Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Martin Txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Txiki
euskal mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

Martin Txiki edoSan Martin Txikieuskal mitologiako pertsonaia da. Pertsonaia honen inguruko ipuin eta kontakizun ugari daude. Horietako askoren jatorriaGipuzkoakoGoierri eskualdekoAtaun etaAralar mendilerroan dago, eta kontakizun gehienetanjentilak ere agertzen dira.

Hori dela eta, Ataunen urteroazaroaren 11anJentilen etorrera izeneko ikuskizuna antzeztu ohi da.[1]

Bestalde,AragoikoTena,Ansó etaBroto ibarretan ere antzeko pertsonaiaren kontakizun eta kondairak ere badaude, eta bertakoekSan Martinico esaten diote.

San Martin Txiki eta jentilak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aspaldian Muskiako kobanBasajaunak bizi omen ziren. Han inguruko mendialdeko lurrak erabilita, sekulako garitza biltzen omen zuten. Behealdean, ibarrean,kristauak bizi omen ziren, eta artean ez omen zuten garirik ereiten, gari-hazirik ez zeukatelako.

Behin San Martin Txiki oinetako handiak jantzita, igo omen zen Muskia mendiko kobara, eta hango gari-piloak ikusita, basajaunekin egin zuen apustu gari-meten gainetik salto egin zezakeela.

Basajaunek beren aldiko kemenean jardun omen zuten. San Martin Txiki, berriz, gari-piloen erdira erori omen zen, baita abarkak gari-alez bete ere.

Gero, handik alde egitean, San Martin Txiki bere etxera zihoala, basajaun bati bururatu omen zitzaion hark botinetan gari-haziak zeramatzala, eta hortaz aizkora txikia hartu, eta bota omen zion, baina ez zuen hura harrapatu.Kristauek ez omen zekiten garia noiz erein, baina halako batean baten batek basajaun bati aditu omen zion nola algaraz esaten zuen:

«Ja jaaai! Balekite, hartuko lukete:
Orri irtete, arto egite.
Orri erortze, gari egite.
Eta San Lorentzotan arbi egite.
»

Ordutik zabaldu omen zengaria herri guztietan.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Jentilen etorrera."...Ez dira ordea jentilak protagonista bakarrak: basajaunak, SanMartintxiki, sorginak, lamiak,.... Ataungo Udal webgunea


Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
Jainko-Jainkosak
Izakiak
AariArdiAdarbakarAddarAiarAdurAide-gaiztoAidegaxtoAideAidekoAidetitakoAitorAizpakAkerAkerbeltzAlarabiAlarabieAmalurAmilamiaAnxoArruitAstoa euskal mitologianAtarabiAutzekAxarkoBasajaunBasandereBehigorriBelagileBelekoBerezkoBeste MutilakDamatxoDeabruEateEgoiEguEguenEguzki AmandreEhiztari beltzaEkiEleEluasoErioErrezabalgo aztiaErrolanEtxajaunEtsaiEtsaiakEuzkibegiFamerijelakFrakazarGaizkinaGaltxagorriGauargiGauekoGarGerixetiGizotsoaHarpeko SainduaHartzaGorritxikiakHerenHerensugeHerioIdetargiIdituIduski-sainduIeltxuIhiziIlazkiIlargi AmandreIlunInkoIngumaIntxitxuIpotxakIratargiIratxoIraunsugeIrelIreluIreltxuIretargiIruztargiItsas laminakJaun ZuriaJentilakKaskarotKixmiKuusuLainaideLainogaixtoLaminakLatasariakLehenLezekoandreaLurLurgorMariMaideMairuMaitagarriakMajuMakilakixkiMamarroMamurMariMartakMartin TxikiMarkitosMateo TxistuDone Mikel AralarkoaMikelatsMirokutanaMozorroakNumenÑañarriHodeiOlanoiko zakurraOlentzeroOrtziOstriOtsokoOstPatuakPatxi ErrementariaSorginSugaarSuganSugoiSorsainSorsainTartaloTortoTraganarru (mitologia)TxalgorriTxorimaloXaindiaYanagorriZaldiZezengorri
Lekuak
AgamundaAgerreAitzgaiztoAitzpelarretaAizkomendiAizkorriAizkultzetaAkelarreAketegiAlbiAloñaAlos dorreaAmabirjina-harriaAnbotoAndredena Mariako iturriArmorkoraAralarSorginetxeAskaataAskoaAta haranaAuñamendiAzalegiBaltzolaBasajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratzaKanbeluKastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendiObantzungo leizeaOrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak
Kondairak
Ipuinak
Jaiak
Bestelakoak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Martin_Txiki&oldid=9018864"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp