Mapa bat eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da, normalean bi dimentsioko planoan. Hala ere, esferikoak izan daitezkemunduko bolak bezala. Aldagai horiek mota askotakoak izan daitezke eta mapa mota definitzen dute. Mapa bat marrazterako edo interpretatzerako orduan, pertsona orokeskala kontuan hartu behar du.
Ezagutzen diren mapa zaharrenak zerua irudikatzen duten arren, lurraldea irudikatzen duten mapak dira ohikoena aspalditik. "Mapa" hitza latinetik dator,Mappa mundi elkarketatik, nonmappa-ren esanahia 'zapia' den[1].
Mapak giza asmakizun garrantzitsuenetariko bat izan dira urtetan zehar, gizakiei bidea emanez munduan zeharreko bideak etanabigazioa azaltzeko.Labar-pinturetan eta harrietako grabatuetan azaltzen diren lehen mapak ahaztu gabe, antzinakoBabilonian,Grezian etaErroman,Txinan etaIndian sortzen dira lehen mapa zehatzak. Bi dimentsioko mapak dira ohikoenak, baina, Grezia klasikoaren aroan ere baziren hiru dimentsioko esferatan, globotan, proiektatutako mapak.
Mercatorren proiekzioa,Gerardus Mercator geografo flandestarrak garatua, asko erabili zen XX. mendearen bukaera arte lurraren bi dimentsioko proiekzio estandar gisa, proiekzio zehatzagoak egin ziren arte. Mercator izan zen, halaber,atlas kontzeptua, mapa-bilduma gisa, zabaldu zuen lehena.
Kartografia esaten zaio mapa geografikoen elaborazioari, eta kartografoa horretan aritzen denari. Errepide mapak dira seguruena gaur egun gehien erabiltzen direnak, baina mota askotako mapak daude.