Malta, ofizialkiMaltako Errepublika[1] (malteraz:Repubblika ta' Malta)Europa hegoaldekouhartedi-estatua da,Mediterraneo erdianSizilia (Italia) (iparraldean) etaTunisia (mendebaldean) artean kokatua.Malta uharte handiena da, geroGħawdex/Gozo, eta txikiak: Kemmuna/Comino, Kemmunett/Cominotto eta Filfla/Filfola.
Maltako uhartediak bost uharte ditu. Hiru handienetan baizik ez da bizi jendea:Malta (246 km²),Gozo (67 km²) etaCominon (3,5 km²). Uhartedia Mediterraneo itsasoaren erdialdean dago,Siziliako uhartearen hegoaldean (Italia),Tunisiaren ekialdean etaLibiaren iparraldean. Kostaldea garaia eta malkartsua da eta sartu-irten –portu natural bikainak– asko ditu.
Maltako lehen biztanle neolitikoekin,zibilizazio megalitiko indigena inportante bat garatu zen uharteetan. Kultura horrek tenpluak eraiki zituen, K.a. 3600 eta K.a. 700 artean, hiru aldi edo fasetan, eta munduan zutik dauden eraikin zaharrenetariko batzuk dira.Göbekli Tepe eraikin multzoa zaharragoa den arren,Egiptoko piramiderik antzinena K.a. 2630 eta 2611 artekoa da, hau da 1000 urte beranduagokoa.
Megalitoen kultura propioaren ondoren,feniziarren (K.a. XVIII-IX. m.),greziarren etakartagotarren (K.a. VII. m.) bizitoki izan zen. K.a. 218. urteanErromaren mendean gelditu zen. Elezaharrak dioenez, K.o. 60 urtean, San Paulok, zihoan ontziak hondoa jo zuelarik, Maltara iritsi eta kristau erlijioa irakatsi zien hango biztanleei.395. urtean Erromako Inperioa zatitu zenez geroztik, Sortaldeko eskualdearen mendean egon zen Malta.
Ondoren bandaloen (454), ostrogodoen (494) eta bizantziarren (533) mendean egon zen.
870. urteanarabiarren eskuetan gelditu zen; arabiarrek eragin handia izan zuten Maltako hizkuntzan eta kulturan etaIslama zabaldu zuten.Maltera, egun,arabiera haren ondorengo hizkuntza da, eta gerora kristau erresumek berreskuratu zuten arren Malta, erlijioa aldatu zen berrirokristautasunera, baina ez hizkuntza.
1091nRoger I.a normandiar aitonen semeakhartu zuen uhartea, eta 1245ean,Frederiko II.ak arabiarrak uharteetatik kanpora egotzi zituen. 1266an,Karlos I.a Napoli eta Siziliako lehen erregeak hartu zuen uharteen gaineko aginpidea, eta 1283anPetri III.a Aragoikoak. 1530eanKarlos I.a Espainiakoak Jerusalemgo San Juan Ordenaren (Maltako Ordena deitua gero) zaldunen eskuetan utzi zuen uhartea. XVI. mendean Malta uharteak, J. Parisot de La Valette Maltako Ordenako Maisuak egindako harresiei esker, turkiarren erasoei eutsi zien.
XVII. mendean itsaslapurren babesleku izan zen.XVIII. mendearen erdialdetik aurrera Mediterraneoaren eta Sortaldearen arteko merkataritzagune nagusia izan zen frantsesentzat. Hala,1798an, Maltako Ordena ahuldurik zegoela, Napoleonek hartu zuen Malta. Maltarrek, britainiarren laguntzaz, frantsesak uhartetik kanpora egotzi zituzten 1800an; britainiarren babesa eskatu zuten, eta 1814az geroztik, 1964an burujabetasuna lortu zuten arte,Britainia Handiaren babespean egon zen. XIX. mendean Britainia Handiaren itsasontzien babesgune nagusia izan zen, Britainia Handia eta Indiaren arteko merkataritza harremanetan.
XX. mendean istiluak izan zirenbritainiarrek Maltako hizkuntza ofizialtzat hartzen ez zutelako, eta Maltari autonomia onartzen ez ziotelako.Bigarren Mundu Gerran Maltak Italiako eta Alemaniako hegazkinen erasoei eutsi zien; uhartea balio handikoa izan zen gerran, handik Siziliaren etaLibiako alemaniarren arteko komunikazioa eten ahal izan baitzen.
1947an maltarrek autonomia lortu zuten. 1964ko irailaren 21az gero (Parisko hitzarmena) Malta independentea da. 1974ko irailean errepublika egitura onartu zuten. 1979an Britainia Handiko gudarostea Maltatik atera zen, eta harrezkero ez da gune militarrik ezartzerik onartu. 1980-1982 bitarteko urteetan, Mediterraneoko petrolio hobien ustiapena zela eta, Maltaren eta Libiaren arteko harremanek okerrera egin zuten.
