Marienea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bizkaia |
Koordenatuak | 43°14′02″N2°53′31″W / 43.2340206°N 2.8919244°W /43.2340206; -2.8919244 |
![]() | |
Kontaktua | |
Helbidea | Kareaga Goikoa, 54 |
Webgune ofiziala | |
Marienea,BasaurikoEmakumeen Etxea,2012komaiatzean inauguratu zen Basaurin emakumeak elkartu, hausnarketa gune eta jarduerak dinamizatzeko espazio gisa. Bertan daude kokatuta udaleko Berdintasun Saila, Jabekuntza eskola eta bertan egiten diren ikastaro eta trebakuntza eskaintzak, sexu informaziorako bulegoa, Emakumeen informazio bulegoa, psikologo eta abokatua barne, eta gazteei bideratutako programak.[1]
Basaurin jabekuntza eskola sortu zen lehenik, eta bertako lokal zaharrek Emakumearen Topaleku funtzioa bete zuten. Udalerriko Berdintasun Arloaren, elkarteen eta mugimendu feministaren aldarrikapenaren ondorioz, 2012an egungo ahalduntze eskola inauguratu zen, Marienea izenekoa. Hau, egia esan, emakumeentzako etxea da; izan ere, ahalduntze-eskolaz gain, Berdintasun Arloa, Sexu Informazioko Bulegoa edo Emakumeentzako Informazio Zentroa, Batera Bikain edo Equitruque biltzen ditu. Gainera,elkarte,GKE,erakusketa eta abarren jarduerak hartzen dituen espazio bat da.[2]
Berdintasun Saila da Marienean dauden zerbitzuak eta baliabideak mendean dituen organo nagusia (etxeak eta eskolak jasotzen duten izena). Basauriko Udaleko Berdintasun Kontseilua, berriz, 2001. urtean eratu zen. Udalerrian dauden emakume-elkarteek osatzen dute, eta Berdintasun Arloko zinegotzi delegatua du buru. Hauek dira Basauriko Berdintasun Kontseilua osatzen duten erakundeak: Ate Zabalik, Manuela Egiguren: soziokulturala etxekoandreak, alargunen elkartea, Basauriko Emakumeen Elkartea, Helduen Hezkuntza-Emakumeen Taldea, Hemengo eta Hango emakumeak, Zure Ondoan, Marienea Elkartea eta Enproa.[2]
Emakume nabarmenen izenak dituzten aretoetan banatzen da:Dolores Ibarruri,Pepita Nuñez,Elbira Zipitria,Polixene Trabudua. Gainera, erabilera publikorakosukalde txiki bat dauka, etxe-izaera ematen diona. Eraikitzeko, antzeko esperientziak bisitatu ziren, hala nolaZaragozako Emakumeen Etxea.[2]
Marienea feministon eta ideien fabrika bat da, eta feminismoaren laborategia. Gauza asko mamitzen dira han. Batez ere, jakinduria. Guretzako gune segurua ere bada geure gauza, aldarrikapen eta beharrei buruz hitz egiteko eta trebatzeko. (Biki Pozo)[1]
Basauriko 11 eraikinekbinilozko eta dibondazko (aluminio finezko materiala) horma-irudi handiak dituzte, emakumeak eta haien borrokak eta aldarrikapenak ikusgai, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolaturiko erakusketan. Udaletxe ondoko metro geltokian (lehenengo murala: ‘Egunero izan dadin Martxoak 8!’), Basozelai Gizarte Etxean (bigarren murala: ‘Emakumeak oholtzara!’), Kaleroko Jubilatuen Etxean (hirugarren murala: ‘Gure gorputza, gure erabakia!’ -Basauriko 11ei omenaldia-), Kaleroko metro geltokian (laugarren murala: ‘Zuen txinparta feministen sua gara’), Uribarri Institutuan (bosgarren murala: ‘Izan zaitez feminista!’), Bizkotxalde ikastetxean -Ariz- (seigarren murala: ‘Etxean eta kalean, lanak, guztion artean’), Manuela Egiguren eta Ate Zabalik elkarteen egoitzan (zazpigarren murala: ‘Emakumeak batera indartsuago!’), Soloarte ikastetxean (zortzigarren murala: ‘Askeak, anitzak eta errebeldeak!’), Bidebieta ikastetxean (bederatzigarren murala: ‘Eta beti egongo gara’), Artunduaga kiroldegian (hamargarren murala: ‘Eutsi berdintasunari!’) eta Sofia Taramona ikastetxean (hamaikagarren murala: ‘Ez gaude jokoz kanpo!’).[3][4]