Apaiz manikeoak idazten VIII-IX. mende bitarteko eskuizkribu batean
Manikeismoaarimajainkoarena eta gorputzadeabruarena dela aldarrikatzen zuenerlijiodualista izan zen.Mani edo Manes izeneko jakitunpersiarrak sortu zuen215-275. urteen bitartean, eta haren jarraitzaileeimanikeo edomanestar izena eman zaie.Ongiaren etaGaizkiaren arteko betiereko borrokan sinisten zuten manikeoek. Ongia eta gaizkia hastapen oinarrizko, berdin eta elkarren kontrakotzat onartzen ditu manikeismoak.
Manikeismoa Manes printzeak sortu zuen,Persian,III. mendean, eta ekialdera zabaldu zen;VII. menderaino izan zuen batez ere eragina.Kristautasunaren etaZoroastroren erlijioaren ezaugarriak bateratu zituen. Manikeismoaren arabera, mundua bi printzipio betiereko eta kontrajarrik gidatzen dute, ongiaren printzipioak eta gaizkiaren printzipioak. Ongiaren printzipioa argitsua da; eta gaizkiarena, berriz, iluna. Gizakiak bere baitako alderdi argitsua (ongia) ondo ezagutu behar du, eta ongiarekin bizi behar du, hil ondoreneko salbazioa atzeman nahi badu. Eliza kristauakheresiatzat jo eta debekatu zuen, baina manikeoek kristauen esetsaldiak saihestu eta denbora askoan eutsi zioten beren erlijioari.