aldiz, laborategiko mikrobiologiaren oinarri teorikoak sendo finkatuz.
Nortasun hertsikoa, bizitza aszetikoa eraman zuen beti. Irakasle aritu zenDelft-eko unibertsitatean, eta bere nortasun zaila dela eta laguntzaile gutxi izan zuen inguruan.