Marte[oh 1]Eguzkitik hasita laugarrenplaneta daEguzki-sisteman.Erromatar mitologiakoMarte gerra-jainkoaren izena ezarri zitzaion, gaueko ortzian ageri duen gorritasuna zela-eta. Hori dela eta «Planeta Gorria» ere irizten zaio[15][16]. Itxura hori bere azalekoburdin oxido gorrixkak ematen dio, eta begi hutsez ikus daitezkeen gorputz astronomikoen artean bereizgarria egiten du.[17] Marteatmosfera mehea duenplaneta telurikoa da. Bere gainazaleko elementuek Ilargikokraterren inpaktuen eta Lurreko haran, basamortu izotz poloen antza dute.
Marteko iraganekobizigarritasun potentziala aztertzen ari dira, baitabizia aurkitzekoak ere. Etorkizunerakoastrobiologia misioak aurreikusi dira, besteak beste,Mars 2020 etaRosalind Franklinroverrak.[22][23][24] Ur likidoa ezin da Marteko azaleran egon, atmosferako presioa oso baxua, Lurrekoa baino % 1 baino txikiagoa baita[25], epe laburretan altuera txikienetan izan ezik.[26][27] Bi poloetako izotz kaskoak urezkoak direla dirudi.[28][29] Hego polokoizotz kaskoko ur izoztuaren bolumena urtuko balitz, nahikoa izango litzateke planetaren azalera osoa 11 metroko sakoneran urperatzeko.[30] 2016ko azaroan,NASAklurpeko izotz asko aurkitu zuen MartekoUtopia Planitian. Bertan dagoen ur bolumenaSuperior lakuan dagoenaren baliokidea izan liteke.[31][32][33]
Marte erraz ikusiten da Lurretik begi hutsez, baita haren kolore gorrixka ere.Itxurazko magnitudea -2,94koa du, soilikJupiterrek,Artizarrak,Ilargiak etaEguzkiak gainditua. Lurrean oinarritutakoteleskopio optikoek gutxienez 300 kilometro dituzten ezaugarriak bereiz ditzakete Lurra eta Marte hurbilen dauden momentuetan, Lurreko atmosferaren eraginez.[34]
Martek Lurraren diametroaren erdia du gutxi gorabehera, eta bere gainazal osoa Lurraren gainazal lehorraren azalera osoa baino pixka bat txikiagoa da. Martek Lurrak baino dentsitate txikiagoa du. Lurraren bolumenaren % 15 eta Lurrarenmasaren % 11 izanik, Lurreko azalekograbitatearen % 38 inguru du.
Marteko azaleraren itxura gorri-laranjaburdin (III) oxidoak herdoila eragiten du.[35] Gainazaleko beste kolore arruntak urrea, marroia, kanela eta berdexka dira,mineralen presentziaren araberakoak.[36]
Lurraren antzera, Marteknukleo metaliko dentso bat du, dentsitate gutxiago material geruzez inguratua.[37] Bere barnearen uneko ereduek 1.794 ± 65 kilometro inguruko erradioa duen nukleo bat definitzen dute, gehienbatburdin eta nikelaz osatua, eta % 16-17 ingurusufrea.[38]Burdin (II) sulfurozko nukleo horretan elementu arinagoen presentzia, Lurrekoarekin alderatuta, bi aldiz handiagoa da.[39] Nukleoa silikatozkomantu batez inguratuta dago.
Planetako lurrazalaren batez besteko lodiera 50 km ingurukoa da, eta maximoa 125 kilometrokoa (Lurreko lurrazalaren batez besteko lodiera 40 kilometrokoa da)[39].
Marteplaneta telurikoa da, silizioa eta oxigenoa,metalak etaarrokak osatzen dituzten beste elementu batzuk dituzten mineralez osatua. Marteko azalera nagusikibasaltotoleitikoz osatua dago,[40] nahiz eta zati batzuk basalto tipikoak bainosilizio dioxido gehiago duten eta Lurreko arrokaandesitikoen edo silizio dioxidodun beiraren antzekoagoak izan.Albedo txikiko eskualdeekplagioklasafeldespatoaren kontzentrazioak iradokitzen dituzte eta mota honetako iparraldeko eskualdeek, silikato xaflen kontzentrazio altuak dituzte. Hegoaldeko mendilerroen zonaldeetan kaltzio handikopiroxenoen kantitate detektagarriak daude. Zenbait guneetanhematite etaolibino kontzentrazioak aurkitu dira.[41] Gainazalaren zati handi bat burdin (III) oxido hautsez sakonki estalia dago.[42][43]
Nahiz eta Martek ez dueneremu magnetiko orokor egituratu baten frogarik,[45] behaketek erakusten dute planetaren lurrazalaren zatiak magnetizatuak izan direla, eta horrek iraganean dipolo eremuaren polaritatearen alderantzikatzeak gertatu zirela iradokitzen du. Magnetikoki sentikorrak diren mineral hauenpaleomagnetismoa Lurraren ozeanoko lurretan aurkitutako banda alternatiboen antzekoa da. Teoria baten arabera, 1999an argitaratua eta 2005eko urrian berraztertu zena (Mars Global Surveyorren laguntzarekin), banda horiekjarduera tektonikoa iradokitzen dute. Duela lau mila miloi urte sortu ziren, planetakodinamoak funtzionatzeari utzi eta planetako eremu magnetikoa desagertu aurretik.[46]
Eguzki Sistemaren eraketan zehar, Eguzkiaren orbitan zegoendisko protoplanetariotik ihesean zegoen materialaren akrezioz Marte sortu zela uste da,prozesu estokastiko baten emaitza gisa. Martek ezaugarri kimiko bereizgarri asko ditu Eguzki Sisteman duen posizioak eraginda. Konparatiboki irakite puntu baxuak dituzten elementuak, hala nolakloroa,fosforoa eta sufrea, askoz ere ohikoagoak dira Marte Lurrean baino. Elementu horiek seguruenik Eguzki gazteareneguzki haize indartsuek kanpora bultzatutakoak dira.[47]
Planetak eratu ostean, guztiek "Bonbardaketa Indartsu Berantiarra" deiturikoa jasan zuten. Marteko azaleraren % 60 inguruk garai horretako inpaktuen aztarnak ditu.[48][49][50] Gainontzeko gainazalaren zati handi bat ziurrenik gertakari horrek eragindako beheragune izugarrien azpian egon daiteke. Marte iparraldeko hemisferioan inpaktu batek sorturiko beheragune erraldoi baten frogak daude, 10.600 kilometro luze eta 8.500 kilometro zabal dituena. IlargikoAitkinen arroa baino lau aldiz handiagoa litzateke, gaur egun baieztatua dagoen inpaktu beheragune handiena.[18][19] Teoria honen arabera, duela lau mila milioi urte inguru,Plutonen tamainako gorputz batek Marte kolpatu zuen. Gertakari hau Martekohemisferio dikotomiaren kausa dela pentsatzen da eta planetaren% 40a estaltzen duenBorealis arroa sortu zuen.[51][52]
Martek duela lau mila miloi urte izan zezakeen itxura erakusten duen marrazki artistiko bat.
Marteren historia geologikoa epe askotan banatu daiteke, baina hurrengo hiru aldiak dira nagusiak:[53][54]
Noachiar garaia (Noachis Terra zonaldeagatik izendatua): Marteko azal zaharrenen eraketa, duela 4,5 mila miloi urtetatik 3,5 mila milioi urtetara. Noachen garaiko gainazalek inpaktu krater handiak dituzte.Tharsis tontorra, sumendi goragune bat, garai hartan eratu zela uste da, ondoren urak eragindako uholde handiak jasan zituena.
Hesperiar garaia (Hesperia Planum zonaldeagatik izendatua): orain dela 3,5 mila miloi urtetatik 3,3 edo 2,9 mila milioi urtetara. Hesperiar garaian laba lautada zabalak eratu ziren.
Jarduera geologikoa oraindik ere martxan dago Marten.Athabasca Vallesek duela 200 miloi urte inguru sortutako laba-fluxuak ditu, orrien antzekoak.Cerberus Fossae deitzen dengrabenetako ur korronteak duela 20 miloi urte inguru gertatu ziren, baita garai berdineko sumendi intrusioak ere.[55] 2008ko otsailaren 19an,Mars Reconnaissance Orbiterren irudiek 700 metroko altuerako labarretik eroritako lur-jausia erakutsi zuten.[56]
Silizioan aberatsa den hautsa,Spirit roverrak estalgabetua.
