| Marrakexeko medina1 | |
Medinaren harresiak | |
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iv, v |
| Erreferentzia | 331 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Arabiar Herrialdeak |
| Koordenatuak | 31°37′53″N7°59′12″W / 31.63139°N 7.98667°W /31.63139; -7.98667 |
| Izen ematea | [[1985]] (?bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2UNESCOren sailkapena | |
Marrakexeko medina Marokoko izen bereko hirian dago.1070-1072 arteanAlmorabide dinastiak sortu zuen.1985eanUnescokGizateriaren ondarea izendatu zuen.
Marrakexeko medina hiriburua eta haien ekonomia eta kultura gune nagusia bihurtu zuten almorabideek. Bi mendetan hiria nomada herri horrek ezarritako trazaketaren arabera handitzen joan zen. Hasierakomedina gotortuaren aztarnak gordetzen dira: harresiak,1126-1127 artean altxatuak, eta hiriaren ekialdean daudenpalmondo sailak.
1147an,almohadebereberreak hiriari eraso zioten eta konkistatu zuten. Eraikin gehienak suntsitu zituzten eta medina berriro ere eraiki zuten. Garai horretanKutubiyya meskita eraiki zuten, nonminaretea azpimagarria den, harresiak indartu zituztenkasba gotortu zuten bi atari harriz,Bab Agnaou eta Bab Robb, El Badi jauregia altxatu zuten,Menara lorategiak eta enparantza egin zituzten... Ingeniaritza zibilaren ikuspuntutikTensift zubiak garrantzi handia du.
1269tik aurrera, almohadeek boterea galdu zuten hirian eta, horrekin batera, medinaren maldan behera hasi zen. XIV. mendeanBen Salah meskita eraiki zen.1510eanSaadi leinuarekin hiriak bere handitasuna berreskuratu zuen. Dinastia horrekin meskitak,madrasak eta jauregiak egin ziren. Garai horretatikSaadien hilobiak dira.