Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Marilyn Monroe

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Marilyn Monroe

(1953)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNorma Jeane Mortenson
JaiotzaLos Angeles1926koekainaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaBrentwood(en)Itzuli1962koabuztuaren 4a (36 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery(en)Itzuli
Heriotza moduasuizidioa:barbituriko gaindosia
Familia
AitaCharles Stanley Gifford
AmaGladys Monroe
Ezkontidea(k)James Dougherty(en)Itzuli (1942koekainaren 19a -  1946koirailaren 13a)
Joe DiMaggio (1954kourtarrilaren 14a -  1955ekourriaren 31)
Arthur Miller (1956koekainaren 29a -  1961ekourtarrilaren 24a)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity High School(en)Itzuli
Van Nuys High School(en)Itzuli
Actors Studio
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
(1951 -1962):literatura zientzia,arte
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Lee Strasberg
Constance Collier
Paula Strasberg
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea,modeloa,zinema ekoizlea,abeslaria,autobiografialaria,playmatea,argazki-modeloa etaaktorea
Altuera165 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Marilyn Monroe
Musika instrumentuaahotsa
ukelelea
DiskoetxeaRCA Records
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaJuduen ateismoa

marilynmonroe.com
IMDB: nm0000054Allocine: 1201Rottentomatoes: celebrity/marilyn_monroeAllmovie: vn6781020106569Metacritic: person/marilyn-monroeTV.com: people/marilyn-monroe-1
Souncloud: marilyn-monroe-officialSpotify: 5sEocv1pFst7o3pam69obYiTunes: 70631305Last fm: Marilyn+MonroeMusicbrainz: 6e60deeb-a666-42c5-95cb-a5eada6bbbe5Discogs: 135189Allmusic: mn0000266916Find a Grave: 725Deezer: 613Edit the value on Wikidata

Marilyn Monroe, (Los Angeles,Kalifornia,1926koekainaren 1a1962koabuztuaren 4a) jaiotzezNorma Jeane Mortenson eta bataiozNorma Jeane Baker,XX. mendekofilm-izar,sexu etapopikonoa zen.[1]

1945ean[2] modelo bezala hasi zen lanean eta urte batzuk geroagoHollywooden hasi zuen bere ibilbide profesionala Marilyn Monroe izen artistikoarekin.1940ko hamarkadaren amaieratik paper txiki askotan aritu zen20th Century Fox ekoiztetxearekin zuen kontratu bati esker; etapa horretan zehar,The Asphalt Jungle(1950) etaAll About Eve (1950)filmetan parte hartu zuen. Paper txikietan aritu ostean, pixkanaka1950eko hamarkadako zinema-izar handiena bilakatu zen, harenkomediarako sen eta erakargarritasunari esker. Bere lehenprotagonista papera1952koDon 't Bother to Knock filmean lortu zuen, eta hurrengo urtetik aurrera lortu zuen bere ibilbideko osperik handiena,Gentlemen Prefer Blondes (1953),How to Marry a Millionaire (1953) etaThe Seven Year Itch (1955) bezalako filmetan parte hartu zuenean.[3]

Marilyn Monroe hiru biderezkondu zen;James Dougherty,Joe DiMaggio etaArthur Millerrekin, hurrenez hurren. Hauez gain,Robert Francis Kennedy etaJohn Fitzgerald Kennedy anaiekinharremansentimentalak izan zituela esan ohi da.

Arazo pertsonalak zirela tarteko,bere buruaz beste egin zuen.[4]1962ko abuztuaren 5eanhil zen,barbiturikoengaindosi baten ondorioz, inoiz argitu gabeko baldintzetan, eta nahiz etaAEBkojustiziak aztertutako lehenhipotesiaksuizidioa izan zela dioen, ezin izan zen inoiz berretsi hala izan zenik.[5]

