Alemanian jaio zen;1920anBerlinek bereganatutakoSchöheberg herrikoRote Insel auzoan, hain zuzen ere. Bere familia klase sozial erdi-aberatsekoa zen. Aitak Louis Erich Otto Dietrich (1867-1908) izena zuen, polizia tenientea zen; ama, Wilhelmine Elisabeth Josephine Felsing (1876-1945), bitxigile- eta erlojugile-familia batekoa zen. Ahizpa zaharrago bat izan zuen, Elisabeth izenekoa (1900-1973), baina, heldutasunean, militar etanazien erregimeneko funtzionarioekin nolabaiteko tratua izan zuela jakitean, harengandik urrundu zen.
Bi ahizpek hezkuntza prusiarra izan zuten, arduratsua eta zorrotza, frantsesa ikastea barne hartzen zuena. Aita1907an hil zen eta, bederatzi urte beranduago, ama bigarren aldiz ezkondu zen senar zenaren lagun batekin (Eduard von Losch, aristokrata eta militarra), baina handik gutxira hil zenI. Mundu Gerran jasandako zaurien ondorioz.
Marie Magdalene gazteak haurtzarotik adierazi zuen ospea eta ikuskizunarekiko interesa. 11 urte zituela “Marlene” (bere bi izenen uztarketa) izenez dei zezaten eskatzen omen zuen. Nerabezaroan poesia eta antzerkiaren inguruko jakinmina piztu zitzaion.Biolina jotzen ikasi zuen, baina ezin izan zuen maila profesionalean aritu, eskumuturreko lesio bat zela-eta.Film mutuen emanaldiak animatzen zituen orkestra batean lan egin zuen; labur-labur, handik aste gutxira kaleratu baitzuten.
Korista gisa egin zuen estreinaldia oholtzan,Alemanian biran zebilenkabaret batean.Max Reinhardten interpretazio eskolan sartzen saiatu zen1922an, baina entzunaldi batean atzera bota zuten. Hala eta guztiz ere, korista lanak egin eta paper txikiak lortu zituen Reinhardtek kudeatzen zituen lokaletan.
Hitler aurrekoBerlin lizun eta eferbeszentea gau-aretoz josia zegoen, eta hiriak bizi zuen sexu-askatasun etatrabestismoaren gorakadaren ondorioz zen ospetsua.Berlinek Marlene gaztearen izaera markatu zuen, eta etorkizunean izango zuen janzkera androginoa azaltzen lagundu du, baita bere bizitza intimo desinhibitua ere.
Dietrichek1923an egin zuen debut ofizialazineman. Izan ere, agerpen labur bat egin zuen The Little Napoleon filman. Hala ere, historialariek azpimarratzen dutenez, figurante izan zen Alemaniako hainbat filmetan1919az geroztik.1923anTragödie der Liebe (Maitasun tragedia) filmean parte hartu zuen eta errodajean Rudolf Sieber ezagutu zuen, zuzendariaren laguntzaile zena; urte bereko maiatzean ezkontza zibila ospatu zutenBerlinen, baina elkarbizitza ez zen luzea izan. Nork bere kasa bizi izan zuten beren bizitza intimoa, baina ez ziren inoiz dibortziatu, eta nolabaiteko adiskidetasuna mantendu zuten.1924ko abenduan, bikoteak alaba bat izan zuen, Maria Elisabeth (egun María Riva), aktorearen ondorengo bakarra.1920ko hamarkadan zehar, MarlenekBerlin etaVienako eszenatoki eta platoetan jarraitu zuen lanean.Antzerkian garrantzi handiko paperak izan zituenShakespeare etaGeorge Bernard Shawren muntaietan, baitaaldizkari etamusikaletan ere. Garai hartan musika herrikoi amerrikararekin harreman estua izan zuen.Zinemari dagokionez, gutxienez hiru filmetan parte hartzea lortu zuen1927 eta1929 artean.
Emil Jannings aktore sonatuarekin batera egin zuen europako lehen film soinuduna,Der blau engel (1930),Josef von Sternbergen[2] zuzendaritzapean. Lan horrek Marlene Dietrich izar bilakatu zuen Izan ere, irakasle errespetagarri bat galbidera eraman zuen Lola-Lola kabaret-artistaren paper ausartak zirrara sortu zuen nazioartean; batik bat, izterrak erakusten zituen bitartean, hitz limurtzaileak abesten zituelako. Garai hartanzinema oso geldoa zen eta film nolabait erotikoa klandestinitatean besterik ez ziren mugitzen.1933annazien erregimenak zinta debekatu egingo zuenAlemanian.
