Krazy Kat pertsonaiaren marrazki bizidunak, 1916anHow Animated Cartoons Are Made, 1919an
Marrazki bizidunakzinema mota berezia da non eskuz, ordenagailuz edo beste bide batzuez egindako irudien sekuentziak mugimendua sortzen duen, soinuekin eta bestelako efektuekin konbinatuta.
Zinemaz gain, marrazki bizidunaktelebistan ere oso erabiliak dira, hala telesailetan nola iragarkietan.
1920ko hamarkadan teknika honen lehenengo lanak erakutsi zituzten publikoki, zuri-beltzez eta soinurik gabe,Felix katua adibiderik ezagunena izanda.1928anWalt Disneyk urrats bat aurrerago eman zuen soinua sartzen,Mickey sagua haren pertsonaia famatuaren bidez, eta1941ean beste bat"Fantasia" pelikularekin.
Ordutik,The Walt Disney Companyk ibilbide luze eta arrakastatsua izan du ekoizpen ugarirekin, gaur egun izanda konpainiarik ezagunen eta handiena.