Malwareari buruzko grafismoa. Hasierako birus informatikoetatik hasita, troiarrak, har informatikoak, eta ransomware.
Malware (ingelesezkomalicious software [«programa kaltegarri»] hitzetatik eratorria)software mota bat da, edozein sistema informatikori nahita ekintza kaltegarriak egiten dizkiona.[1] Era askotako ekintzak egin ditzakete: informazio lapurreta, funtzionamendua kaltetzea edo datuen eskuragarritasuna blokeatzea, besteak beste. Horien arteko konbinazioa ere gerta daiteke; gainera, askotan, erabiltzaileari xantaia egiteko erabiltzen dira.[2] Malware mota asko dago; ohikoenakbirusak etaharrak dira, baina zabalduta daudetroiatarrak,spywareak etaransonwareak ere.[3]1990ean Yisrael Radaikmalware terminoa asmatu aurretik, software kaltegarria birus informatikotzat hartzen zen, nahiz eta birusak malware mota bat izan.[4]
Hainbat motako malwarea dago. Gainera, malware bat mota batekoa baino gehiagokoa izan daiteke aldi berean:[5]
Birusak: erabiltzailea konturatu gabe ordenagailuaren funtzionamendua aldatu egiten dute. Exekutatzen direnean ordenagailu edosareko programak aldatzen dituzte, euren kodea beste programetan zabalduz.
Exploitak: segurtasun ahulezia batez baliaturik informazioa lapurtzeko erabiltzen den softwarea, berez malwarea ez den arren, beste erabiltzaileen sistemetara atzipena ahalbidetzen duen giltza da.[6]
Harrak: sistemaren memoria agortu arte bere kabuz etengabe ugaltzen den malwarea da.
Ransomwarea: erabiltzaileei euren sistema edo fitxategietara atzipena ukatzen dien malwarea da, bahisari baten truke baimen hori berreskuratzeko aukera ematen dute.[7]
Rootkitak: fitxategiak eta prozesuak ezkutatzeko erabiltzen diren tresna multzoa.[8]
Spywarea: erabiltzailearen baimenik gabe informazioa bildu ondoren beste sistema batera transmititzen duen malwarea.[9]
Historialariek zalantzan jartzen duten arren, malwarea lehen aldiz1970eko hamarkadan ARPANET sarean agertu zela diote gehienek. Hala ere,Apple-ek1984anMacintosh 128kordenagailu pertsonalaren merkaturatzea boom bat eragin zuen. Gero eta jende gehiago zen ordenagailu pertsonala ulertzeko gai, hala ere, batzuek jakintza horiek maltzurkeriak egiteko erabiltzea erabaki zuten. Hasieran, konputagailua ustekabeko eran jokatzea eragiten zuten bakarrik, hortaz, ez zuen kezka handirik suposatzen. Dena dela, ordenagailuen teknologiak aurrera egin ahala malwareak ere aurrera egin du. Azken bi hamarkadetan konputagailuek izugarrizko aldaketak izan dituzte, gainera, interneten etengabeko zabalkuntzaren ondorioz malwera duten webguneak nabariki ugaritu dira. 1980ko hamarkadan hainbatsistema eragileen aurkako programak egiten ziren, hala ere, gaur egunMicrosoft Windows etaAndroid dira erasotuenak, izan ere, erabiltzaile gehien dituztenak dira.
Programa maltzurrak negozio bihurtu egin dira. Alde batetik, malwarea dirua irabazteko erabiltzen duteHackerrek; bestetik aldetik, horren aurka lan egiten dutenWhite Hat-ek. Azkenak normalean enpresek kontratatzen dituzte euren fitxategiak eta sareak babestu ditzaten[10].