Marlen DietricDer blaue engel filman
Esaten dutenez,Josef von Stenbergekdivarenmitoa eratu zuen Marlene Dietrichen inguruan, zazpi pelikula filmatu baitzituen berarekin. Hala ere, bere memorietan argi kontatu zuen zailtasun handiak izan zituela Marlen Dietrich izar bilakatzeko.[2]
Marlenekingelesa ikasi eta bere itxura findu behar izan zuen. Bere irudi sendoa lirain bihurtu zuen, eta horretarako 15 kilo argaldu zituen. Horrez gain, bekainak depilatu zituen,Greta Garbok bezala eta, diotenez, azkenaginak kendu omen zituen aurpegiera hezurtsuagoa lortu nahian. Makillake-trikimailuak ikasi zituen eta pantailan gehien laguntzen zituen keinuak entseatu zituen. Behinmitoa sortuta, Dietritch, neurri batean, ospea eman zion irudi horri lotuta geratu zen, eta bizi osoa pasako zuen bere itxura misteriotsuaren fintasunaren etengabeko bilaketan. Bere paper bitxi eta zalatzagarriek lagundu zioten horretan, bere lagunOrson WellesenTouch of evil (1958) filmean eginikoa, esaterako; film hartan, 57 urte zituela, antzezpen ikonikoa egin zuen, alegia.
Sternbergi esker, ordurako ezaguna zinemaren munduan, Marlen DietrichHollywoodera joan zenDer blau engel filmaren estreinaldi estatubatuarrerako etaParamountekin kontratu esklusibo bat sinatzeko,MGM etxearen esanetara zegoenGreta Garboren gorakadari erantzuna eman nahian.Ameriketako Estatu Batuetan egin zuen lehen filmaMorocco (1930) izan zen, Sternbergen zuzendaritzapean etaGary Cooperrekin batera. Filmak hautsak harrotu zituen Marlenek eszena batean,frakez jantzita, ikusle bati ahoan musu eman ziolako. Paper horrengatik jaso zuenOscar Sarietarako bere izendapen bakarra. Sternbergek dioenez,Sergei Eisenstein zinemagile errusiarrakMorocco filma goretsi zuen.
Marlen Dietrichek zinemaren historiari egindako ekarpenik gogoratuena Sternbergek 1930ko hamarkadaren hasieran zuzendutako hainbat filmetan burututako izar-lana da;The Scarlet Empress (1934) etaShanghai Express (1932) filmetan, esaterako. Haren distira nabarmendu zedin pentsatutako filmak izan ziren,komiki eta argazki-nobelak gogorarazten dituen ikus- eta argumentu-estilizazioaz etafemme fatale paperak antzeztu zituen. Sternbergekin egin zuen zazpigarren filmean,Perre Louvinsen kontakizun batean oinarritutakoDevil is a woman (Deabrua emakumea da), Dietrichek emakume espainiar asezin bat gorpuztu zuen eta topiko ugariekEspainiako II. Errepublikako gobernu kontserbadorearen protestak eragin zituen. Filma debekatu egin zuten Espainian, eta ekoiztetxeak merkatutik erretiratzea onartu zuen, aktorearen ospea areagotu zuen lana izan zen arren. Diotenez, Marlenek zintaren kopia bat gorde omen zuen hainbat hamarkadatan, haren desagerpena eragotzi zuelarik.
Josef von Sternbergen filmak erabakigarriak izan ziren Marlene Dietrichen mitoa sortzerakoan; izan ere, zuri-beltzean filmatzeak, eta jantzi, orrazkera, argi zein enkoadraketaren hautaketa zainduak,diva gaztearen fotogenia handitzen zuten eta haren akatsak disimulatzen. Argumentuak errealistak ez izateak eta antzezlearen espresio-sorta mugatuak garrantzia galdu zuten, erakargarritasun handiko izarraren irudi publikoa finkatu baitzen.