Heriotzak,konspirazio teoriak pizteaz gain, mito bihurtu zuen Marilyn Monroe.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Haurtzaro eta gaztaroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Norma Jeane Mortenson Los Angelesen (Kalifornia,AEB) jaio zen, 1926ko ekainaren 1ean[6]. Geroago Norma Jeane Baker bezala bataiatu zuten amaren maitale baten abizena jarriz, baina Marilyn Monroe izenarekin egin zen mundu guztian ezagun. Bere amak,Gladys Monroe[7],RKO estudioetarako egiten zuen lan etaburuko hainbat gaitzez gaixotuta zegoen, gainera, inoiz ez zen ezagutu bere aita nor izan zen eta honen ondorioz Marilyn Monroekadopzio etxeetan eta umezurztegietan pasatu zuen bere haurtzaroaren parte handi bat. Hamabi urterekin, gauza garrantzitsu bat gertatu zen Marylin Monroeren bizitzan: amaren aldetik ahizpa nagusi bat zuela jakin zuen,Berenice, eta gutunak idazten hasi ziren egun batean harremanetan jarri ziren arte. Norma hil zen arte, ordurako Marilyn Monroe izar handia bihurtua, ahizpek oso harreman estua izan zuten.[8]

16 urterekin,1942koekainaren 19an, Norma Jean Jimmy Doughertyrekin ezkondu zen[9] Marilyn Monroe, hegazkinak egiten zituzten lantegi batean ezagutu zuen 21 urteko gaztea.Bigarren Mundu Gerra hasi arteetxekoandre bezala baino ez zen aritu lanean, orduan, bere senarra gerrara bidali behar izan zuten[10]. 1943an,Estatu Batuak Bigarren Mundu Gerran murgilduta zeudela,DoughertyItsas Armadan sartu zen eta instruktore bezalaSanta Katalina uhartera bidali zuten,Los Angelesen aurrean, ondorenAustraliarantz ontziratzeko. Norma Jeane, bakarrik geratu zenean, bere amaginarrebarenetxera joan zen, bertan,Burbankeko Radio Plane munizio fabrikan lan egin zuen. Itsas Armadako argazkilari bat Marilynek lan egiten zuen lantegira joan zen, gerra garaian emakumeen lanak zuen garrantziaren inguruan erreportaje bat egiteko, eta horren ondorioz, ia ohartu gabe,modelo lanetan hasi zen Marilyn.

1945ean 33 aldizkari ezagunen azalean agertu zen bere argazkia. Hurrengo urtean, dibortziatu eta modelo lanetan jarraitu zuen, interpretazioa ikastearekin batera.[11]

Ibilbide profesionala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arte munduko hasera eta zinema debuta (1944-1949)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehenago aipatu bezala,Radio Plane lantegian lan egiten zuen bitartean, argazkilari batek bere lanpostuan erretratatu zuen aldizkari batentzat.[12] Ordundik aurrera, Marilyn Monroek lana aurkitu zuen modelo bezala, eta hainbat aldizkarietako azalak bete zituen, baina bere senarrari ez zitzaion Marylinen lan berria gustatzen, eta honen ondorioz Marilyn Monroek erabaki bat hartu behar izan zuen: etxekoandre "ona" izaten jarraitu, edo osperako bideari ekin.1946an Normak bere etorkizuneko modelo lanean konfidantza jartzea eta jarraitzea erabaki zuen eta bere lehen senarra zenJames Dougerthyrenkin dibortziatu egin zen.[1] Hori gertatuz geroztik, Marilyn Monroe hainbat kastingetara joan zen, etaTwentieth Century Foxeko[12]exekutiboetako batek kontratatu zuen sei hilabetez zinematik kanpo lan egiteko. Bera izan zen Marilyn Monroe izen artistikoa proposatu ziona, hauMarylin Miller izenagaitik zetorren, eta Normak '''Marilyn Monroe''' izena hautatu zuen, bere amaren ezkongabe abizenagaitik[13].

Foxen kontratua eta aktore errebelazioa (1950-1952)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1948an, Marylin Monroek sei hilean behingo kontratu bat sinatu zuenColumbia Picturesekin[14],Peggy dantzariaLadies of the Chorusmusikalean interpretatzeko.Filmak ez zuen arrakasta askorik lortu, eta, beraz, bere kontratua bertan behera geratu zen. Harrezkero,Twentieth Century Fox-ek egindakofilm laburretan baino ez zen agertu, honek sei urteko kontratu bat zuelarik bertan.[15]

1951ko otsailean, Kaliforniako Unibertsitateko gaueko arte- eta literatura-klaseetan bigarren mailako paperak interpretatu zituen aurrekontu txikiko hainbat pelikuletan, hala nolaHome Town Story,As Young as You Feel etaLove Nest. Bere ibilbidearen aukerak hobetzen hasi zirenFritz Langek ekinClash by Night (1952) en antzeztu zuenetik, bertan, gainera,Barbara Stanwyck,Paul Douglas etaRobert Ryan aritu zirenlanean. Berriz ere, bere jarduerak kritika onak jaso zituen etaWe're Not Married komedian hartu zuen parteGinger Rogers etaZsa Zsa Gabor ekin batera, etaDon' t Bother to Knock thriller,Richard Widmark-ek zaintzen zuen neskatila baten paper interpretatu zuen.[16] Lan horrek, bere hitzetan esanda, zamadramatiko handiko eszenak eskatu zizkion, baina honek ez zuen espero bezalako arrakasta lortu.Monkey Business-en (Me siento rejuvenecer),Howard Hawks-ek zuzenduta,Cary Grant-ekin etaGinger Rogers-ekin[17] batera jardun zuen, eta bertan izan zen bereile izurtu platinoa erakutsi zuen lehen aldia.

Kontsakrazioa (1953-1954)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1953an, aurrekontu txikiko filmetan parte hartu ondoren, Marilyn Monroe aktoreak protagonista izango zen paper bat lortu zuen, "Rose" izeneko emakume batena,Niágara filmean.Darryl F. Zanuck-ek,[18] garai hartakoTwentieth Century Fox-eko presidenteak, berariaz eskatu zuen berarentzako papera. Horrela, Marilyn MonroekAnne Bancroft ordeztu zuen eta kritika desberdinak lortu zituen: batzuek esan zuten ez zegoela paperak eskatzen zuen mailan, baina beste asko berriz eklipsatuta geratu ziren bere edertasunagaitik.

Urte berekoabenduan, Marilyn,Playboy aldizkariko inaugurazio zenbakian agertu zen, eta aldizkariaren lehen 'hileko neska" bihurtu zen. Aldizkarikoazalak aktorearen irudi bat zakarkien, non honek, kritika asko eragin zituen, izan ere,Marilyneskote nabariko soineko batekin erakusten zuen; baina aldizkariaren barrualdea are leherkorragoa zen: izan ere, argazki nagusi gisaSueños dorados-eko argazkia zenkarren,Marilyn guztizbiluzik agertzen zena, erraso-izara baten gainean etzanda.[19] Egia esan, Marilynek ez zuen aldizkarirako posatu: irudia1949koa zen.Hugh Hefnerr argitalpenaren jabeak, garaiz erosi zituen eskubideak, aktorearen eztanda nabarmenagoa izateko.

Aktoreak,Jane Russell-ekin batera,Los caballeros prefieren rubias (1953)filma protagonizatu zuen: Bertan, "Lorelei Lee" abeslari eta dantzaria interpretatu zuen.Film horretan egindakolanakkritika onak jaso zituen, eta"Diamonds Are a Girl 's Best Friend" zenbaki musikalaren interpretazioa musikalen klasiko bihurtu zen, eta 37 urte geroago,Madonnak "Material Girl" bideoklipean birsortu zuen.[18]1953an, Marilyn-ekLauren Bacall etaBetty Grable-rekin ere lan egin zuen,How to Marry a Millionaire lanean. Komedia horretan, "Pola" interpretatu zuen, eta filmak kritika positiboak eta diru-bilketa onak egin zituen, eta, berriz ere,Monroeren jardunak aipamen onak jaso zituen.

Marilyn Monroe-ren soineko txuri famatuaren ilustrazioa.

1954an, aktoreaOtto Preminger,River of No Return (itzulerarik gabeko ibaia)westernean agertu zen,Robert Mitchum,Rory Calhoun,Tommy Rettig etaMurvyn Vye aktoreekin batera, etaabeslari baten papera interpretatu zuen.[20]

Gatazkak Twentieth Century-Foxekin eta Joe DiMaggioren ezkontza (1954-1955)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Monroe20th Century Foxeko aktore garrantzitsuenetako bat bihurtu zen arren,1950etik lan-kontratuak ez zuen aldaketarik izan: bere soldata beste aktore batzuena baino txikiagoa zen, eta ez zuen bere proiektuak eta lankideak hautatzeko askatasunik.Frank SinatrarenThe Girl in Pink Tights musika-komediaren filmaketan parte hartzeari uko egin zion "ilehoria tonta" ren paperak interpretatzeaz nekatuta eta horrek arazoak ekarri zituen, izan ere,filma honetan ezetza eman zuenez,1954kourtarrilaren4an estudioak aldi baterako bertan behera utzi zuen Marylinekin lan egiteari.[9]