Phoenix zundak lortutako datuen arabera, Marteko lurzorua pixka batalkalinoa da etamagnesioa,sodioa,potasioa etakloroa bezalako elementuak ditu. Elikagai hauek Lurreko lurzoruan ere aurkitzen dira eta landareen hazkuntzarako beharrezkoak dira.[57] Zundak egindako esperimentuen arabera Marteko lurzoruak 7.7kopHbasikoa du etagatzaperkloratoaren % 0,6 dauka.[58][59][60][61]
Ezpondetako ildo ilunak oso ohikoak dira Marten eta berri gehiago maiz agertzen dira kraterretan, maldetan eta haranetan. Ildoak hasieran ilunak dira eta argiagoak bihurtzen dira denbora pasa hala. Arrastoak eremu txikitan hasi daitezke eta ondoren ehunka metroz zabaldu. Haien bidean dauden harrien ertzak eta beste oztopo batzuk jarraitzen dituztela ikusi da. Gaur egun onartuen dauden teorien arabera, lurrazalaren azpiko geruza ilunak dira, hauts lur-jausien ondorioz ikusgai geratzen direnak.[62] Beste azalpen batzuk eman dira, urarekin edota organismoen hazkuntzarekin lotutakoak barne.[63][64]
Ur likidoa ezin da Marteko azaleran egon atmosferako presioa oso baxua, Lurrekoa baino % 1 baino txikiagoa baita[25], epe laburretan altuera txikienetan izan ezik.[26][27] Bi poloetako izotz kaskoak urez egindakoak direla dirudi.[28][29] Hego polokoizotz kaskoan dagoen ur izoztuaren bolumena, urtu egingo balitz, nahikoa izango litzateke planetaren azalera osoa 11 metroko sakoneran urperatzeko.[30]Permafrost mantua polotik 60 ° inguruko latituderaino luzatzen da.[28] Ur-izotzezko kantitate handiak Martekokriosfera lodiaren barruan harrapatuta daudela uste da.Mars Express etaMars Reconnaissance Orbiterren datuek bi poloetan (2005eko uztailean)[65][66] eta erdialdeko latitudetan (2008ko azaroa) izotz kantitate handia dagoela erakusten du.[67]Phoenix zundak ur izoztuak zuzenean lagindu zituen Marteko lur azpian 2008ko uztailaren 31an.[68]
Opportunity roverrak egindako fotomikrografia honek hematite gris konkrezio bat erakusten du, "ahabi" izendatuak, iraganean ur likidoa egon zenaren adierazgarria.
Martekolurraren formek argi eta garbi irudikatzen dute ur likido planetaren gainazalean existitu zela. Higatutako lurretako zerrenda zuzen erraldoiak, hustubide kanal izenaz ezagutzen direnak, 25 leku ingurutan aurkitu daitezke. Lur azpiko akuiferoetatik zetorren ur askapen katastrofikoen ondorioz sortutako higadurak eragindakoak direla uste da, nahiz eta egitura horietako batzuk glaziarrek edo laba eraginak izan zitezkeela ere uste den.[69][70]Ma'adim Vallis 700 kilometro luze da, Arroila Handia baino askoz ere handiagoa. 20 kilometroko zabalera eta 2 kilometroko sakonera du zenbait lekuetan. Marteko historiaren hasieran urak sortu zuela uste da.[71] Kanal hauetako gazteenak duela milioi urte batzuk soilik sortu zirela pentsatzen da.[72] Beste leku gehienetan, batez ere Marteko azaleraren eremu zaharrean, eskala txikiagoko, haran sare dendritikoak paisaiaren proportzio handietan hedatzen dira. Haran hauen ezaugarriek iradokitzen dute Marteko historiaren hasieran gertaturiko ekaitzek landu zituztela. Lurrazpiko ur-fluxuek eta lurpeko uholdeek zenbait sareen eraketan funtsezko rolak izan zitzaketen arren, ebakiduren ia kasu guztietan ia kausa prezipitazio izan zen.[73]
Kraterren eta arroilen harresien artean, Lurrekosakanen antzekoak diren milaka egitura daude. Sakan hauek hego hemisferioko goi mendietan egon ohi dira eta ekuatorera begira. Egile askok iradokitzen dute haien eraketa prozesua ur likidoa eragindakoa dela, seguruenik urtutako izotzaren eraginez.[74][75] Hala ere, beste autore batzuen arabera izoztutako karbono dioxidoak edo hauts lehorren mugimenduek eratutakoak izan daitezke.[76][77] Eguraldiak ez ditu erdi degradatutako sakanik sortu eta haien gainean ez dira inpaktuek sortutako kraterrik aurkitu. Honek iradokiko luke ezaugarri gazteak direla, agian oraindik aktibo daudenak.[74] Beste ezaugarri geologiko batzuk, esate baterako, kraterretan kontserbatutakodeltak etaalubioi-konoak, Marteko historiako lehenagoko garai batean edo garai batzuetan baldintza beroagoak eta hezeagoak izan zirenaren ebidentzia dira.[78] Baldintza horiek sortzeko lurrazalaren zati handi bateankrater aintzirak egon behar izan ziren. Mineralen eta sedimentuen ebidentzia independenteak daude, baita geomorfologikoak ere.[79]
"Yellowknife Bay" zonaldeko arroken konposizioa. Arroken zainek kaltzio eta sufre gehiago dute lurzoruak baino (Curiosity, APXS, 2013)
Ur likidoa Marteko azaleran existitu izan zenaren beste froga batzuk ere aurkitu dira:hematite etagoetihta bezalako mineral espezifikoak detektatu dira, eta biak ala biak batzuetan uraren presentzian sortzen dira.[80] 2004anOpportunitykjarosita minerala detektatu zuen. Mineral hau soilik ur azidoaren presentzian sortzen da, eta horrek erakusten du ura behinola Marten existitu zela.[81] Ur likidoaren ebidentzia berrienak NASArenMars rover Opportunityk aurkitu zituen,igeltsua detektatu zuenean 2011ko abenduan.[82][83] Marten goiko mantuan zegoen ur kantitatea, Marteko mineralen barruan daudenhidroxilo ioietan ikusi ahal izan denez, planeta guztia 200-1.000 metroko sakoneran estaltzeko nahikoa izango litzateke.[84]
2005ean, radar datuek poloetan[65] eta erdiko latitudeetan[67][85] izoztutako ur kantitate handiak zeudela erakutsi zuen.Spirit roverrak ur molekulak zituzten konposatu kimikoak ikertu zituen 2007ko martxoan.Phoenix zundak zuzenean izoztutako ura lagindu zuen Marteko lurrean 2008ko uztailaren 31n.[68]
2013ko martxoaren 18an,NASAkCuriosity roverraren tresnetanmineral hidratazioari buruzko ebidentzia aurkitu zuela jakinarazi zuen, ziurrenikkaltzio sulfatoa hidratatuta, hainbatarroka laginetan: besteak beste, "Tintina" eta "Sutton Inlier" arroka zatietan eta “Knorr” eta “Wernicke” arroketakozain etanoduluetan.[86][87][88]CuriosityrenDAN instrumentuaren bidez egindako analisietan ur azpiko uren ebidentzia topatu zen: % 4 ur edukia 60 zentimetroko sakoneran Bradbury Landingetik Yellowknife Bay eremura zihoan bitartean.[86] 2015eko irailean, NASAk hidratazio fluxugatzunen froga zuzena aurkitu zuen malda lineal errepikakorretan, maldetako eremu ilunduetan egindako espektrometro irakurketetan oinarrituta.[89][90][91] Behaketa horiek aurreko hipotesiak baieztatu zituzten: eraketa-denboran eta hazkunde-tasan oinarritua, marra ilun horiek urak egindakoak zirela ziotenak.[92] Bertan hidratatutako gatzak, perkloratoak, zeuden, haien kristal egituran ur-molekulak zituztenak.[93] Marrek beheranzko jarioa dute Marteko udan, tenperatura -23 º Ctik gorakoa denean eta tenperatura baxuagoetan izozten dira.[94] 2015eko irailaren 28an, NASAk Marteko azaleanur gazia aurkitu zuela iragarri zuen.[95]
Ikertzaileek uste dute planetako iparraldeko lautada handiak ehunka metroko sakonera zuenozeano batek estaltzen zituela, baina hipotesi horrek polemikoa izaten jarraitzen du.[96] 2015eko martxoan, zientzialariek adierazi zuten itsasoko horrek LurrekoOzeano Artikoaren tamaina izan zezakeela. Aurkikuntza haudeuterio-ur ratioan oinarritzen da, Martekoatmosfera modernoan gaur egun Lurrean dagoena baino 8 aldiz handiagoa baita. Hala ere, beste zientzialari batzuek emaitza hauek ez direla berretsi ohartarazten dute. Gainera, Marteko klima-ereduek ez dute baieztatu iraganean planeta ur likidoa izateko bezain beroa zenik.[97]
Martek poloetan bi izotz kasko iraunkor ditu. Polo baten neguan zehar, iluntasuna osoa da, azalera hoztuz eta atmosferaren % 25-30depositatu egiten da izoztutakoCO2 gisan (izotz lehorra).[98] Poloek berriro ere eguzkiaren argia jasotzen dutenak, CO2 izoztuasublimatu egiten da. Sasoiko ekintza hauek hauts eta ur-lurrun kopuru handiak garraiatzen dituzte, Lurraren antzerako antzigarra etazirru hodei handiak sortuz.Opportunity roverrak ur-izotz hodeiei argazkiak atera zizkien 2004. urtean.[99]
Bi poloetako kaskoak gehienbat (% 70) izotzez osatuta daude. Izoztutako karbono dioxidoak geruza konparatiboki mehe bat (metro bateko lodierakoa) osatzen du ipar kaskoan, eta soilik bertako neguan zehar. Hegoaldeko kaskoak ordea, zortzi metroko lodiera duen izotz lehor geruza iraunkorra dauka. Hego poloko izotz lehor geruza honetan hainbat zirkulu daude, hartutako irudien arabera urtero hainbat metro handitzen direnak. Horrek iradokitzen du hego poloko CO2 estaldura denboran zehar degradatzen ari dela.[100] Ipar poloko kaskoak 1.000 km inguruko diametroa du Marteko iparraldeko udan zehar.[101] 1.6 milioi kilometro kubiko izotz inguru dauka, eta poloan uniformeki hedatuz gero, 2 km.ko lodiera izango luke.[102] (Konparaziorako,Groenlandiako izotzak 2,85 milioi kilometro kubiko ditu). Hegoaldeko poloko kaskoak 350 km.ko diametroa eta 3 km.ko lodiera du.[103] Hego polo kaskoko bolumen osoa, izotza eta gehitutako geruzak kontuan hartuta, 1,6 milioi kilometro kubikokoa da.[104] Bi kaskoek espiral sakonuneak dituzte, etaSHARAD radarrak egindako ikerketen arabera,haize katabatikoek eragindakoak dira,Coriolis efektuaren eraginez biratzen dutenak.[105][106]
Hegoaldeko izotz kaskoaren inguruko zonaldeak izoztu egiten dira bertako neguan, eta izotz lehorreko metro bateko lodierako lauza eratzen da. Udaberria iristen denean, eguzki argiak azpiko tenperatura berotzen du eta gainazalaren azpian sublimatzen ari den CO2ak presioa handitzen du, lauza altxatuz eta, azkenik, hausturak eraginez. Honek CO2 gasarengeiser antzeko erupzioak sortzen ditu, basalto iluneko harez edo hautsez nahastuta. Prozesu hau azkarra da: zenbait egun, aste edo hilabeteen espazioan gertatu ohi da, aldaketa geologian ohikoa ez den aldaketa-tasa batez, batez ere Marterentzat. Lauzaren azpiko gasak,geiser gune baten bila doanean, armiarma sarearen antzerako kanalak eratzen ditu. Prozesu hau ura isurbide bakar batetik erortzen denean sortzen duen erosio sarearen kontrako baliokidea da.[107][108][109][110]
MOLAren datuetan oinarritutako Marteren mapa topografikoa. Hegoa (gorri-naranja) menditsua eta hainbat krater ikus daitezke. Iparra lauagoa da eta baxuago dago, sumendiek sortutako lautadak daude bertan.
Nahiz etaIlargiaren mapa egiteagatik ezagunagoak diren,Johann Heinrich Mädler etaWilhelm Beer lehen "aerografoak" izan ziren. Marteko gainazalaren egitura gehienak iraunkorrak zirela baieztatu zuten lehenik eta planetaren biraketa-denborak zehaztasunez deskribatzea lortu zuten. 1840. urtean, Mädlerrek hamar urtetako behaketak batu zituen eta Marteko lehen mapa marraztu zuen. Marka ezberdinei izenak izenak eman beharrean, Beer eta Mädlerrek hizkiak soilik erabiliz izendatu zituzten. Meridian Bay (Sinus Meridiani), adibidez, "a" izan zen.[111]
Krater hauek berriak dira, 2008 eta 2014. urteen artean gertatu baitira, orbitatik ikusi ahal izan zenez.
Gaur egun, Marteko egituren izenak hainbat iturrietatik datoz.Albedo ezaugarrien izenak mitologia klasikotik datoz. 60 kilometro baino gehiagoko kraterrek hildako zientzialarien, idazleen eta Marteren ikerketan lagundu dutenen izenak dituzte. 60 km baino gutxiagoko kraterrak izendatzeko munduko 100.000 biztanle baino gutxiagoko herriak erabiltzen dira. Haran zabalen izenak berriz, hizkuntzetako "Marte" edo "izar" hitzen itzulpenak erabiliz izendatzen dira. Azkenik, haran txikiak izendatzeko ibaiak erabiltzen dira.[112]
Albedo egitura handiek antzinako izenak mantentzen dituzte, baina sarritan eguneratu egiten dira egituren ezagutza berria islatzeko. Esate baterako, Nix Olympica ("Olinpoko elurrak")Olympus Mons ("Olinpiar mendia") bihurtu da.[113] Lurretik ikusita, Marteko azalera bi eremutan banatzen da, albedo desberdina duena. Lautada argienak, burdinazko oxido gorrixka duten hautsa eta hareak estaltzen dituztenak, Marteko kontinenteak zirela uste zuten.Arabia Terra ("Arabiako lurrak") edoAmazonis Planitia ("Amazoniar lautadaZ") bezalako izenak dituzte. Zonalde ilunak itsasoak zirela pentsatzen zen, eta horregatik dituzteMare Erythraeum,Mare Sirenum edoAurorae Sinus bezalako izenak. Lurretik ikus daitekeen egitura ilun handienaSyrtis Major Planum da.[114] Ipar poloko izotz kaskoaPlanum Boreum izendatzen da, hegoaldeko kaskoaPlanum Australe deitzen den bitartean.
Marteko ekuatorea bere errotazioaren arabera definitzen da, baina bereMeridiano Nagusia puntu arbitrario baten aukeraketa bidez zehaztu zen, Lurrekoa (Greenwich) bezala. Mädler eta Beerek 1830. urtean Marteko lehen mapetan lerro bat hautatu zuten. 1972anMariner 9 espazio-ontziak Marteren irudi asko lortu zituenean,Sinnus Meridiani zonaldeko krater txiki bat (geroagoAiry-0 izendatua), aukeratu zen 0.0º longitudea zehazteko, jatorrizko aukeraketarekin bat etor zedin.[115]
Martekozeanorik ez duenez, eta beraz, “itsas mailarik” ere ez, gainazalaren zero altuera bat aukeratu behar izan zen erreferentzia gisa erabiltzeko. Marteko “areoide” izena du[116], Lurrekogeoidearen gisan. Zero altitudea 610,5Pa (6,105mbar) presio atmosferikoan dagoen altuera zen.[117] Presio hori urarenpuntu hirukoitzari dagokio eta Lurreko itsas mailako presioaren % 0,6 ingurukoa da.[118] Praktikan, gaur egun azalera hori zuzenean sateliteen grabitate neurketen bidez zehazten da.
Marteko topografiaren dikotomia deigarria da: laba-fluxuak leundutako iparraldeko lautadek hegoaldeko mendiekin kontrastatzen dute, antzinako inpaktuek eragindako kraterrez hornituak. 2008an egindako ikerketa batek 1980an proposatutako teoria bati buruzko ebidentziak aurkeztu zituen. Duela lau milioi urte,Ilargiaren hamarren batetik bi herenetako tamaina zuen objektu batek Marteko ipar hemisferioa kolpatu zuen. Onartuz gero, Marteko ipar hemisferioa 10,600 kilometro zabal eta 8,500 kilometro luzekotalka krater bat izango litzateke. Tamainaz jabetzeko, gutxi gorabeheraEuropa,Asia etaAustralia batutako tamaina litzateke. Honela,Aitken arroa gaindituko luke, gaur egunEguzki Sistemako talka krater handiena dena.[18][19]
Asteroide baten inpaktu berria. Gune bereko irudi hauek 2012ko martxoaren 27 eta 28ko arratsaldeetan hartu ziren, hurrenez hurren. (MRO)[119]
Martek talka krater kopuru handia du: guztira diametroa 5 kilometro edo gehiago duten 43.000 krater aurkitu dira.[120] Hauetatik, baieztatua dagoen handienaHellas deitzen da,albedo argia duen egitura etaLurretik ikus daitekeena.[121] Martek duen masa txikiagoarengatik, objektu bat planetaren aurka erortzeko aukerak, Lurrekoekin alderatuta, % 50ekoak dira. Marteasteroide gerrikoaren ondoan dago, beraz, iturri horretako materialek kolpatzeko aukera handiagoak ditu. Adibidez, bizitza laburrekokometak,Jupiterren orbitan kokatzen direnak.[122] Hala eta guztiz ere, Marten krater gutxiago daude Ilargiaren aldean, Marteko atmosferakmeteoro txikiekiko babesa ematen baitio eta azala aldatzen duten prozesuek batzuk ezabatu dituztelako.
Marteko kraterren morfologia ikusita, baliteke lurra hezea bihurtu izana meteoroak kolpatu ostean.[123]
Viking 1 espazio-ontziak ateratakoOlympus Mons sumendiaren irudia. Sumendiak eta inguruko lurrek 550 km inguru hartzen dute.
Olympus Monssumendia itzalitako sumendi bat da,Tharsis eskualdean dagoena. Beste sumendi handi asko ditu bere baitan. Olympus MonsEverest baino hiru aldiz altuagoa da gutxi gorabehera.[124] Eguzki Sistemako mendi altuena edo bigarren altuena da, neurketa egiteko moduaren arabera. Iturri desberdinek, 21 eta 27 kilometroko altuera dutela diote.[125][126]
Valles Marineris kanalak (kanal mapa zaharretanAgathadaemon izena zuena), 4.000 km-ko luzera eta 7 km-ko sakonera du. Valles Marinerisen luzera Europakoaren antzerakoa da eta Marteko zirkunferentziaren bosten batean luzatzen da. Alderatuz, LurrekoArroila Handia 446 km luze eta ia 2 km sakonera besterik ez da. Valles Marineris Tharsis zonaldearen hanturaz sortu zen, Valles Marineriseko lurrazala kolapsatu zenean. 2012an, Valles Marinerisek sakan soil bat baino, 150 kmko zeharkako mugimendua jasan zuen plaken arteko muga zela proposatu zen. Honek Martek biplaka tektoniko izango lituzkeela suposatuko luke.[127][128]
NASArenMars Odyssey roverraren THEMIS sistemak egindako irudiek zazpi kobazulo sarrera posible aurkitu dituzte,Arsia Mons sumendiaren hegaletan.[129]Kobazuloak, beren aurkitzaileen pertsona maiteen izenak dituztenak, kolektiboki "zazpi arrebak" izenaz ezagunak dira.[130] Kobazulo sarrerak 100 eta 252 metro bitartekoak dira eta gutxienez 73 eta 96 metroko sakonera izan lezakete. Argia kobazulo gehienen bukaerara iristen ez denez, posible da estimazio sakonenak baino gehiago jaistea eta azalera azpitik zabaltzea. "Dena" salbuespen bakarra da. Lurzoru ikusgarria du eta 130 metro sakon dela neurtu zen. Kobazulo horiuen barnealdeak mikrometeoroetatik,UV erradiazioetatik,eguzki eztandetatik eta energia handiko partikuletatik babestuta egon litezke.[131]
Martek beremagnetosfera galdu zuen duela 4 mila milioi urte,[132] agian asteroide inpaktu ugariengatik.[133] Hau dela eta,eguzki haizeak zuzenean eragiten dio Martekoionosferari, dentsitate atmosferikoa murriztuz kanpoko geruzako atomoak kanporatuz.Mars Global Surveyor etaMars Expressek partikula atmosferiko ionizatuak detektatu dituzte Martetik urruntzen bere atzeko espazioan[132][134] etaMAVEN sateliteaatmosfera galera hau aztertzen ari da. Lurrarekin alderatuta, Marteko atmosfera oso arraroa da. Gaur egun, azalekopresio atmosferikoa Olympus Monseko 30Pa etaHellas Planitiako 1.515 Pa tartean hedatzen da, azaleko batezbesteko presioa 600 Pa delarik.[135] Marteko atmosferakodentsitate altuena Lurrean gainazaletik 35 kilometrotara dagoenaren antzekoa da.[136] Atmosferaren altuera 10,8 km ingurukoa da.[137]
Marteko atmosferaren konposizioa honakoa da: % 96karbono dioxidoa, % 1,93argona eta % 1,89nitrogenoa,oxigeno etaur aztarnekin batera.[138][139] Atmosferan hauts dezente dago, 1,5μm-ko diametroa duten partikulak batez ere. Horregatik, gainazaletik ikusita, Marteko zerua kolore marroi-horixkakoa da.[140] Kolorearrosa ere izan dezake, bertan esekita daudenburdin oxidoko partikulek emana.[141]
Marteko metano iturri eta putzu potentzialak
Metanoa detektatu da Marteko atmosferan;[142][143] luma zabalduetan gertatzen da, eta profilen arabera, metanoa eskualde zehatzetan askatuko litzateke. Iparraldeko udan metanoaren kontzentrazioa 0.24 ppb ingurukoa da, eta neguan, 0,65 ppb ingurukoa.[144] 2003an, iparraldeko uda erdialdean, luma nagusian 19.000 metano tona metriko zeuden, eta 0,6 kilogramo segundoko iturri estimatua zuen.[145][146] Profilek iradokitzen dute bi iturburu-eskualde egon daitezkeela, lehenengoa 30 ° N 260 ° W inguruan eta bigarrena 0 ° N 310 ° W inguruan.[145] Marten urtean 270 tona metano ekoizten direla kalkulatzen da.[145][147]
Metanoa Marteko atmosferan denbora mugatu batez bakarrik existitu daiteke suntsitu baino lehen. 0,6-4 urte bitartean egon daitekeela estimatzen da.[145][148] Nahiz eta bizi laburra izan, metanoaren presentziak, gasaren iturri aktibo bat egon behar duela esan nahi du. Aktibitatebolkanikoa,kometen inpaktuak eta metanoa sortzen dutenmikrobio bizitza formak daude iturri posibleen artean. Metanoaserpentinizazioa izeneko prozesu ez-biologiko batek ekoiztu dezake, ura, karbono dioxidoa etaolibino minerala parte dituena. Azken hau Marten ohikoa da.[149]
Martetik ihes egiten duen atmosfera (karbonoa, oxigenoa eta hidrogenoa) argi ultramorean (MAVEN)[150]
Curiosity roverrak, 2012ko abuztuan Marten pausatu zenak, metano isotopo ezberdinen artean bereizteko gai da.[151] Nahiz eta misioaren helburua Marteko bizitza mikroskopikoa metanoaren iturri dela zehaztea izan, litekeena da bizitza mota horiek lurrazal azpian distantzia handira bizitzea, ibilgailuaren irismenetik kanpo.[152] Laser espektrometro sintonizagarria (TLS) erabiliz egindako lehenengo neurketek adierazten dute 5 ppb baino metano gutxiago dagoela neurketa puntuan, lurreratzeko gunean.[153][154][155][156] 2013ko irailaren 19an,NASAko zientzialariek adierazi zuten ez zutela atmosferan metanoa detektatu Curiosityrekin egindako neurketa gehiagoren ostean. Hori dela eta, ondorioztatu zuten gaur egun metanoa sortzen duten mikrobioen aktibitatea egoteko aukerak baxuak direla.[157][158][159]
2014ko abenduaren 16an, NASAkCuriosity roverrak Marteko atmosferan igoera bat detektatu zuen, ohikoa baino hamar aldiz handiagoa. 20 hilabeteetan zehar hamabi aldiz harturiko datuetan oinarritu ziren baieztapen hori egiteko. Atmosfera mila milioietan banatuz gero, 7 metanoa lirateke neurketa horietan, aurreko eta ondorengo neurketetan baino hamar aldiz gehiago.[162][163]
Mars Express sateliteakamoniakoa detektatu zuen Marten, baina bizitza nahiko laburra duenez, ez dago argi zerk sortu zuen. Amoniakoa ez da egonkorra Marteko atmosferan eta ordu gutxiren buruan desegiten da. Iturri posible bat jarduera bolkanikoa da.[164]
2017ko irailean, NASAk planetaren azalekoerradioaktibitate maila tarte batez bikoiztu zela jakinarazi zuen.Aurora baten eraginez gertatu zela uste da, aurretik ikusitako edozein baino 25 aldiz distiratsuagoa.Eguzki ekaitz masibo batek sortu zuela uste da.[165]
Martek eremu magnetikoa galdu bazuen ere, oraindik ere hondarrak geratzen dira eta aurorak ikus daitezke.
1994an,Europako Espazio AgentziarenMars Expresssateliteak distira ultramore bat aurkitu zuen, hegoaldeko hemisferioko "aterki magnetiko" batzuetatik zetorrena. Martek ez du eremu magnetiko orokor bat, atmosferara sartzen diren partikula kargatuak gidatzen dituena. Martek aterki itxurako eremu magnetikoak ditu, gehienbat hegoaldeko hemisferioan. Orain dela mila milioika urte desintegratu zen eremu global baten aztarnak dira.
2014ko abenduaren amaieran,NASArenMAVEN espazio-ontziak Marteko ipar hemisferioan aurora hedatuen frogak aurkitu zituen. Aurora hauek Martekoekuatoretik 20-30 gradu inguruko ipar-latitudera jaitsi ziren. Aurora sortzen duten partikulak Marteko atmosferan sartu ziren, azalera gainetik 100 km baino gutxiagora aurorak sortuz. Lurreko aurorak azaleratik 100 kmtik 500 kmra sortu ohi dira. Eguzki haizekoeremu magnetikoak Marte inguratzen dute eta atmosferan sartzen dira. Kargatutako partikulak eguzki haizearen lerro magnetikoak jarraitzen dituzte atmosferaraino. Horrela sortzen dira aurorak aterki magnetikoetatik kanpo.[166]
2015eko martxoaren 18an, NASAk guztiz ulertzen ez den aurora baten aurkikuntza jakinarazi zuen, baita azalpenik gabeko hauts hodei bat ere.[167]
Eguzki Sistemakoplaneten guztien artean, Martekourtaroak dira Lurrekoen antza gehien dutenak, bi planetekerrotazio ardatzaren okerdura antzekoa baitute. Marteko urtaroen luzera Lurrekoen bikoitza inguru da, MartetikEguzkiraino dagoen distantzia Lurretik dagoenaren bikoitza inguru delako. Marteko azalerako tenperatura baxuenak -143 ° C inguru dira, poloko kaskoetan neguan neurtu direnak[168] eta altuenak 35 ° C ingurukoak, uda aldean ekuatorean neurtutakoak.[169] Tenperaturen arteko aldaketa handi hau hiru arrazoirengatik gertatzen da: atmosfera meheak ezin duelako eguzki bero asko gorde, presio atmosferikoa txikia delako eta Marteko lurzoruaren inertzia termikoa baxua delako.[170] Planeta Eguzkitik Lurra baino 1,52 aldiz urrunago dago, eta ondorioz eguzkiaren argiaren % 43 besterik ez du jasotzen Lurrarekin alderatuta.[171]
Martek Lurraren antzeko orbita izango balu, urtaroak Lurrekoen antzekoak izango lirateke, bereokerdura Lurrarenaren antzekoa baita. Marteko orbitareneszentrikotasun handiak handia du. Marteperiheliotik gertu dago hego hemisferioan uda eta iparraldean neguan denean, etaafeliotik hurbil hego hemisferioan negua eta iparraldekoan uda denean. Ondorioz, hego hemisferioko urtaroak muturrekoagoak dira eta iparraldekoak berriz, leunagoak. Iparraldeko udako tenperaturak 30 °C altuagoak izan daitezke hegoaldeko udakoekin alderatuta.[172]
MartekEguzki Sistemakohauts ekaitz handienak ditu, 160 km/o abiadurara irits daitezkeenak. Ekaitz hauek txikiak edota planeta osoa estaltzeko bezain handiak izan daitezke. Marte Eguzkitik hurbilen dagoenean gertatu ohi dira, eta tenperatura globala areagotzen dutela ikusi ahal izan da.[173]
Marte hauts ekaitz baten aurretik eta ondoren (2018ko uztaila)
Marte (gorriz) Eguzkitik 230 miloi kilometro ingurura dago, eta 687 egun behar ditu bira emateko. Lurraren orbita urdinez ageri da.
Marte Eguzkitik batez beste 227.936.637 km-ra dago (1,5UA), eta periodo orbitala 687 (Lurreko) egunekoa da. Eguzki-eguna (edo sol) Marten Lurreko egun bat baino zertxobait luzeagoa da: 24 ordu, 39 minutu eta 35,244 segundo.[175] Marteko urte bat 1,8809 Lurreko urte dira, edo urtebete, 320 egun eta 18,2 ordu.[139]
Marterenmakurdura axiala 25,19 gradukoa da bereplano orbitalarekiko. Lurreko makurduraren antzekoa da.[139] Ondorioz, Martek Lurrak bezalakourtaroak ditu, nahiz eta Martekoak ia bi aldiz luzeagoak dira, periodo orbitala luzeagoa delako. Gaur egungo garaian, Martekoipar poloaren orientazioaDeneb izarretik hurbil dago.[176]
Marteko orbita nahikoeszentrikoa da, 0,09koa, Eguzkira gehienezko eta gutxienezko distantzien artean 42,2 milioi km-ko aldea dagoelarik. Eguzki Sistemako beste zazpi planetetatik, soilikMerkuriok dauka eszentrikotasun handiagoa. Iraganean, Marteren orbita askoz zirkularragoa zen. Duela 1,35 milioi urte, eszentrikotasuna 0,002koa zen.[177] Eszentrikotasun zikloa 96.000 urtekoa da.[178] Azkeneko 35.000 urteetan, Marteko orbita gero eta eszentrikoagoa bihurtzen ari da, beste planeten grabitatearen eraginez.
Lurretik Martera distantzia asko aldatzen da: konjuntzioan, non eguzkia bi planeten artean dagoen, distantzia 399 milioi km-koa izatera heldu daiteke eta Marteren ageriko diametroa 3,5'' izan; oposizioan, aldiz, bi planeten artean 55 milioi km egon daitezke, eta ageriko diametroa 25''-raino handitzen da. Orduan ageriko magnitudea -2,8 da etaArtizarraren ostean planetarik distiratsuena da. Oposizioa 780 egunean behin gertatzen da eta bertan distantzia 55 milioi km-koa izan daitekeen arren, 100 milioi km-raino handitu daiteke Marteren orbita oso eliptikoa delako.2003koabuztuaren 27an, 9:51:13 UT orduan, azken 60.000 urteetan izandako oposizio gertuena gertatu zen: Marte Lurretik 55.758.006 km-ra kokatu zen. 2287 urtean oraindik hurbilago igaroko dela espero da, izan ere, hurrengo 25.000 urteetan zehar Lurra eta Marteren arteko distantzia gutxitzen joango da.[179]
Viking 1 zundak Marteko lurrean hainbat esperimentu egin zituen bizia aurkitzeko.
Gaur egunbizigarritasun planetarioaren (mundu batek bizitza sortzeko ingurumen baldintzak garatzeko duen ahalmena) dugun ulermenak azalean ur likidoa duten planetek aukera hobeak dituztela dio. Askotan, horrek planeta hauen orbitaeremu habitagarrian egotea eskatzen du. Eguzki Sisteman, eremu hauArtizarra baino pixka bat urrunago hasten da eta Marterenardatzerdi handian amaitzen da.[180]Perihelioan zehar, Marte eskualde horretan murgiltzen da, baina Martek duenatmosfera meheak (presio baxukoa) ur likidoa zonalde zabaletan epe luzez egotea eragozten du. Ur likidoko iraganeko fluxuek planetaren bizigarritasun potentziala erakusten dute. Hala ere, azken aurkikuntzek iradokitzen dute Marteko azalean egondako edozein ur gatzatuegia edo azidoegia izango litzatekeela Lurreko bizitza arrunta izateko.[181]
Talka beira (inpaktita) gordailuak (berdeguneak) Alga kraterrean,antzinako bizia kontserbatu ahal izan den gune posiblea.[182]
Magnetosfera falta eta Marteren atmosfera oso mehea erronka bat dira: planetak osobero transferentzia txikia du bere gainazalean zehar, isolamendu eskasaeguzki haizearen bonbardaketen aurka eta presio atmosferiko baxuegia ura likido egoeran gordetzeko (honen ordez urasublimatu egiten da gas egoerara). Marte ia, edo agian guztiz, geologikoki hilda dago. Aktibitate bolkanikoaren bukaerarekin batera, lurrazalaren eta planetaren barnealdearen artean ematen zen konposatu kimiko eta mineralen birziklapena eten egin da.[183]
In situ ikerketak egin dituzte MartenViking lurrartze zundak,Spirit,Opportunity etaCuriosity roverrek etaPhoenix zundak. Datuek iradokitzen dute planeta gaur egun dena baino bizigarriagoa zela aitzinean, baina ez dakiguorganismo bizidunak egon ziren ala ez. 1970eko hamarkadaren erdialdeanViking lurrartze zundek Marteko lurzoruan mikroorganismoak detektatzeko diseinatutako esperimentuak egin zituzten haien lurreratze lekuetan, eta emaitza positiboak izan zituzten: ura eta elikagaien esposizioa egin ondoren, karbono dioxidoaren igoera tenporala detektatu zen. Bizitzaren seinale hau ondoren eztabaidatua izan zen zientzialarien artean,Gilbert Levin NASAko zientzialariekVikingek bizia aurkitu ahal izan zuela adierazi zuenean. Viking programaren datuak berriro ere aztertu dira, gaur egun bizitza motaextremofiloen inguruan dagoen ezagutza kontuan hartuta, eta proba hauek ez zutela sofistikazio nahikorik ondorioztatu da. Probek bizitza (hipotetikoa) hil izana ere posible da.[184] Phoenix zundak egindako probek erakutsi dute lurrakpHalkalinoa duela eta magnesioa, sodioa, potasio eta kloruroa dituela.[185] Lurzoruaren elikagaiak bizitza mantentzeko gai izan litezke, baina hala ere bizitzak argi ultramore indartsutik babestea egon beharko luke.[186] Marteko EETA79001 meteoritoaren azterketetan oinarrituta, soilik oso erresistenteak edo ondo babestutako bizitza forma organikoak biziraun dezakete.[187]
Gale kraterraren 2018ko irudi honetako formak zizare itxurako fosilak izan zitezkeenaren espekulazioa eragin zuen, baina ziurrenik ur azpian sortutako formazio geologikoak dira.[188]
Phoenix zundak 2014ean egindako ikerketa batek lurrean aurkitutakomolekulek ur likidoarekin ez dutela elkarrekintzarik izan frogatu zuen, gutxienez 600 miloi urtez. Hala izan balitz, oso disolbagarria denur likidoarekin kontaktuan egoteaneratuko luke. Horrek ingurune oso idorra dela adierazten dute, ur likidoaren elkarreraginik izan ez duena.[189]
Zientzialariek proposatu duteALH84001meteoritoan. Marten sortutakoa dela uste dena, aurkitutako karbonato globuluak Marteko mikrobio fosilizatuak izan daitezkeela. Proposamen hau eszeptizismoarekin ikusi da, eta formen jatorri ez-organikoa proposatua izan da.[190]
Marteko sateliteek detektatutakometano etaformaldehido kantitate txikiak bizitzaren ebidentzia direla adierazi da,konposatu kimiko horiek Marteko atmosferan azkar hautsiko zirelako.[191][192] Hala ere, konposatu horiek aktibitate bolkanikoaren edo beste prozesu geologikoen bidez sortzen direla proposatu da baita ere, adibidezserpentinizazioaren bidez.[149]
Lurpeko uraren kokapena, Planum Australe zonaldean.