1984an adiskidantza eta elkarlaguntzarako hitzarmen bat izenpetu zuten bi herrialdeek.Alderdia Laborista hamasei urtez gobernuan egon ondoren (Dom Mintoff lehendabizi, etaMifsud Bonnici gero), 1987ko hauteskundeetanFenech Adami buru denAlderdi Nazionalista izan zen garaile. Honek Estatu Batuetara hurbiltzeko politika bideratu zuen. Inportazioak liberalizatu, merkataritzarako eremu askeak sortu, eta turismoa eta atzerritarren inbertsioa bultzatu ziren.
1992ko otsailean Lehen Ministro hautatu zuten ostera Adami, Alderdi Nazionalistak botoen % 51,77 eskuratuta eta Alderdi Laboristak % 46,50. Herrialdea Europar Batasunean sartzea zen Adamiren xede nagusia.1993an adierazi zuenez, Maltak Europar Batasunean sartzeko baldintzak betetzen zituen, demokraziari eta giza eskubideei zegokienez, baina herrialdearen egitura ekonomikoa “zaharkitua“ zegoelakoan, oinarrizko erreformak egitea eskatu zitzaion.
1995eko ekaineanEuropar Batasunak diru-laguntza eman zion herrialdeari erreforma horietarako, eta 1996aren bukaeran herrialdea Europar Batasunean sartzeko negoziazioak hasiko zirela iragarri zen. 1996ko urriko hauteskundeetan Alderdi Laboristak botoen % 50,7 eskuratu zituen, eta Alderdi Nazionalistak % 48,7.Alfred Sant izendatu zuten Lehen Ministro. Gobernu berriak MaltaNATOtik atera zuen. Santek adierazi zuen bere herrialdeak neutral jokatuko zuela, Mediterraneoan segurtasuna eta egonkortasuna bermatzearren.
Halaber, Europar Batasunean sartzeko programa geldiarazi zuen, eta sarrera hori polikiago eta pixkanaka –merkataritza libreko edo lankidetzako hitzarmenen bidez– egiteko asmoa azaldu zuen. 1998ko martxoan, oposizioak eskatutako zentsura boto batek gobernuaren dimisioa eragin zuen.
Malta2004an sartu zen, azkenik, Europar Batasunean. 2007ko ekainekoEuropako Kontseiluan adostu bezala, Maltaeuroaren zonaldean sartu zen 2008ko urtarrilaren 1ean.[2]
21. mendean, Maltako bizitza politikoko eskandalu handienaDaphne Caruana kazetariaren hilketa izan da, 2017an bonba autoz egindako atentatuan eraila[3]. Caruanak ikertu egiten zituen Maltako aberatsek Gobernuarekin dituzten konexioak, zeinak negozioen iturri dira askotan. 2019an. ikertutako enpresari horietako bat,Yorgen Fenech atxilotu zuten, eta horrek ekarri zuen Gobernuko kabinete-buruaren,Keith Schembriren, dimisioa, konexioak baitzituen Fenechekin. Protesta gehiagoren ondoren,Joseph Muscat lehen ministroak ere kargua utzi zuen.association with Caruana Galizia's murder. Epaiketa eta kondenek, dena dela, mafioso eragile zuzenak kondekatu dituzte, baina ez gaineko diru eta aginte mailako konexioak.
1993tik Malta 5eskualde eta 68 udalerri edo udal kontzeju ezberdinetan banatzen da..[4] Udalerrien eta Maltako Gobernuaren artean, Eskualdeko Batzarrak (malteraz:Kumitat Reġjonali) daude.
Maltaren biztanleak (bider 1000),FAO-ren arabera, 2005-ean.
Maltarrak (%96) feniziarren, arabiarren, italiarren eta ingelesen ondorengoak dira. Britainiar jatorriko gutxiengo bat ere badago. Biztanle gehienak Maltako uhartean bizi dira, hiri txikietan. Hiriburuaz gainera,Birkirkara (22.000 biztanle),Qormi (20.000) etaSilema (13.500 biztanle) dira hiri nagusiak. Hizkuntza ofizialak ingelesa eta maltera dira. Maltak Europar Batasuneko biztanle dentsitate handiena du, alde handiz: 1.282/km2.
2006n uhartean 400.000 pertsona biziz gain, kanpoaldean maltar jatorrizko hainbat jende dago:
Nekazaritzak garrantzi handia du Maltako ekonomian. Lurraren %40 inguru dago landuta, baina herrialdeko biztanle dentsitate handia dela, batetik, eta lurraren pobretasuna, bestetik, elikagaiak inportatu egin behar izaten dituzte. Patatak, tomateak, meloiak, garia, garagarra, barazkiak, fruitu arbolak, mahastiak eta loreak lantzen dira batez ere.
Horretaz gainera aipagarriak dira elikagaiak eraldatzeko industria, ehungitza, altzariak, tabakoa, makina arinak, eta produktu kimikoak, besteak beste. Dena dela, ekonomia kanpo merkataritzaren mende, manufakturen mende eta, batez ere, turismoaren mendean dago.
Maltako Tourra (ofizialki, Tour ta Malta[6]) da herrialdeako itzuli garrantzitsuena. Lau etapa izaten dituMalta zeinGozo-ko uharteetan zehar. Martxoan edo apirilean izaten da. Herrialde txikia denez, zirkuituko etapak izaten dira. 1990. urtean izan zen lehenango ekitaldia.
Herrialdean, futbol estadio handi bat dago,Maltako uharte erdialdean.