Ressa Manilan jaio zen eta haurtzaroa Quezon hirian eman zuen 10 urte bete arte, bere familiarekinEstatu Batuetara emigratu behar izan zuen arte.New Jersey- n finkatu eta Batxilergoko ikasketak burutu ondoren, Princeton Unibertsitatean ikasi zuen.Fulbright beka lortu zuen Filipinetako Unibertsitatean kazetaritza masterra egiteko.[7][8][2]
1986an Filipinetara itzuli ondoren,CNNko kazetari lanetan aritu zen bi hamarkadatan; lehenik, Manilako delegazioan, zuzendari bihurtu zen, eta geroagoJakartako erredaktore buru gisa.[2][9]Bertan ikerketa kazetaritzan espezializatu zen, Asiako hego-ekialdean terrorismoaren eraginaren inguruan lan nabarmenak eginez.[7][9] 2004 eta 2010 artean, ABS-CBN, Filipinetako telebista kate handiena den albistegietako zuzendaria izan zen.[9][10]
Filipinetako beste kazetari batzuekin batera, 2012an Rappler webgune informatiboaren sortzaileetako bat izan zen, abian jarri zenetik herrialdeko hedabideen artean eragin handienetakoa izan duena.[11][12] Ikerketa kazetaritzan espezializatzeaz gain, bere ataria Filipinetako lehenengoa izan damultimedia edukiak,sare sozialen elkarreragina eta datuen egiaztapena biltzen dituena .[13][14]
2016an Rodrigo Dutertek agintea lortu zuenetik, Rapplerrek bere administrazioaren alderdirik eztabaidagarrienak salatu eta txosten ugari argitaratu ditu, batez ere narkotrafikoaren aurkako gerran gertatu diren judizioz kanpoko exekuzioak.[15][16][17] Horrek guztiak gatazka zuzena eragin du presidentearen eta Ressaren artean, web atariaren arduradun delako.[15][16][17] 2018ko urtarrilean, Filipinetako gobernuak hedabide lizentzia ezeztatzen saiatu zen atzerriko akziodunak izatea leporatuta, herrialde horretan debekatuta baitago.[13][16] Kasu hauprentsa askatasunaren aurkako erasoa dela salatu zutenHuman Rights Watch etaAmnesty International bezalako nazioarteko erakundeek.[4][18]
2018 amaieran, Filipinetako Justizia Sailak ikerketa zabaldu zuen Ressaren aurka ustezko zerga iruzurra egiteagatik.[16][17] Kazetariak ziurtatu du salaketa faltsua dela, prentsa independentearen aurkako jazarpen kanpaina dela eta Duterteren exekutiboa salatu du irainak eta prebarikazioagatik.[16][17]
Kazetari gisa dituen eginkizunak garatzerakoan, lineako genero tratu txarrak, mehatxuak eta jazarpenaren kanpaina iraunkorra jasan izan du.[3] Halako batean, batez beste orduko 90 gorroto mezu baino gehiago jasotzen zituenFacebook-en .[3]
Ressa hamaika aldiz ikertu dute.[3] 2020ko ekainaren 15ean Manilako auzitegi batek ziber difamazioagatik kondenatu zuen.[3]
2020an "Facebooken Egiazko Gainbegiratze Batzordea" jarraipen-talde independientearen kide izendatu zuten.[19]
2018anTime aldizkariak "urteko pertsona" taldean sartu zuen, "egiaren zaindari" izeneko kazetari talde baten barruan, SaudiYamal Jashogyi etaWa Lone bezalakoekin batera.[20][1]
2021eanUnesco / Guillermo Cano 2021 Prentsa Askatasunaren Munduko Saria. Epaimahaiak adierazi du "Ressaren adierazpen askatasunaren aldeko borroka etengabea mundu osoko kazetari askoren adibidea dela".[21][3]
2021ean, Bakearen Nobel Saria Filipinetan adierazpen askatasunaren eta giza eskubideen alde egindako borroka aitortzeko.[22][23]
Filipinetako eta Errusiako kazetari batzuek Bakearen Nobel saria irabazteak argi erakusten du gaur egun mundua eta Filipinak nola dauden. (Maria Ressa)[24]
Seeds of Terror: An Eyewitness Account of Al- Qaeda Newest Center of Operations in Southeast Asia. (Terrorearen haziak: Asiako hego-ekialdeko Al-Qaedako Eragiketa Zentro Berrienaren lekuko). The Free Press, 2003.[25]