Talka beirak, meteoroen talken eraginez sortutakoak, Lurrean biziaren seinaleak kontserbatzen ditu. Marteko talka kraterren gainazalean aurkitu da.[193][194] Horrela, Marteko talka beira honek ere biziaren seinaleak gorde ahal ditu, tokian bizia existitu bazen.[195][196][197]
2017ko maiatzean, Lurrean ezagutzen den lur gainekobiziaren lehenbiziko froga aurkitu zen 3.48 milioi urtekogeiserita eta beste zenbait mineralen gordailuetan. Gordailu horiek, askotan,ur termal etageiserretan egoten direnak,Pilbara Craton zonaldean,Mendebaldeko Australian, topatu ziren. Aurkikuntza hori lagungarria izan daiteke Marteko bizi-seinale goiztiarrak bilatzeko leku hoberenak erabakitzeko orduan.[198][199]
2018ko hasieran, komunikabideak zabaltzen hasi ziren Jura gunean aurkitutako arroketan fosilen antzeko egiturak zeudela. Baina proiektu horretako zientzialariek esan zutenez, egitura horiek prozesu geologiko baten eraginez sortuak bide dira, lehortzen ari den laku baten hondoan gertatutakoa.Igeltsuko kristalen antzeko mineral zainekin lotuta egon litezke.[188]
2018ko ekainaren 7an, NASAk jakinarazi zuenCuriosity roverrak hiru milioi urteko arroka sedimentarioetankonposatu organikoak aurkitu zituela,[200] eta bizitza sortzen duten adreiluetako batzuk ere bazeudela.[201][202]
2018ko uztailean, zientzialariek Marten glaziar azpiko laku bat aurkitu zuten, planeta honetako lehenengo ur gorputz egonkor ezaguna.Hegoaldeko poloko izotz kaskoaren oinarriaren azpitik 1,5 km-tara dago eta 20 km-ko zabalera du.[203][204] LakuaMars Express satelitearenMARSIS radarraren bidez aurkitu zen eta datuak 2012ko maiatzaren eta 2015eko abenduaren artean bildu ziren.[205] Lakua eremu lau batean dago, ezaugarri topografiko berezirik ez duena, ekialdeko aldean izan ezik, bertan depresio bat baitago.[203]
Martek biilargi natural nahiko txiki ditu (Lurrekoarekin alderatuta),Phobos (22 km-ko diametroa) etaDeimos (12 km-ko diametroa), planetatik hurbil orbitatzen dutenak. Harrapatutako asteroideak direla dioen teoria denbora luzez hobetsi da, baina jatorria ez da ziurtatu.[206] Bi sateliteakAsaph Hallek 1877an aurkitu zituen.Phobos ("izua/beldurra") etaDeimos ("beldurra/terrorea")Greziar mitologian, gudaren jainkoAres batailan laguntzen zuten semeak ziren eta Marte, Aresen baliokide erromatarra.[207][208]Greziera modernoan, ordea, planetak haren antzinako izenAres gorde du (Aris: Άρης).[209]
Marteko azaletik, Phobos eta Deimosen mugimendua eta Lurraren Ilargiarena ezberdinak dira. Phobos mendebaldetik agertzen da eta ekialdean ezkutatu: handik 11 ordura berriro ere agertzen da. Deimos orbita sinkronoaren kanpoaldean gutxigatik dago.Orbita sinkronoan egongo balitz, periodo orbitalak planetaren errotazio periodoarekin bat egingo luke. Desberdintasun txiki hori dela eta, ekialdetik espero den moduan igotzen da, baina, poliki-poliki. Deimosek 30 orduko orbita izan arren, 2,7 egun igarotzen dira ekuatorean legokeen behatzaile batentzat bere irteeratik sartu egiten den arte.[210]
Phobos eta Deimos sateliteen orbita
Phobosen orbita altuera sinkronoaren azpitik dagoenez, Martekoitsasaldiaren indarrek pixkanaka bere orbita txikiagotzen ari dira. 50 milioi urte inguru barru, Marteren aurka talka egingo du edo hautsi egingo da, planetaren inguruko eraztun egitura bat sortuz.[210]
Bi ilargien jatorria ez da ondo ulertzen. Haien albedo baxuak etakondrita karboniko konposizioak,asteroideen antzekoa, harrapaketa teoria babesteko datuak izan dira. Phobosen orbita ezegonkorrak duela gutxi harrapatua izan zela iradoki lezake, baina biekorbita zirkularrak dituzte, ekuatoretik gertu eta hau ez da ohikoa harrapatutako objektuetan, eta beharrezkoak liratekeen harrapaketa dinamikak konplexuak lirateke. Marteren historiaren hasieranakrezio bidez sortu zirela sinesgarria da, baina kasu horretan haien konposizioa Marteren antzekoa izan beharko litzateke, ez asteroideena.
Hirugarren aukera bat hirugarren gorputz baten talkaren ondorioz sortuak izatea izan liteke.[211] Azken ikerketen arabera, Phobosen barnealdea oso porotsua da[212] eta Marten ohikoak direnfilosilikato eta beste mineral batzuez osatuta egon liteke.[213] Datuon arabera, inpaktu baten ondorioz Martetik egotzitako materialak Marteren orbitan jasandako akrezioz sortua izan liteke,[214] LurrarenIlargiaren jatorriaren teoria nagusiaren antzera. Marteren ilargienVNIR espektroak kanpoko gerrikoko asteroideen antzekoak diren arren, Phoboseninfragorri termikoen espektroak edozein motatako kondritekin bateraezinak direla dirudi.[213]
Agian, Martek 50 eta 100 metro arteko diametroko ilargi gehiago izan litzake, eta datu teorikoek Phobos eta Deimosen artean hauts eraztun bat dagoela diote.[21]
Curiosity roverra 2011ko azaroaren 26an jaurti zuten, eta Martera 2012ko abuztuaren 6an iritsi zen. Mars Exploration Rover misioko bi roverrak baino handiagoa eta aurreratuagoa da, eta orduko 90 metro mugi daiteke.[216] Esperimentuek lagin kimikoak hartzeko laser bat barne hartzen dute, arroken konposizioa 7 metroko distantziara ikertu dezakeena.[217] 2013ko otsailaren 10ean,Curiosityren ibilgailuak beste planeta batean sakoneko lehenengo arroka laginak lortu zituen, bere zulaketa sistema erabiliz.[218] Urte berean, Marteko lurrak masa bakoitzeko % 1,5 eta % 3 arteko ura duela aurkitu zuen (beste konposatu batzuei atxikita eta, beraz, ez da libreki eskuragarria).[219]Mars Reconnaissance Orbiterrek aurretik egindako behaketek Marteko hilabete beroenetan ur jarioa egon litekeela erakutsi zuten.[220]
2014ko irailaren 24an,Mars Orbiter Mission (MOM), Indiako Space Research Organisation erakundeak eraikia, Marteko orbitara iritsi zen. ISROk 2013ko azaroaren 5ean aireratu zuen MOM, Marteko atmosfera eta topografia aztertzeko asmoz.Mars Orbiter MissionekHohmann transferentzia orbita bat erabili zuen Lurraren grabitazio eraginetik ihes egiten eta Marteko bidaia bederatzi hilabetetan egiteko. Misioa hau Asiako lehenengo planeta arteko misio arrakastatsua da.[221]
XX. eta XXI. mendeetan zehar hainbat plan proposatu dira giza misioak Martera bidaltzeko, baina egun ez dago 2020ko hamarkada baino lehenago irits litekeen plan aktiborik.SpaceX enpresaren sortzaileElon Muskek 2016ko irailean plan bat aurkeztu zuen, baikortasunez, 2024eanturista espazialak Martera bidaltzeko, 10 mila milioidolar inguruko garapen kostuarekin.[229] 2016ko urrian,Barack Obama presidenteak AEBtako espazio politika berritu zuen 2030eko hamarkadan gizakiak bidaltzeko helburua lortzeko. Horretarako,Nazioarteko Espazio Estazioa teknologia inkubatzaile gisa erabiltzea proposatu zuen.[230][231] NASAren 2017ko Baimen Egintzak erakundea 2030eko hamarkadaren hasieran gizakia Marteko azalera eramateko norabidetu zuen.[232]
Marten hainbat espazio ontzi orbital, lurreratze zunda eta rover ibilgailu daudenez, Martetikastronomia egitea posiblea da. Marteren satelitePhobosLurrarenIlargiarendiametro angeluarraren heren bateko tamainan ikusten da, etaDeimos berriz, izar baten antzera ikusten da, LurretikArtizarrak duen distira baino pixka bat distiratsuagoa.[233]
Lurrean ikusitako hainbat fenomeno Martetik ere ikusi dira, hala nola,meteoroak etaaurorak.[234] Phobos eta Deimos sateliteen itxurazko tamainakEguzkiarena baino txikiagoak dira. Hori dela eta, Eguzkiaren aurretik pasatzen direnean,trantsitu izena jasotzen du gertakariak,eklipse beharrean.[235][236] Merkurio eta Artizarraren trantsizioak ikusi dira ere Martetik. Lurrak egindako trantsizio bat ikusiko da Martetik 2084ko azaroaren 10ean.[237]
Marteren itxurazko atzeranzko mugimenduaren animazioa, 2003an Lurretik ikusi zen eran
Marterenitxurazko magnitudea +0.71-koa da, 1.05-ko desbiderapen estandarrarekin.[244] Marteren orbita eszentrikoa denez, Eguzkiarenoposizioan dagoenean magnitudea -3,0tik -1,4ra bitartekoa da.[245] Gutxieneko distira +1.86 magnitudekoa da. planeta eguzkiarekinlerrokatuta dagoenean.[244] Bere unerik distiratsuenetan, Marte (Jupiterrekin batera) zeruko bigarren objektu argitsuena daArtizarraren ostean.[244] Marte normalean horia, laranja edo gorria ikusten da.NASArenSpirit roverrak, marroi berdexka, lokatz koloreko paisaiaren irudiak hartu ditu, kolore urdin-griseko arrokekin eta gorri argi koloreko harearekin.[246] Lurretik urrunen dagoenean, hurbilen dagoenean baino zazpi aldiz urrunago dago. Posiziorik okerrenean kokatzen denean, Eguzkiaren distiran galdu daiteke hilabete batzuetan. Bere posizio hoberenetan, 15 eta 17 urtero, eta beti uztailaren amaieran eta irailaren amaiera bitartean, gainazalen xehetasun asko ikus daitezketeleskopio batekin.Poloetako izotz geruzak nahiko errez ikus daitezke, baita magnifikazio gutxirekin.[247]