1933tik aurrera Marlene Dietrich beste zuzendari batzuekin elkarlanean hasi zen.The Song of Songs filmatu zuenRouben Mamoulianekin; ez zuen arrakastarik izan. Lortu zuen baina,Frank BorzagerenDesire (1936) filmarekin, eta berriz ereGary Cooperrekin batera aritu zen. Arrakasta horrek, hala ere, ez zuen geroagoko porrotetatik salbatu, eta1938an “lehiatilarako pozoia” ezizena jarri zioten; banatzaileek beste askori jarritako ezizena zen,Greta Garbo,Mae West,Joan Crawford etaKatharine Hepburnen mailako izarrak tarteko.
Aipu beltzak 1936-1937 urteetan egindako hiru proiektutan zuen jatorria.Charles Boyerrekin film bat egitea onartu zuen,Henry Hathawayren zuzendaritzapean, baina zuzendariarekin izandako eztabaiden ondorioz filmaketa bertan behera geratu zen. Filma ez zen inoiz osatu, eta, esanak esan, grabatutako eszenak suntsitu egin omen ziren. Hala eta guztiz ere, lortu zuten Marlenek eta Boyerrek elkarrekin film bat amaitzea,The Garden of Allah; Dietrichek 200.000 dolar kobratu zituen lanaren truke eta diru-bilketa txarra izan ez bazen ere, gastua altua izan zen. Hirugarren filmak,Erresuma Batuan filmatutakoKnight Without Armour, antzezlearenganako mesfidantza areagotu zuen, 450.000dolar kobratu baitzituen eta ez baitzen behar bezain errentagarria izan.
LondresenKnight Without Armour filmatzen ari zela, gerra hasi baino hilabete batzuk lehenago, ofizial naziek Marlene bisitatu zuten, etaAlemanianHirugarren Reicheko izar nagusi izateko eskaintza gozoak egin omen zizkioten; berak, hala ere, uko egin omen zion eskaintzari eta hiritartasun estatubatuarra eskatu zuen;1939an eskuratu zuen.
1939an, Marlene Dietrichen karrera zinematografikoak gelditua zirudien, baina nolabaiteko indarra berreskuratu zuen bi filmi esker,Arizona (Destry Rides Again,1939), Mendebaldeko komediaJames Stewartekin, non Marlenek adierazkortasun lagunkoiagoa zabaldu zuen umore ukituekin, etaSeven sinners (1940),John Waynerekin.
1941ean,Bigarren Mundu Gerran, Dietrich lehen izarretako bat izan zenAEBetako gerra bonuak biltzen, Estatu Batuetako tropak gerra-frontean entretenitzeaz gain. Oso ezaguna izan zen bere iritzi politiko sendoengatik.Nazien aurkako jarrera irmoa izan zuen, eta garai hartako politikaantisemitak arbuiatu zituen. Aurreko hamarkadaren amaieran,Billy Wilder eta beste batzuekin elkarlanean aritu zen,judu eta disidenteeiAlemaniatik ihes egiten lagunduko zien funts ekonomiko bat biltzeko. Nazien kontrako zenbait diska ere grabatu zituenalemanez; tartean , “Lili Marleen” gerraren gorrotoa gainditzen zuen abestiaren adibide bitxia. Bere emanaldietan, abesteaz gain, musika-zerra jotzen zuen tropak entretenitzeko, eta soldadu zein ofizial aliatuentzat abestu zuenAljerian,Frantzian etaAlemanian James M. Gavin etaGeorge S. Patton jeneralekin.
Zergatik egin zuen galdetu ziotenean, arriskua nabaria izan arren,alemanez erantzun zuen: "Aus Anstand" ("duintasunagatik", euskaraz). BainaAEBen aldeko jarrera hain oldarkorrak ondorioak ekarri zizkion urte batzuk berandugo,1960anAlemaniara itzuli zenean, hain zuzen ere.Mendebaldeko Alemaniako publikoak traidoretzat jo eta txistu egin zion;Ekialdeko Alemaniakoak, aldiz, goraipatu egin zuen.1962anIsraelen jardun zen, eta harrera ona izan zuen; alemanezko abestiak ere interpretatu zituen, eta horrektabu moduko bat apurtzea zekarren.
