Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Mark Ella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mark Ella
Bizitza
JaiotzaSydney1959koekainaren 5a (65 urte)
Herrialdea Australia
Familia
Haurrideak
ikusi
Hezkuntza
HeziketaMatraville Sports High School(en)Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJP
Australiako errugbi selekzioa1980koekainaren 21a-1984koabenduaren 8a
25
78
Randwick DRUFC(en)Itzuli-
New South Wales Waratahs-
 
Posizio edo espezialitateazabaltzailea
Pisua81 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

Mark Gordon Ella (La Perouse,Hegoaldeko Gales Berria,1959koekainaren 5a)australiarerrugbilari ohia da,aborigen jatorrikoa,zabaltzaile postuan aritzen zena. 25 partida jokatu zituenAustraliako errugbi selekzioarekin, horietako 10 kapitain.[1] Historiakozabaltzailerik hoberenetakotzat hartua da. World Rugbyren Hall of Fameko kidea da2013tik.[2]

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Glen etaGary anaiekin batera ikasi zuen errugbian jokatzenSydneyko Matraville High Schoolen. Hirurek jokatu zutenAustraliako errugbi selekzioan. Markek1980an egin zuen debuta Wallabiekin,Zeelanda Berriaren aurka,Bledisloe Kopa jokoan zelarik. Denera 25 partida jokatu zituen 1980-1984 bitartean, horietako hamar kapitain.[1]

1984an, Australiak Erresuma Batuko lau selekzioei irabazi zien bira gogoangarrian parte hartu zuen, eta partida guztietan entsegu egitea lortu. Bira horren ostean, ordea, denen harridurarako, errugbitik erretiratu zen; 25 urte besterik ez zuen.[2]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab Mark Gordon Ella. classicwallabies.com.au (Noiz kontsultatua: 2025-1-19).
  2. ab Mark Gordon Ella. world.rugby (Noiz kontsultatua: 2025-1-19).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Mark_Ella&oldid=10034096"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp