Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Marie-Claire Alain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie-Claire Alain

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie-Claire Geneviève Alain
JaiotzaSaint-Germain-en-Laye1926koabuztuaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLe Pecq2013kootsailaren 26a (86 urte)
Hobiratze lekuaSaint Germain-en-Laye Old Communal Cemetery(en)Itzuli
Familia
AitaAlbert Alain
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Marcel Dupré
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorganista,organ teacher(en)Itzuli,musikologoa,musika-irakaslea etaklabezin-jotzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuaorganoa
DiskoetxeaErato Records(en)Itzuli

IMDB: nm1786653Musicbrainz: 17246659-e5fc-4a1e-b29c-10f8a3f6bdfbDiscogs: 578730Allmusic: mn0000045429Find a Grave: 106135851Edit the value on Wikidata
Marie-Claire Alainorganoa jotzen, 1975ean.

Marie-Claire Alain (Saint-Germain-en-Laye,Frantzia,1926koabuztuaren 10a -Le Pecq, Frantzia,2013kootsailaren 26a) frantsesorganista izan zen.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Musikari-familia batean jaio zen. Aita (Albert) eta anaia (Jehan) musikagileak zituen, eta sarritan jo izan zuen haien musika.PariskoKontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta, ikasten ari zela, hainbat sari bereganatu zituen, gerora izandako ibilbide bikaina iragartzen zutenak.

GehienbatBachen musikan trebatu bazen ere, ez zuen albo batera utzi organoari dagokion gainerako musika, ezbarrokoa edoerromantikoa (besteak beste,César Francken interpretatzaile aparta zen), ezta XX. mendekoa ere.

Musika-interpretazioari dagokionez, adierazkortasun handiaz gainera, joaldien argitasuna eta organo-erregistroetan zuen trebetasuna nabaritu izan ziren emakume organista honengan. Musika-irakaskuntzan ere gailendu zen, gaitasun handia erakutsi baitzuen ikasleak, teknikan baino haratago, interpretatzen ari ziren autorearen eta obraren munduan murgilarazteko.

Honoris causa doktorea izan zen Colorado eta Texasko unibertsitateetan, eta hainbat musika-lan ere eskaini zioten,Charles Chayneren "Organo Kontzertua", esate baterako. Musika-grabazioak ere ugari egin zituen; besteak beste, Bachen eta bere anaia Jehanen organorako lan guztiak grabatu zituen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Marie-Claire AlainAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Marie-Claire_Alain&oldid=8409821"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp