Hasierako lanetaninpresionismoaren eragina nabarmendu zitzaion, bainakubismoari heldu zion geroago.Futurismoaren bidetikNu descendant un escalier (Irudi biluzia eskaileretan behera jaisten,1912) lanarekin abiatu zen.1914tik aurrera joeranihilista nabarmendu zen bere lanetan. Zenbait gauzaki hartu, bere testuingurutik atera, izenburu bitxia ezarri eta arte lan gisa jartzen zituen erakusgai (ready-made izena eman zitzaien).
1915tik1923ra margolan bakarra egiten jardun zen, baina hura amaitu gabe utzi eta bertan behera utzi zuen margolaritza.1920ko hamarkadan zinemagintza surrealista eta fotografia esperimentala landu zituen, eta azken urteetan objektu ironikoak eta absurduak egin zituen, kopuru handietan, arte lanaren kalitate estetiko objektiboa ukatuz.