Tenplu hauek, geografiaren arabera, beste izen asko dituzte. Horrela,devasthanam,deval,devalayam,deula,kovil,gudi, e.a., Indiako lurralde desberdinetan esaten zaie.CandiIndonesian esaten zaie (Java etaMalaysian).Kanbodian etaTailandianwat dira.Balin,pura dira.
Tenplu hauek jaino edo jainkosa bati eskainita daude, harekin lotuta dauden beste batzuekin batera, eta haren estatua bertan ikus daiteke. Estatua horieimurtis deitzen diete. Batzutan ere tenpluak jainko-jainkosa desberdinei eskainita egon daitezke.
Tenpluak sarritan natura eta geografiaren leku berezietan altxatzen dira: ur-jausi baten ondoan, leizeetan, ibaietan... Fededunen ustez jainko-jainkosak izadian agertzen dira.[2]
Lehenengo mandirrak K.a. IV. eta V. mendekoak dira.[3] Dena dela, zaharrenak galdu egin dira. Poliki-poliki tenpluak harriekin eraiki ziren eta horien aztarnak gehiago gorde egin dira. Zaharrenetanvedismotikhinduismora eman zen aldaketa aztertu daiteke.
Eraikin hauek altxatzekosanskritoz idatzitakoĀgamak jarraitu behar dira. Testu horietan mandirren egiturak ezezik, otoitz egiteko moduak argitzen dira. Agama desberdinak daude, jainko-jainkosen arabera.
Indiako lurralde desberdinetan arkitektura horren aldaera handiak daude, baita ere ohituren, erritoen eta tradizioenak. Orokorrean lau arkitektura-estilo bereizi egiten dira:
Europan mandir batzuk aurki daitezke:Londresko tenplu hindu handiena,Neasden da (hortik lurpeko geltoki bati izena eman zioten), iparraldeko estiloan eraikia dago. Alemanian,Hammen, Sri-Kamadchi-Ampal dago, India hegoaldeko estilokoa. HolandanMurugan tenplua dago,Roermonden.