Marlene Dietrichek hainbat errekonozimendu jaso zituennazismoaren aurka etajuduen alde egindako borrokagatik,1965ean Israelgo Balioaren Domina kasu; saria mugarri izan zen garai hartan,alemaniar jatorriko pertsona bati ematen zitzaion lehen aldia baitzen; emakumezkoa, gainera. Baina, nolabait, Dietrich ez zen nazismoaren orbanetik libratu:gerraostean, bere arreba ElisabethekinAlemanian berriz topo egitean, hark eta haren senarrak Bergen-Belseneko kontzentrazio-esparruko militar eta funtzionarioek maiz bisitatzen zuten zinema bat kudeatu zutela jakin zuen. Hitlerren erregimenaren konplize izanagatik errepresaliatuak izan ez zitezen saiatu zen arren, urte batzuk beranduago bikotearekin harremana eten zuen; ahizparik ez zuela eta alaba bakarra zela esatera ere iritsi zen.
Zenbaitetan harremana zaila izan zen zuzendariekin.Hollywooden hasi zenean, ikastun otzana eta nekaezina izan zenJosef von Sternbergekin, erabateko eraldaketa fisiko eta espresiboa bizi izan zuen. Garai hartan,Wellesen jarraitzaile zintzoa zen, izugarri miresten zuen, halakoak esateraino: “Jendeak aitaren egin beharko luke hari buruz hitz egin aurretik”. Ordea,Billy Wilderrekin tirabirak izan zituen, argi eta kameren kokapenaren karira, bere alderdirik onena erakutsi nahi baitzuen. Behin, “ez dizkidazu lehen bezain argazki onak egiten” aurpegiratu zion ohiko argazkilari bati. Hark, diplomaziaz, erantzun zion: “hamabost urte zaharragoa bainaiz”.
Dietrichek hainbat filmetan abestu zuen,Der blaue engel filmean, esaterako, “Berriz ere maitemintzen” abestu zuen (alemanez “Ich bin von Kopf bis Fuß auf Liebe eingestellt”, euskaraz “goitik behera maitasunerako sortua naiz”);1920ko hamarkadan grabatu zen. Bere ibilbidean aro kaskar baten ondoren, Decca, Elektrola, EMI etaColumbia disketxeentzat hainbat diska grabatu zituen; tartean, “Lili Marleen” kantaren bertsio ospetsua. Gerora, zenbait abestitan bere ahots berezia satirizatua izan zen.
1950eko hamarkadaz geroztik, Dietrichek zineman jarduna murriztu zuen, eta nazioarteko birei ekin zien,kabareteko aktore gisa; jardunean jarraitu zuen1975 urtera arte.1953anLas Vegaseko Sahara hotelarekin sinatutako kontratu onuragarriak (astero 30.000dolar iraupen laburreko emanaldi baten truke) bere estatusa finkatu zuen, kantuaren dama handia zen. Ikuskizun hartan, 52 urte beteak zituela, gorpuzkera ederra erakutsi zuen,nude efektuzko eta harribitxiz apaindutako zetazko txifoia jantzirik, eta ohiartzun handia izan zuen. Arrakastak bultzatuta, hurrengo urteanLondreseko Cafe de Paris aretoan jardun zen; estreinaldia Noel Cowardek aurkeztu zuen. Ondoren, kontratua berritu zuenLas Vegasen. Ia bi hamarkadatan planetaren erdia zeharkatu zuen biraz-bira:Brasil,Japonia,Hegoafrika,Errusia…Espainian,1972anPalma Mallorcakoan aritu zen, Tito’s festa-aretoan.
60ko hamarkadaren erdialdera arte, Burt Bacharachmusikagile ospetsua izan zen bere errezitaldien zuzendari musikala, eta harekin ezkongai izan zen. Bere orkestra moldaketek, izarraren ahots maila mugatua mozorrotzen lagundu zuten, eta bere abestiei efektu dramatiko maila gorena ematea ahalbidetu zuten. Interpretazio biribilak lortzeko, musikariekin sinkronizatuta, Marlenek keinu- eta aurpegi-adierazpen kalkulatuak lotzen zituen.Peter Bogdanovich zinemagileak harriturik esan zuen “Marlenek garrantzia ematen dio kantatzen duenari”, baina hain gogotsuak ez ziren beste kritikari batzuek nostalgiari egozten zioten arrakastaren zati bat: “Ikuskizun hau ilusionismo-joko baten antzerakoa da, non aztiak esku arina duen, baina publikoaren konplizitatea behar duen; eta ikusleren batek trikimailua sinesten ez badu, bere buruari egotziko dio errua”. Kritikariek oholtzan teknika sinesgarria aitortzen zioten eta, batez ere, “bere magiarengan uste osoa”.
Malenek bere onerako erabili zituen hainbat baliabide estetiko: bere gorputzakortse baten antzera konprimitu eta birdefinitzen zuten txifoizko bodyak; horiek ezkutatzeko, gardentasuna simulatzen zutenJean-Louis Berthaulten jantzi ikusgarriak; kontu handiz erabilitako argi-sistemak, eta zurrumurruak zurrumurru, baita bat-bateko aurpegi-luzapenak ere (azalaesparatrapuz etatxirikordaz tenkatu etaileorde sentsualez ezkutatzen zituen). Hala ere, behin, prismatikoz begiratzen zion ikusle bati zera esan zion: “Ez itzazu erabili, magia hautsi egiten baita”.
1968anTony saria jaso zuenBroadwayen ematen zuenAn evening with Marlen Dietrich ikuskizunagatik.1972anLondresen eskaini zuenI wish you love izenburupean, telebistako saio berezia grabatzeko. Bere izar paperaz une oro jabetuta, 8.000 dolarreko zisne-lumazko kapa handi batez eta harribitxiz jositako soineko estu batez jantzirik oholtzaratu zen Marlene. Nolanahi ere, lagunarteko jarrera ere izan zuen: publikoarekin txantxetan aritu zen, eta, bere kanturik irrigarrienetan taberna-giroko keinuak egin zituen. Izarrak gehiegizko baldintzak ezarri zituen: telebistarekiko uzkur, ikuskizuna benetakoantzoki batean filmatu zedin eskatu zuen, entzulez inguratuta, eta ez plato batean; bere lanaren truke 250.000dolar eskatu zituen, inoizko kopururik altuena. Horrez gain, saioa bitan (behinEstatu Batuetan, eta beste behinErresuma Batuan) eman ondoren grabaketarencopyright-a gorde zuen. Biak ala biak1973an eman ziren eta audientzia nahiz kritika onak jaso zituzten, Dietrich emaitzarekin ados egon ez arren. Saio berezi hura eskuragarri dago Youtuben.
Bizi-maila altua zela eta, Marlen Dietrichek diru andana behar zuen (Maria Riva alabak “beti porrot egoeran” bizi zela adierazi zuen), eta, ondorioz, bere musikari ibilbidea70eko hamarkada ondo bete arte luzatu behar izan zuen.Zerbixeko minbizia gainditu zuen1965ean eta odol-zirkulazio txarra zuen zangoetan, baina emanaldiei eutsi zien harik eta oholtzan izandako bi istripuk erretiratzera behartu zuten arte.
1973anMarylanden emanaldi batean, orkestraren lubakira erori zen eta ezkerreko izterrean zauria egin; sendatzeko, azal-mantuak behar izan zituen. Beste ezbehar batek eman zion amaiera bere ibilbideari,1975ean:Sydneyn, oholtzaratzear zela, erori eta zangoa hautsi zuen.
Zineman jardun gabe hamabost urte eman bazituen ere,Just a gigoló (1979) filman parte hartu zuen, David Hemmingsen gidaritzapean etaDavid Bowie,Sydne Rome etaKim Novak protagonista zirela. Gainera,80ko hamarkadan hainbat liburu idatzi eta lagundu zituen.
Azken hamarkada, batez ere,Parisko (Frantzia) Montaigne etorbideko bere apartamentuan eman zuen. Denbora-tarte hartan ez zen jendaurrean agertu, ez omen zuen nahi zahartzaroko itxurak bere irudi mitikoa lausotzea. Hala eta guztiz ere, gutunak idazteko zein telefonoz deitzeko zaletasun handia zuen. Esamesek diotenez, azken urteetan bolada depresiboak bizi izan zituen, eta alkohol gehiegi kontsumitzen zuen; hori dela eta erori omen zen komunean, eta hargatik egin omen zuen okerrera bere mugikortasun eskasak.