Urtarrilaren14an,Joe DiMaggiorekinezkondu zenSan Frantziskoko udaletxean, eta honenezteia osparetkoJaponiara bidaiatu zuten, eta senar-emazteek komunikabideen interes handia piztu zuten ordundik aurrera. Monroe, gerrara zihoazen tropa estatubatuarrak entretenitzeko asmoarekin, JaponiatikKoreara joan zen, eta bertan, lau egunez bere filma ezberdinetako abestiak interpretatu zituen hirurogeita hamar mila marinelentzat.[21]Urte bereko otsaileanHollywoodera itzuli zen eta emakume izar ikonikoarenPhotoplay saria eskuratu zuen. Hortik hilabetera, estudioak ikuspegi komertzial eta artistikotik begitatuta kontratu abantailatsuago bat eskaini zion: ehun mila dolarBroadwayThe Seven Year Itch-en antzerki-lanaren bertsio zinematografikoagatik.

Marilyn Monroe

Apirilean,Otto Preminger-enRiver of No Returnwestern filma estreinatu zen, etaRobert Mitchum-ekin partekatu zuen eszena. Honako hau esan ohi zuenMonroek ekoizpen hori buruz: "Z serieko bakeroen pelikula bat da, nonzinemaskopeareneszenografia eta prozesua jarduerak baino garrantzitsuagoak diren", baina harrera komertzial ona izan zuen. Foxera itzuli ondoren, lehen filmaThere 's No Business Like Show Businessmusikala izan zen (hautagaien argiak).[21]Gustukoa ez izan arren, konpentsazio gisa interpretatu behar izan zuen,The Girl in Pink Tights-en jarduteari uko egin ziolako, baina honekkritika txar asko izan zituen, eta Marylinen aktuazioa gehiegizko bezala epaitua izan zen.

The Seven Year Itch (La tentación vive arriba; 1955)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Etenaldi labur baten ondoren,Monroek "La Chica" ren papera onartu zuen1955ekoThe Seven Year Itchkomedian, izen bereko antzerki-lanaren egokitzapen zinematografikoan hain zuzen.[22] Filma horretan egindako lanak kritika positiboak asko jaso zituen, eta honen ondoriozBAFTA sariaetako bere lehen nominazioa lortu zuen atzerriko aktore onentzat.The Seven Year Itch merkatuko arrakasta handia izan zen, eta honekin zortzi milioi dolar baino gehiago bildu zituen. Nahiz eta gauzak hain ondo joan, honek, Monroe eta DiMaggioren arteko ezkontza-krisia ekarri zuen, batez ereNew Yorkeko haizeak altxatutako soinekoaren eszena ospetsuagatik eta, oro har, Marilynek zabaltzen zuen irudi probokatzaileagatik, eta hilabete batzuk beranduago bikoteak dibortzioa sinatuko zuen.[20]

Actor 's Studio-n sartzea eta Marilyn Monroe Productions sortzea (1955-1957)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadaren erdialdean, MonroeNew Yorkera joan zen, eta denboraldi batez utzi zion jarduteari, bere zinema-ekoizle propioa osatu nahi zuelako eta aktore gisa dituen dohainak hobetu nahi zituelako.[23]Truman Capote lagunak iradokita,Constance Collier jaunak zuzendutako antzerki-eskoletan eman zuen izena, baina tamalez, ikastaroa hasi eta egun batzuetara hil zen Constance Collier jauna. Honen eraginez,Actor 's Studio-nLee Strasberg- ek ematen zituen ikastaroetan hastea erabaki zuen.

1956an, Monroe zinemara itzuli zen, "Cherie" papera interpretatuzBus Stop filmean.Twentieth Century Foxekin sinatutako kontratu berriari esker, aktoreak zuzendaria aukeratzeko boterea izan zuen.Joshua Loganen alde egin zuen Marilyn bere interpretazio-metodo berarekin prestatua baitzegoen, eta berriz ere, Monroeren jarduerak kritika onak jaso zituen.[23]Loganek, bere autobiografian, honako hau idatzi zuen: "Marilyn garai guztietako aktore talentutsuenetako bat da, benetan bikaina. Nire ustez,Óscar sarietarako aktore onenaren izendapena jaso behar zuen".[24]Urte berean, Marylin Urrezko Globo sarietako aktore onena bezala izendatu zuzten.