Marte oposiziora hurbiltzen denean,atzeranzko mugimendu aldi bat hasten da. Horrek esan nahi du atzeko aldeko izarrekin alderatuta, begizta moduko mugimendu bat egiten ari denaren itxura emango duela. Atzeranzko mugimendu honen iraupena 72 egunekoa da eta Martek bere distira maximoa mugimendu horren erdian lortzen du.[248]
Lurra erdigunean jarritako Marteko orbitaren animazioa 2003ko urtarriletik 2019ko urtarrilera ██ Marte██ Lurra
Marteren longitude geozentrikoa Eguzkiarekiko 180ºtakoa den momentuari oposizio esaten zaio. Momentu Lurretik hurbilen dagoen unetik hurbil dago. Oposizioa Lurretik hurbilen dagoen unetik 8,5 egunetara gertatu daiteke gehienez. Lurretik erlatiboki hurbilen dagoen distantzia 54 eta 103 milioi km inguru artekoa da, planetaren orbitaeliptikoa dela eta. Honektamaina angeluarren desberdintasun neurgarria sortzen du.[249][250] Marteren azkeneko oposizioa 2018ko uztailaren 27an gertatu zen,[251] 58 milioi km ingurura hurbildu zelarik. Marteren hurrengo oposizioa 2020ko urriaren 13an gertatuko da eta 63 milioi km ingurura hurbilduko da.[252] Marteren oposizioen arteko batez besteko denbora, bere garai sinodikoa, 780 egunekoa da; baina oposizioen arteko egunak 764 eta 812 bitarte izan daitezke.[253]
60.000 urtean Marte Lurretik egon den unerik hurbilena 2003ko abuztuaren 27an izan zen. 55.758.006 kilometrora (0.37271925UA), 34.646.419 mi) hurbildu zen eta -2.88magnitudea izan zuen. Hori gertatu zenean, oposiziora heltzeko egun bat falta zitzaion etaperiheliora iristeko, hiru. Hori dela eta, Lurretik oso erraz ikus zitekeen. Hain hurbil egon zenK. a. 57.617ko irailaren 12an izan zen eta hurrengo aldia, 2287an izango da.[254]
Marteren behaketaren historia Marteren oposizioek markatzen dute, planeta Lurretik hurbilen dagoenean eta, beraz, errazen ikusten den momentua. Bi urtetik behin gertatzen da. Are eta nabarmenagoak dira, Marte perihelioan dagoenean gertatzen diren oposizioak, 15 eta 17 urtero gertatzen direnak. Periheliotik hurbil egotean, Lurretik are eta hurbilago dago.
Galileo Galilei, 1610. urtean Marte teleskopio bidez ikusi zuen lehenengo pertsona.[255]
Antzinakosumertarren ustez, MarteNergal zen, gerra eta izurritearen jainkoa.[256] Sumeriar garaietan, Nergal garrantzia txikia zuen jainkoa zen, baina, beranduago, bere gurtza zentro nagusiaNinive hiria izan zen.[256] Mesopotamiako testuetan, Marteri "hildakoen patua epaitzeko izarra" deitzen zaio.[257] Antzinako egipziarrek idatzietan jada jasota dago Marte, gaueko zeruan dabilen objektu gisa, eta, K. a. 1534. urte inguruan, planetarenatzeranzko mugimendua ezagutzen zuten.[258]Neo-Babiloniar inperioaren garaian,astronomo babiloniarrek planeten posizioen erregistro zehatzak egiten zituzten eta haien portaeraren behaketa sistematikoak egiten zituzten. Marteren inguruan, bazekiten planetak 37 periodo sinodiko eta zodiakotik 42 zirkuitu egiten zituela 79 urtero. Metodo aritmetikoak asmatu zituzten planeten aurreikusitako posizioei zuzenketa txikiak egiteko.[259][260]
K. a. IV. mendean,Aristotelesek behatu zuen Marte Eguzkiaren atzean ostentzen zela okultazio batean, planeta urrunago zegoela adieraziz.[261]Ptolomeok,Alexandrian bizitzen zen greziarrak,[262] Marteren mugimendu orbitalaren arazoa aztertu zuen. Ptolomeoren eredua eta bere astronomia lan kolektiboaAlmagesto bolumen anitzeko bilduman aurkeztu zen, eta hurrengo hamalau mendeetanmendebaldeko astronomiako erreferentzia tratatua bihurtu zen.[263] Txinako antzinako literaturak baieztatzen duastronomo txinatarrek Marte ezagutzen zutela, gutxienez K. a. laugarren mendetik.[264] V. mendean,Surya Siddhantaindiar astronomia testuak Marteren diametroa kalkulatu zuen.[265]Ekialdeko Asiako kulturetan, Marte tradizionalki "su izar" (txineraz: 火星) gisa aipatzen da,bost elementuetan oinarrituta.[266][267][268]
XIX. mendean, teleskopioen ebazpena azalerako ezaugarriak identifikatu ahal izateko mailara iritsi zen. 1877ko irailaren 5ean Marteren oposizio perihelikoa gertatu zen. Urte hartan,Giovanni Schiaparelli astronomo italiarrakMilanen 22 cm-ko teleskopio bat erabili zuen Marteko lehen mapa zehatza egiteko. Mapokcanalli deituriko egiturak zituzten, geroagoilusio optiko bat zirela frogatu zen. “Canalli” hauek Marteko gainazalean zeuden lerro luze eta zuzenak ziren, eta Lurreko ibai ezagunen izenak eman zizkien. Berak erabilitako italierazko terminoa itsasarterekin lotuta dago adiera naturala du, baina gaizki itzuli zen ingelesera etaegitura artifizialak zirelako ustea zabaldu zen.[273][274]
Behaketek eraginda,Percival Lowell orientalistak 30 eta 45 cm-ko teleskopioak zituenbehatoki bat eraiki zuen. Marte aztertzeko erabili zen, bai azkeneko oposizio perihelikoan, 1894ko martxoaren 18an, baita hurrengo oposizio ez hain egokietan. Hainbat liburu argitaratu zituen Marte eta bertako biziaren inguruan, publikoan eragin handia izan zutenak.[275][276]Ubide horiek beste astronomo batzuek independenteki ere topatu zituzten, hala nola,Henri Joseph Perrotin etaLouis Thollonek Nizan, garai hartako teleskopio handienetako bat erabiliz.[277][278]
Urtaro aldaketek (poloetako kaskoen murriztea eta Marteko udan zehar sortzen diren eremu ilunak), kanalekin batera, Marten bizia zegoenaren espekulazioa eragin zuten, Urte luzez, Martek itsas zabalak eta landaretza zituela pentsatu zen. Teleskopioek inoiz ez zuten beharrezko ebazpena lortu espekulazio horiei buruzko frogak lortzeko. Teleskopio handiagoak erabili hala, ubide luze eta zuzen gutxiago ikusi ziren.Flammarionek 1909an 84 cm-ko teleskopio batekin behaketa bat egin zuenean, forma irregularrak ikusi zituen, baina ubiderik ez.[279]
1960ko hamarkadan oraindik ere Marteko biologiaren inguruko artikuluak argitaratu ziren, urtaro aldaketak azaltzeko modu bakarrabizia zela adieraziz.Ekosistema funtzional baterako ziklo kimikoen eta metabolismoaren azalpen zehatzak argitaratu ziren.[280]
NASArenMariner misioek 1960ko eta 1970eko hamarkadetako planeta bisitatu zuenean, kontzeptu horiek guztiz baztertu ziren.Viking ontziak bizitza detektatzeko egin zituen ikerketen emaitzak ezagutu zirenean, Marte hildako planeta kaltegarri bat dela orokorki onartu zen.[281]
Mariner 9 eta Viking espazio ontziek lortutako datuek, Marteren mapa hobeak egitea ahalbidetu zuten. Beste aurrerapauso garrantzitsu batMars Global Surveyor misioa izan zen, 1996an martxan jarri eta 2006ra arte lanean egon zena. Marterentopografia,eremu magnetikoa eta gainazaleko mineralen inguruko mapa global eta zehatzak egin ziren datu horiekin.[282] Mapa hauek sarean eskuragarri daude adibidez,Google Marsen.Mars Reconnaissance Orbiter etaMars Express ontziek tresna berriekin planeta esploratzen jarraitu zuten, baita lurreko misioei laguntza emanez. NASAk bi tresna eskaintzen ditu sarean: Mars Trek, 50 urteko esplorazio datuak erabiliz planetaren bistaratzeak ematen dituena eta Experience Curiosity, Marten 3 dimentsioetan bidaiatzea simulatzen duena.[283]
1893ko xaboi baten iragarkia, Marte populatua zegoenaren ideian oinarritua
Marten izaki adimendunak bizi zirelako ideiaXIX. mendearen bukaeran izugarri zabaldu zen.Schiaparellirencanallien behaketak,Percival Lowellen liburuekin batera, ideia orokor bat bultzatu zuten: Marte lehortzen eta hiltzen ari zen planeta bat zela, eta bertako antzinako zibilizazioakubideak eraikitzen ari zirela.[284]
Pertsonalitate nabarmenen ohar eta aldarrikapen gehiago egon ziren "Marteko sukarra" deitu dena hauspotuz.[285] 1899an,Colorado Springseko laborategian bere hargailuak erabiliz haririk gabeko zarata atmosferikoa aztertzen ari zen bitartean,Nikola Tesla asmatzaileak seinale errepikakor batzuk ikusi zituen. Haren ustetan, agian beste planeta batetik iritsitako irrati-komunikazioak ziren, ziurrenik Martetik. 1901eko elkarrizketa batean honakoa esan zuen Teslak:
«
Denbora baten ostean, nik behatutako harrabotsak kontrol adimendun bat sortutako izan zitezkeela pentsatu nuen. Nahiz eta ezin izan nuen bere esanahia deszifratu, ezinezkoa zitzaidan guztiz akzidentalak zirela pentsatzea. Planeta batetik besterako agurra entzun dudan lehenengoa naizenaren sentimendua etengabe hazten ari da nigan.
