Martin1971n lizentziatu zenOxfordeko Unibertsitatean, etaLondon Observer egunkarian lan egin zuen literaturako kritikari gisa. 1972-1974 bitarteanTimes Literary Supplementeko kontakizun- eta poesia-saileko argitaratzailea eta zuzendaria izan zen. GeroNew Statesmanentzat lan egin zuen eta 27 urte zituela literatura-sailaren zuzendari izatera iritsi zen.
1980anObserverera itzuli zen lankide berezi gisa. Idatzi dituen nobela, kontakizun, saiakera eta zinema-gidoiek ospe handia eman diote, eta bere garaiko idazle satiriko zorrotzenetakoen artean kokatu dute. Lehen nobelarekin (1973,Rachelen liburua) Somerset Maugham saria irabazi zuen 1974an.GeroHaur hilak (1976),Arrakasta (1978),Beste jende bat (1981),Dirua (1984),Einsteinen mamuak (1987),Londresko zelaiak (1989) etaDenboraren gezia (1991) idatzi zituen.
Amisen estilo zorrotz eta satiriko zainduaren atzean, gaur egungo gizarteaksexuarekin,drogarekin, indarkeriarekin, gai nuklearrekin eta ingurumenarekin dituen arazoekiko kezka islatzen da. Kritikari batzuentzat idazle iluna eta desatsegina da, beste batzuentzat, berriz,Dickensen ondorengo jenio komikorik handiena.