Azken filmak eta osasun arazoak (1960-1962)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Some Like It Hot-en ondoren, aktoreak kontratu berri bat sinatu zuen Twentieth Century Foxekin, eta1960anLet 's Make Love (El multimillonario)musikalean antzeztu zuenGeorge Cukorren zuzendaritzapean. Filmaren grabaketa atzeratu egin zen Monroeren baldintza fisikoengatik eta, berak eskatuta, gidoiaArthur Miller-ek berridatzi zuelako.[25] Antzerkigileak egindako aldaketen ondorioz,Gregory Peckek ez zuen filmeko paper nagusia antzeztu nahi izan;Cary Grant,Charlton Heston,Yul Brynner etaRock Hudsonaktoreek ere uko egin zioten.

Garai honetan, Monroeren egoera emozionala eta osasuna nabarmen okertu ziren. Gauez, bere loezinari aurre egiteko,Ralph Greenson doktoreari deitzen zion telefonoz, bere psikiatra eta psikoanalista zenari.

1960an, MonroeJohn HustonenThe Misfits (Bizitza Errebeldeak) filmeko aktore-zerrendan sartu zen, bere gidoiaArthur Millerrek idatzi zuelarik. Aktoreak "Roslyn" pertsonaiaren papera egin zuen, bere senarrak bere bizitzako egoera, elkarrizketa eta momentuen berri eman ziona, eta besteak beste,Clark Gable,Montgomery Clift etaThelma Ritter aktoreek antzeztu zuten. Filmaketa urte horretako uztailean hasi zen eta Nevadako basamortuan egin zen. Monroeren egoera animikoa ez zen ona: filmatzerako orduan maiz falta zen, kontzentratzeko zailtasunak zituen, etalo egiteko botika eta alkohol dosi handiak kontsumitzen zituen.

Abuztuan, MarilynLos Angelesen ospitaleratu zuten hamar egunez. Egunkariek aktorea heriotzatik gertu zegoela jakinarazi zuten, baina ez zuten bere ospitaleratzearen zergatien berri eman. Ospitaletik atera ondoren, MonroeNevadara itzuli zen eta pelikula filmatzen amaitu zuen. Azaroan, aktorea eta bere senarra New Yorkerabananduta itzuli ziren eta beraLee Strasberg-en[5] etxean babestu zen. Hurrengo hilabeteetan,Monroek farmakoekiko eta alkoholarekiko zuen mendekotasunak, berriz ere, heriotzaren ertzera eraman zuen. Otsailean,Payne Whitney klinika psikiatrikoan sartu zen, eta berak,[3] "amesgaizto" gisa deskribatu zuen bertan bizitako esperientzia. Ondoren,Joe DiMaggiorekin, bere bigarren senarrarekin, komunikatzea lortu zuen, psikiatrikotik ospitale batera eramatea eragin zuena. Bere osasun egoera delikatuak, gainontzeko urteetan lan egitea eragotzi zion.

Heriotza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1962koabuztuaren5ean, goizaldeko 4:55ean, dei kezkagarri bat jaso zuenJack Clemmons Los Angeleseko poliziaburuak. Bere solaskidea Greenson doktorea zen, Marilyn Monroeren psikiatra, eta mezua argia zen: aktorea hilda zegoen. Clemmons izan zen bertara iritsi zen lehena, heriotzaren eszena aldatua zirudien, maindireak aldatuak eta garbi zeuden eta gorputza tokiz aldatua zegoen. Clemmons ohartu zen Murray arropa garbitzen ari zela ordu hartan, eta harridura handia eragin zion horrek. Hasiera batean, pilulak hartzeko urik, pitxerrik edo edalontzirik ere ez zegoen, eta Poliziaren ofizialak medikuei ohartarazi zien hori.[26]Geroago, beste polizia eta forentse batzuk bertaratu ziren, eta edalontzi bat agertu zen eskenatokian. Autopsiakbarbiturikoen gaindosi baten ondorioz hil zela adierazi zuen.

