Ez daErresuma Batuko lurraldea;Britainia Handiko Koroaren dependentzia (Crown Dependency) bat da. Beraz, Erresuma Batuko gobernua arduratzen da uhartearen defentsa militarraz eta nazioarteko harremanez, baina Man uhartea nazioarteko entitate bereizia da.
Man uhartea Irlandako Itsasoan kokatzen da, eta Goi Erdi Arotik Irlandako eta Eskoziako lurraldeetako gertakarien eraginpean izan da. VIII. mendean, norvegiarrek (bikingoek) Hebrida uharteetan sortutako Uharteetako Erresumako lurralde hegoaldekoena izan zen. XII. mendean, Somerled jaun norvegiar-gaelikoakMan uharteraino hedatu zuen bere agintea eta, 1266tik aurrera, Eskoziaren baitan kokatuta,Uharteetako Jaurerriko zati izan zen. 1313an, berriz,Robert I.a Bruce erregeak uhartea mendean hartu zuen.
1880koabenduaren 21ean uhartean emakumeentzako sufragio eskubidea onartu zuten; hori onartu zuen mundu osoko lehen lekua da.
1975ean,manxeraren azken hiztuntzat jo ohi denNed Maddrell hiltzean, hizkuntza hori hildako hizkuntza bilakatu zen ofizialki.
Erresuma Batuko gobernuaren ardura da uhartea babestea eta, azken finean, gobernu ona bermatzea eta nazioarteko foroetan uhartea ordezkatzea. Bestalde, uharteko parlamentuak eta gobernuak barne-arazo guztietarako eskumenak ditu.
Man uharteko tokiko gobernuak antzinako barrutien oinarria hartu du. Bi aginpide mota daude. Alde batetik,Douglaseko udalerriaren udalbatza dago. BestetikCastletown,Peel etaRamsey hirien, Michael,Laxey,Onchan,Port St Mary etaPort Erin herrien eta beste 15 barrutien (lehen aipatutako hiriak eta herriak ez dituzten) batzordeak daude.
Man uhartean tradizionalkimanxera mintzatu da, baina jatorrizko azken hiztuna1974ean hil zen, eta gaur eguningelesa da nagusi (nahiz eta manxera berriz indartzeko saiakerak egiten ari diren).