Maximilian Schellek, hogei urte lehenago,Judgment at Nuremberg (1961) filmean, Marlenekin lanean aritua zen, eta dokumental biografiko baterako elkarrizketa bat egitea lortu zuen (Marlene, 1984); ahots-grabazioa soilik izateko baldintzapean onartu zuen, ez baitzuen bere aurpegia ez bere etxea erakutsi nahi. Hortaz, dokumentalean ikus daitezkeen irudiak bere film zaharren eta MarlenenParisko egongela birsortzen zuen dekoratu baten enkuadraketen zatiak dira.
Galdera askoren aurrean, jarrera mukerra eta zorrotza izan zuen, bere kondaira gordetzeko jeloskor, baina zuzendariak, trebeki, erdizka esandakoak artxiboko irudiz ilustratu zituen eta egia agerian utzi. Dokumentala Dietrichek espero baino gordinagoa eta adierazgarriagoa izan zen, eta horrenbesteko haserrea sorrarazi zion, ezen harremana eten baitzuenSchellekin. Hala ere, erreportajeakOscar saria jasotzeko izendapena jaso zuenean, harekin berradiskidetu zen. Hainbat sari etaNewsweek aldizkariaren laudorioak jaso zituen: "Filmak ez du parekorik; baliteke zinema izar handi bati buruz inoiz egin den liluragarriena eta zirraragarriena izatea".
Parisko erretiroan harreman gutxi izan zuen Maria Riva alabarekin, bien arteko tirabirak zirela eta. Mariak ama musika-biretan lagundu zuen, haren esanetara lan eginez; izarra hil ondoren, bere janzteko trikimailuak ezagutarazi zituen. Peter Riva bilobarekin, ordea, harreman jarraia izan zuen Dietrichek, etaParisko bere etxebizitzan sartzen zen hurbileko gutxietakoa zen. Rudol Sieber senarrakEstatu Batuetan bizitzen jarraitu zuen, eta minbiziak jota hil zen1976ko ekainaren 24an.
2005eko azaroanAlemaniakoDer Spiegel aldizkarian egindako elkarrizketa batean, alabak eta bilobak esan zuten Marlene Dietrich politikoki "aktibo" egon zela urte horietan; agintari ospetsuekin telefonoz harremanetan egon zen, eta hilean 3.000dolarretik gora gastatu ohi zituen telefono-deietan. Bere kontaktuen artean zeudenRonald Reagan etaMikhail Gorbatxov, eurengan izan zuen eragina ezagutzen ez den arren.
Dietrich lasai hil zen1992ko maiatzaren 6an, 90 urte zituela, Parisen. Hileta elizkizunaPariskoLa Madeleine elizan egin zen; 3.500 lagun bertaratu ziren, eta jendetza bildu zen tenpluaren kanpoaldean. Gorpua,Estatu Batuetako ikurrinaz estalia,Berlinera eraman zuten etaBerlin-Schönebergeko udal hilerrian lurperatua izan zen, bere jaioterrian. Marlene Dietrichek zera esan zionParisko luxuzko etxebizitzan lagun zuenari: “Dena nahi izan genuen, eta lortu genuen, ezta?”.
1994an, erakunde estatubatuarrek interesik agertu ez zutenez, bere dokumentu eta objektu pertsonalak Alemaniar Fundazioaren Zinetekari saldu zitzaizkion, nonPotsdamer Platzen Sony Zentroko erakusketaren arreta gune izan ziren,Berlinen.
Dietrich ez zen inoiz Hollywoodeko industriara egin, eta beti izan zen bere gustuen jabe. Berealemaniar doinu indartsuak aparteko ukitua eman zien bere interpretazioei, baina horrek “atzerritar” etiketa balio izan zion amerikarren begietara.
Gainera, modaren ikono bat izan zen goi-mailako diseinatzaileentzat, baita haren oinordeko izan ziren izarrentzat ere. Besteren artean, Chanel,Balentziaga, Hermès etaChristian Diorren soinekoak jantzi zituen eta hainbat jantziren erabilera zabaldu zuen, hala nola, prakak. Honek, bere jendaurreko irudiari eta lehen filmetakobisexualitate iradokuzunei lotuta, sarritan, bere bizitza sentimentalari buruzko zurrumurru indartsuak sortzen lagundu zuen; berak ez zituen inoiz baieztatu.
