| Maritxu Sorabilla | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Iruñea, 1927komartxoaren 16a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2025ekouztailaren 3a (98 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | mendigoizalea |
Maritxu SorabillaArrieta (Iruñea,Nafarroa Garaia,1927komartxoaren 16a - ibidem,2025ekouztailaren 3a)mendizaleaitzindaria izan zen.[1][2][3][4]
Maritxu Sorabilla Euskal Herriko Mendi Federazioa (Federacion Vasco Navarra de Alpinismo izenarekinElgetan sortua) baino hiru urte geroago jaio zen, baina haren begien aurrean iragan da ehun urteotako historia, Euskal Herrikoa, emakumeena eta mendizaletasunarena.[1]
Maritxu gaztetatik da mendizalea. 1948tik Club Deportivo Navarra-Nafarroa Kirol elkarteko kidea (CDNNKE). Mendizale nekaezina, amatasunak baino ez zion eten mendi-jarduera, baina laster berrekin zion. Hasieran, 18 bat urte zituenean, eskualdeko mendietara joaten zen lagunekin, goizeko irteerak izaten ziren San Kristobal, Antxorizko haitzak, Etxauri. 21 urterekin, CDN-NKErekin harremanetan jarri zen eta taldearekin ateratzen hasi zen. Klubak aukera berriak zabaltzen zituen mendietara joateko, neskentzat irekitasun garrantzitsua zen. Klubarekin egindako lehen urtean, lehenengo zeharkaldian (Sallent –Piedrafita)Balaitusera igo ziren, hurrengo urteanOrdesa,Aneto,Maladeta,Posets,Vignemale, Facha Handia, Cambales,Argualas...dozena erdi hiru mila.[5]
Senarra ere mendizalea izan zuen eta ezkon-bidaian mendira joan ziren. Kasu horretanPeña Vieja eta Cares bisitatu zituzten: menditik iritsi zirenPosada de Valdeonera Careseko bidea egin zuten, Arenas de Cabraleseraino joan ziren. Hori guztia autorik gabe. Bere bizitzan zehar, Santanderko mendietan barrena ibili da, baita Asturias, Galizia, Caceres, Aran, Maestrazgo, etaSierra Nevadan ere. Gogoan dituMulhacén-era egindako igoera,Gredos mendilerrora etaNavacerradara.[5]
1920ko hamarkadara arte, mendi taldeak sortu arte, familia aberatsetako emakumeak baino ez ziren joaten mendira.
Errepublika garaian, berriz, han eta hemen mendi taldeak sortzen hasi zirenean, emakume langile asko sartu zen haietan, erdi ezkutuan. Frankismoaren hasierako garai haietan, emakumeak gonak jantzita sartzen ziren autobusean, eta azpitik eramaten zituzten prakak. Horrelako trikimailuak baliatu behar zituzten. Garai hartan, askatasunerako ihesbidea zen mendia. Gizonekin bat eginda askatasunaren bila joaten ziren emakumeak gailurretara. Ana Diaz de Ure (historialaria)
2011an 84 urte zituela "XX. Mendizale Beteranoen Martxa"n parte hartu zuenBeintza-Labaienen.[6]