Bosforo etaDardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dagoenez,Istanbuleko alde asiar eta europarra banatzen ditu. Itsasoaren eremua 11.350 km² da. Marmara itsasoak 200 kilometro luze eta 75 kilometro zabal da. Batez beste 494 metro sakon da, baina lekurik sakonena 1.355 metrokoa da, itsasoaren erdian hain zuzen. Ez du itsas-laster handirik. Batez besteko gazitasuna % 22koa da. Ia 2.500.000 urte sortua,Pliozenoan, sarrilurrikarak daude inguruan.
Itsasoakuhartedi bi ditu: Printze uhartedia eta Marmara uhartedia. Bigarren multzoanmarmol asko omen dago, hortik dator itsasoaren izena (marmaros "marmola" baitagrezieraz).
Antzinan, greziarrekPropontide deitzen zioten Marmara itsasoari (Προποντίς, -ίδος, pro, «aurreko» eta Pontos, «itsasoa»). Marmara Itsasoa zeharkatu behar zutenPonto Euxino itsasora (Itsaso Beltza) heltzeko.
Bazterretan,Asia partean, hegoaldekoMisia eta iparraldekoBitinia eskualdeak zeuden,Europa partean, berriz,Trazia eskualdea.