Bere itxura dotoreak, irudi konplexu eta aztertuak, jantzi bikainek (emakumezkoen praken moda ezarri zuen) eta berefemme fatale irudiak ospea eman zioten. Marlene dotorezia eta glamourraren ikono izan zen, eta, beraz, beti izan zen hollywoodiar distiraren parte. Heldutasunean aitortu zuen soilik bere irudi publikoaren eskakizunak zirela-eta erabiltzen zituela soineko hain sofistikatuak, eta bere bizitza pribatuan modu informalean janztea gustuko zuela, praka bakeroak erabiltzea barne (“gizonezkoenak”, noski).
Bere bizitza profesionala kontu handiz maneiatua eta mundu osoan ezaguna bazen ere, Marlene Dietrichek bere bizitza pertsonal kitzikagarria begi publikotik kanpo mantendu zuen. Hala izan zen, neurri batean,Hollywoodeko ekoiztetxeenStar systemak izarren irudi ona zaintzen zuelako, prentsak jasotzen zuen informazioa dosifikatuz. Kontuan hartzekoa da ere garai hartakokazetaritza sektorea ez zela egungoa bezain ziztatzailea etateknifikatua.
1923an, artean ezezaguna zela, Berlinen ezkondu zen Rudolf Sieber (1897-1976) zuzendari-laguntzailearekin, baina elkarbizitza laburra izan zen eta banandu egin ziren; ez ziren inoiz dibortziatu, eta nolabaiteko adiskidetasuna mantendu zuten.1944an senarrari adi egon zen pneumonia baten ondorioz, eta berriz ere1956an bihotzeko krisi baten ondorioz. SieberKalifornian bizi izan zen batez ere; han, hegazti-ustiaketan aritu zen, eta bertan hil zen.
Baieztatu gabeko iturri batzuez gain, Marleneren bizitza pribatuari buruzko xehetasun apurrak bere alaba bakarrak eman ditu, Maria Rivak (bere ezkondu osteko izena da, bere ponteko izena Maria Elisabeth Sieber baitzen). Alabak aitortu zuenez, izar gisa errespetua bazion ere, ez zuen inoiz ama maite izan; Marlene Dietrich ispiluan proiektatutako irudi harentzat, harengatik eta haren pean bizi zela esan zuen. Marlenek eraikitako mitoari kritikarik zorrotzena egin zion, eta amak ez zuela sekula benetako maitasuna ezagutu adierazi zuen, oso pertsona bakartia eta manipulatzailea izan zela, eta bere interpretaziorik onena ez zuela filmetan egin, bizitza errealean baizik.[3]
Gary Cooper eta Marlene DietrichMorocco filmaren irudi batean.
Marlene Dietrich sexualki oso askea izan zenBerlinen hasi zenetik, eta ez zuen zalantzarik izan gizon askorekin harreman estuak izateko, baita emakumezkoekin ere;Hollywoodenvox populi bazen ere, publikoaren gehiengoak ez zekien. Eremu pribatuan,The Sewing Circle (Jostunen zirkulua, euskaraz) taldeko kide nagusietako bat izan zen; berensexualitatelesbiana edobisexuala ezkutatzen zutenHollywoodeko emakumezko izarrek osaturiko taldea zen. Baieztatutzat eman daMercedes de Acosta poetarekin abentura bat izan zuela, baina eztabaidagarriagoak diraEdith Piafekin etaGreta Garborekin lotzen duten informazioak.
Marlenek harreman estua izan zuen lankide askorekin, besteak beste,James Stewart,John Wayne etaGary Cooper (haren bikotekidea haserrarazi zuen),Errol Flynn,Frank Sinatra, Burt Bacharach musikaria,John F. Kennedy politikaria etaJosef von Sternberg.[4] 50 urte beteak zituela,Yul Brynnerrekin elkartu zen, eta aldizkako harreman hura hamarkada batez luzatu zen. Alabak dioenez, Marleneri, berez, sexua ez zitzaion gustatzen, eta gehien maite zuena seduzitzea eta desiratua sentitzea zen. Batzuen arabera, aktorearen bizitzako maitasunaJean Gabinfrantziaraktore eta heroimilitarra izan zen; beste batzuen arabera, ordea, berekoikeriak eragotzi egin zion inorekin emozionalki lotzea.1948an, Maria Riva semeaz erditu zenean, Dietrichek “munduko amona erakargarriena” ezizena jaso zuen.