Teslaren teoriekLord Kelvinen babesa jaso zuten. Azken horrek 1902anEstatu Batuetara egindako bidaian, Teslak Estatu Batuetara bidalitako Marteko seinaleak jaso zituela pentsatu zuela esan zuen.[287] Kelvinek "tinko" ezeztatu zuen horrelakorik esan izana: "Benetan esan dudana ondoka da: Marteko biztanleak, baldin badaude,New York ikusteko gai izango direla dudarik gabe, batez ere, bertako elektrizitatearen distira"[288][oh 3].
1900eko abenduaren hasieran, Arizonako Lowell Behatokiko telegrama bat jaso genuen. Bertan Martetik (Lowell Behatokia Marten espezializatua dago) argi izpi bat proiektatu zela ikusi zuten, hirurogeita hamar minutu iraun zuena. Datu hauek Europara bidali nituen eta faksimile kopiak bidali nituen herrialde honetan zehar Bertako ikertzailea gizon arduratsu eta fidagarria da eta dudarik ez dago argia existitu zela. Marteko puntu geografiko ezagun batetik eman zen. Hori izan zen guztia. Orain istorioa munduan zehar zabaldu da. Europan Marterekin komunikatu naizela esan da, eta mota guztietako gehiegikeriak sortu dira. Argia zer izan zen, ez dugu jakiterik. Adimen zuen ala ez, inork ezin du esan. Azaldu ezina da guztiz.
PickeringekTexasen ispilu-multzoa sortzeko proposamena egin zuen ondoren, martetarrei seinaleak egiteko.[290]
Marteko "aurpegia"
Azkeneko hamarkadetan Marteren gainazalaren bereizmen handiko mapek,Mars Global Surveyorrek egindakoak kasu, ez dute inolako artefaktu edo bizitza “adimendun” arrastorik aurkitu. Hala ere, Marten mota horretako bizitza egon litekeelako espekulazio pseudozientifikoak aurrera dirau,Richard C. Hoagland bezalako esatarien laguntzarekin. Kanalaren eztabaidaren antzera, espekulazio horiek espazio ontziek hartutako irudietan hautemandako eskala txikiko egituretan oinarritzen dira, hala nola, "piramideak" eta "Marteko aurpegia" bezalakoak.Carl Sagan astronomo planetarioak idatzi zuen:
«
Marte zonalde mitiko mota bat bihurtu da: bertan geure itxaropen eta beldur lurtarrak proiektatu ditugu
Kanpo Espazioko Itunak, bere II. artikuluan, espazioko objektuen gainean subirautza nazionalik aldarrikatu ezin dela zehazten du.[291] Beraz, ez dago Marteko erakunde ofizialik bandera ofizial bat ezartzeko. Hala ere, planetaren hainbat bandera garatu dira, bai fikzioan zein etorkizuneko gobernu hipotetiko batek erabiltzeko. EzagunenaPascal Leek garatutako da, baina badaude beste batzuk ere.
Pascal Leek diseinaturiko bandera. Marteko etorkizuna irudikatu nahi du[292]
Tomas O. Paineren bandera. Lurra eta izar bat agertzen dira bertan[293]
Calder Hansenek diseinatutako bandera. Olympus sumendia eta izotz kaskoak daude irudikatuak[294]
Munduen Gerra liburuan, martetarrek ingalaterra inbaditzen dute.
Martek hamaika fikzio obra inspiratu ditu. Hasieran,Viking ontziek bisitatu aurretik, bertako biziaren inguruan erreferentziak ziren nagusi.[297] XVII. mendeko obra batzuetan aipatzen dira jadanik Marterako bidaiak.[298]H. G. WellsenMunduen Gerra liburuan zefalopodo itxurako martetarrekIngalaterrari eraso egin zioten.[299] Nobela horretan oinarrituta,Orson Wellsek zuzeneko berri irrati programa bat egin zuen eta entzuleak aztoratu.[300]Gulliverren bidaiak liburuan,Jonathan Swiftek Marteko sateliteei egiten die erreferentzia 19. kapituluan,Asaph Hallek aurkitu baino 150 urte lehenago.[301]
BehinMariner etaViking espazio-ontziek Marteko errealitatea erakutsi zutenean,[305] fikziozko obretako gaiak aldatu ziren. Marteko zibilizazioen ordez, giza esplorazioa eta Marterenterraformazioa izan dituzte ardatz, baita Marteko kolonia batek Lurretik independizatzeko nahia ere.
↑It was some time afterward when the thought flashed upon my mind that the disturbances I had observed might be due to an intelligent control. Although I could not decipher their meaning, it was impossible for me to think of them as having been entirely accidental. The feeling is constantly growing on me that I had been the first to hear the greeting of one planet to another.
↑What I really said was that the inhabitants of Mars, if there are any, were doubtless able to see New York, particularly the glare of the electricity
↑Early in December 1900, we received from Lowell Observatory in Arizona a telegram that a shaft of light had been seen to project from Mars (the Lowell observatory makes a specialty of Mars) lasting seventy minutes. I wired these facts to Europe and sent out neostyle copies through this country. The observer there is a careful, reliable man and there is no reason to doubt that the light existed. It was given as from a well-known geographical point on Mars. That was all. Now the story has gone the world over. In Europe it is stated that I have been in communication with Mars, and all sorts of exaggerations have spring up. Whatever the light was, we have no means of knowing. Whether it had intelligence or not, no one can say. It is absolutely inexplicable.
↑Mars has become a kind of mythic arena onto which we have projected our Earthly hopes and fears.
↑Hare, Kenneth L. Tanaka, James A. Skinner, Jr., James M. Dohm, Rossman P. Irwin, III, Eric J. Kolb, Corey M. Fortezzo, Thomas Platz, Gregory G. Michael, and Trent M.. «USGS Scientific Investigations Map 3292: Geologic Map of Mars»pubs.usgs.gov(kontsulta data: 2018-10-11).
↑(Ingelesez)Gá; Tibor, nti,; Horvá; Andrá, th,; s; Bé; Szaniszló, rczi,; Albert, Gesztesi, et al.. (2003-10). «Dark Dune Spots: Possible Biomarkers on Mars?»Origins of Life and Evolution of the Biosphere 33 ISSN0169-6149. (kontsulta data: 2018-10-12).
↑(Ingelesez)E., Hunt, G.; A., Wilkins, G.; D., Pascu,; J., Veverka,; Jr., Michael, W. H.,; M., Woolfson,. (1978-3). «The Martian satellites - 100 years on»Quarterly Journal of the Royal Astronomical Society 19 ISSN0035-8738. (kontsulta data: 2018-10-15).