Marilyn Monroe-ren heriotza.

Txostenaren arabera, heriotzaren arrazoiasuizidioa zela adierazi zen. Froga eskastasunagaitik, askokeraila izan zela uste dute. Bere medikuek, Greensonek eta Engelbergek, bere gorputzean pilatu ahal izan ziren barbiturikoak errezetatzen zizkioten, bizitzarako arriskutsuak ziren mailak lortu arte.[27] Uste denez, Marilyn agintariei abisua eman baino ordu batzuk lehenagohil zen, eta bere logela behar bezala manipulatu eta antolatu zuten telefono deiaren aurretik. Suizidioaren hipotesiak arreta galaraziko lioke bere mediku pertsonalek heriotzan izan zitzazketen erantzukizunari, eta edozein inputaziotik salbatuko lituzke.[20]

Eunice Murray, bere etxekoandrea, Greenson doktoreak gomendatua Marilynekin lan egiteko, hogeita hiru urte geroago elkarrizketatu zuten eta gau hartan lorik ezin zuela egin baieztatu zuen. Bere bertsioaren arabera, ohetik altxatu eta Marylinen gelako argiak piztuta zeudela ikusi zuen, atea giltzaz itxita aurkitu zuen barrutik, eta, beraz,etxetik irten behar izan zuen, logelako leihotik Marylin ikusteko, biluzik zegoen ohe gainean, bizirik gabe.[13]Greenson doktoreari deitu zion berehala, eta gauerdian edo goizaldearen hasieran Engelbergekin bertaratu zen. Poliziari deitu baino lehen medikuek eta giltza-jabeak egin zutena ez da ezagutzen. Hil eta hiru egunera,Joe DiMaggiok, bere bigarren senarrak, hileta pribatuan eman zion azken agurra, senide eta gertuko lagunak bertan zirela.[16]


Filmografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
UrteaIzenburuaPaperaOharrak
1962Something's Got to GiveEllen Wagstaff Arden(bukatu gabe)
1961The MisfitsRoslyn Tabler
1960Let's Make LoveAmanda Dell
1959Some Like It HotSugar Kane Kowalczyk
1957The Prince and the ShowgirlElsie Marina
1956Bus StopCherie
1955The Seven Year ItchThe Girl
1954There's No Business Like Show BusinessVicky Hoffman/Vicky Parker
1954River of No ReturnKay Weston
1953How to Marry a MillionairePola Debevoise
1953Gentlemen Prefer BlondesLorelei Lee
1953NiagaraRose Loomis
1952O. Henry's Full HouseOinezkoa "The Cop and the Anthem" izeneko kapituluan
1952Monkey BusinessMiss Lois Laurel
1952Don't Bother to KnockNell Forbes
1952We're Not Married!Annabel Jones Norris
1952Clash by NightPeggy
1951Let's Make It LegalJoyce Mannering
1951Love NestRoberta Stevens
1951As Young as You FeelHarriet
1951Home Town StoryGina Norris
1950Right CrossDusky Ledoux(kreditoetan agertu gabe)
1950All About EveMiss Caswell
1950The FireballPolly
1950The Asphalt JungleAngela Phinlay
1950A Ticket to TomahawkClara(kreditoetan agertu gabe)
1949Love HappyBezero bat
1948Ladies of the ChorusPeggy Martin
1948Scudda Hoo! Scudda Hay!Txalupako neska (lakuko eszenetan)/Elizatik ateratzen den neska(Kreditoetan agertu gabe)
1947Dangerous YearsEvie

Irudi galeria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abDonald., Spoto,. (℗2014). Marilyn Monroe : the biography. Blackstone Audio ISBN978-1-4830-7299-9. PMC933561129. (kontsulta data: 2021-06-28).
  2. «HEALING IN INDIGENOUS CULTURES» International Review of Mission 90 (356-357): 176–177. 2001-01-04  doi:10.1111/j.1758-6631.2001.tb00277.x. ISSN0020-8582. (kontsulta data: 2021-06-28).
  3. ab«Marilyn Monroe. Biografía» www.biografiasyvidas.com (kontsulta data: 2021-06-28).
  4. De Maeseneer, Rita; Arbaiza, Diana. (2019). «¿Cómo apropiarse de una estrella/ícono?: “Oración por Marilyn Monroe” de Ernesto Cardenal y “La Marilyn Monroe de Santo Domingo” de Frank Báez» MLN 134 (2): 440–459.  doi:10.1353/mln.2019.0025. ISSN1080-6598. (kontsulta data: 2021-06-28).
  5. abDecker, Michael. (2009-2010). «Goodbye, Norma Jean: Marilyn Monroe and the Right of Publicity's Transformation at Death» Cardozo Arts & Entertainment Law Journal 27: 243. (kontsulta data: 2021-06-28).
  6. Cristóbal, Ramiro. (2012). «La otra vida de Marilyn Monroe: Cincuenta años sin el mito» Cambio 16 (2107): 44–47. ISSN0211-285X. (kontsulta data: 2021-06-28).
  7. https://gredos.usal.es/bitstream/handle/10366/32530/RTXVII~N10~P47-57.pdf?sequence=1
  8. https://www.nodulo.org/ec/2002/n009p02.htm
  9. abhttps://repositorio.tec.mx/bitstream/handle/11285/624018/v19a10_2.pdf?sequence=1
  10. (Gaztelaniaz)Gasca, Luis.- Marilyn Monroe : toda la verdad. Bartzelona: Plaza¬Janes argitaltxea, 1987. orr.21-25.ISBN 84-01-37281-X
  11. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=4436176
  12. abhttps://revistas.udea.edu.co/index.php/revistaudea/article/download/12903/11622
  13. ab (Ingelesez)Spoto, Donald. (2001). Marilyn Monroe: The Biography. Rowman & Littlefield ISBN978-0-8154-1183-3. (kontsulta data: 2021-06-29).
  14. https://repositorio.tec.mx/bitstream/handle/11285/624018/v19a10_2.pdf?sequence=1
  15. (Ingelesez)Summers, Anthony. (2013-10-17). Goddess: The Secret Lives Of Marilyn Monroe. Orion ISBN978-1-78022-707-8. (kontsulta data: 2021-06-29).
  16. ab (Ingelesez)Summers, Anthony. (2013-10-17). Goddess: The Secret Lives Of Marilyn Monroe. Orion ISBN978-1-78022-707-8. (kontsulta data: 2021-06-29).
  17. (Ingelesez)Meyers, Jeffrey. (2012). The Genius and the Goddess: Arthur Miller and Marilyn Monroe. University of Illinois Press ISBN978-0-252-07854-5. (kontsulta data: 2021-06-29).
  18. abhttps://fido.palermo.edu/servicios_dyc/proyectograduacion/archivos/4340.pdf
  19. (Gaztelaniaz)Gunthert, André; Erazo, Jorge Luis Aparacio. (2018). «La consagración de la selfie: una historia cultural» NEXUS COMUNICACIÓN  doi:10.25100/nc.v0i24.7691. ISSN2539-4355. (kontsulta data: 2021-06-29).
  20. abchttps://revistas.udea.edu.co/index.php/revistaudea/article/download/12903/11622
  21. abhttps://www.redalyc.org/pdf/1995/199520010079.pdf
  22. https://riull.ull.es/xmlui/bitstream/handle/915/13293/LT_08_(2010)_24.pdf?sequence=1
  23. ab (Gaztelaniaz)Hethmon, Robert H.. (2004). El método del actors studio: conversaciones con Lee Strasberg. Editorial Fundamentos ISBN978-84-245-0094-8. (kontsulta data: 2021-06-29).
  24. https://racimo.usal.edu.ar/4897/1/P%C3%A1ginas%20desde500028160-La%20entrevista%20period%C3%ADstica.pdf
  25. https://pesquisa.bvsalud.org/portal/resource/pt/ibc-129999
  26. Alfaro, Silvia Rivera. (2012). «“Oración por Marilyn Monroe” de Ernesto Cardenal: de la construcción al carácter pragmático» Revista Humanidades: Revista de la Escuela de Estudios Generales 2 (1): 7. ISSN2215-3934. (kontsulta data: 2021-06-29).
  27. (Gaztelaniaz)Entrambasaguas, Manuel de. (2013). «Insomnio y muerte de Marilyn Monroe. Parte I: Insomnio» Vigilia sueño: 45–57. (kontsulta data: 2021-06-29).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Kideak
Elkartuak
Filmak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Marilyn_Monroe&oldid=10374069"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp