Mar Menor | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | itsasertzeko urmael |
Azalera | 303,1 km² |
Sakonera | 7 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 37°45′N0°47′W / 37.75°N 0.78°W /37.75; -0.78 |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Ur-gorputza | Mediterraneoa |
Mar Menor[1]Espainiakour gazikoaintzira da,Mediterraneo itsasoaren ondoan,Murtziako Erkidegoan kokatuta.
Zirkuluerdi itxura du etaMediterraneo itsasotik 22km luzera eta 100 eta 1.200m arteko zabalera duen hareazko zerroak banatuta dago. Zerro hauLa Manga del Mar Menor izenaz ezaguna da.
73kilometroko kostaldea inguratzen duen bere 170km² azalerak gehienez 7metroko sakonera du. HorrexegatikEsther Williams aktoreak esan zuen munduko igerileku handiena zela.
Hegoaldean bostuhartetxo ditu: hiru handiak (Perdiguera, Mayor edo del Barón eta del Ciervo) eta txiki bi (Redonda eta Sujeto). Uharteak zein inguruko lurraldeak ingurune babestuak dira.
Hegoaldean erePalos lurmuturra dago. Aintziraren kostaldeanSan Javierreko Santiago de la Ribera,San Pedro del Pinatarreko Lo Pagán,Los Alcázares etaCartagenako Los Urrutias, Los Nietos eta La Manga herrixkak daude.
Aintzira handi bat da Mar Menor, ia guztiz itxita baitago; pasabide estu batek lotzen du Mediterraneoarekin, eta batetik bestera bost graduko aldea egon daiteke uraren tenperaturan. Bertako urak daukan mineral kontzentrazio handiak osasun-turismoa bultzatu zuen duela ehun urte baino gehiago; XX. mendearen hasieran iristen hasi baitziren lehen turistak.Santiago de la Ribera etaLos Alcázares herrietako hoteletan egon ohi ziren; oraindik ere egurrezko kai eta moila politek gogorarazten dute garai hura. Ondoren desarrollismo turistikoak hondamendia ekarri zion Mar Menor barne-itsasoa ixten duen istmoari. Ezin uka, hareazko zerrenda luze honetan porlanak egindako txikizioa handia izan dela.[2]
Txikizio nabarmenatik aparte badira oraindik hondartza txiki atseginak, penintsularen iparraldean bereziki.