Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Manosfera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Manosfera pertsona multzo batek komunitate digital batean sortutako ideologia antifeminista eta misoginoa da.Elisa Garcia MingoMadrilgo Unibertsitate Konplutentseko doktorearen ustez manosferara hurbiltzen diren gizonek uste dute azken urteetan «eskubideak galdu» dituztela, eta iragan horretaz duten nostalgia dela haien ezaugarri: «Manosferaren parte diren gizonek sentitzen dute feminismoaren biktima direla, eta gizonei kalte egiten dieten politiketan aldaketak egitea aldarrikatzen dute». Horien helburua argitu du: pribilegio zuri maskulinoa berrezartzea eta maskulinotasun hegemonikoa indartzea.[1]

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Manosfera hitza neologismo bat da,man — gizona — etasphere hitz ingelesez osatutako hitza.[2] Terminoa2009an agertu zen lehen aldizBlogspot-en, eta gizonen eskubideen aldeko mugimenduko aktibistek (MRA) eta kazetariek hartu zuten, neurri handi batean misoginiak definitutako blogen, foroen eta webguneen sare informal bat deskribatzeko. "Pilula gorriaren" kontzeptua (Red Pill ingelesez),The Matrix filmetik hartutako metafora ere erabiltzen dute definitzeko.[3][4]

Partaideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Manosferako partaideakfeminismoaren aurkamaskulinitatearen etamisoginiaren aldarri egiten dutenwebgune,blog eta Interneteko foroen multzoa da. Manosfera osatzen duten komunitateen artean,gizonen eskubideen aldeko aktibistak,incelak (nahi gabeko zelibeak),euren bidetik doazen gizonak (ingelesez:Men Going Their Own Way edoMGTOW),neskatan egitearen artistak (ingelesez:pick-up artists edoPUA) etaaiten eskubideen aldeko taldeak daude.

Manosferakeskuin muturreko etaeskuin alternatiboko komunitateekin egiten du bat sarri.Ziberjazarpenarekin ere lotu izan da eta gainera, gizonak sinesmen misoginoetan erradikalizatzearekin etaemakumeen aurkako indarkeria gorestearekin lotura izan du.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Berandu konturatu gara misoginia negozio errentagarria dela»[1]
  2. https://www.theguardian.com/commentisfree/2015/may/15/the-man-o-sphere-is-outraged-about-mad-max-hand-me-my-popcorn
  3. Ging, Debbie (2017ko maiatzaren 10a). «Alphas, Betas, and Incels: Theorizing the Masculinities of the Manosphere». Men and Masculinities: 2-3.[2]
  4. Lyons, Matthew N. (2017ko urtarrilaren 20a). «Ctrl-Alt-Delete: The origins and ideology of the Alternative Right». Political Research Associates.[3]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Manosfera&oldid=9979923"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp