Bizkaiko zein Arabako campusean ari dira. Hauek dira irakasleak:Ana Puente,Kepa Altonaga,Carlos Prieto etaBenjamín Gómez. Talde honek proiektuak garatzen ditu Euskal Herrian baina baita beste herrialdetan ere: Nikaragua, Ginea, Portugal, Espainia... Dena dela,taxoi hori oso zabala izanik, ikerketa-taldea lurreko moluskuetan berezitu da, Iberiar penintsulako eta Balear Uharteetako lurreko moluskuetan, hain zuzen ere. Ikerketen bidez, taldearen gaineko ezagutza sistematiko handiagoa lortu nahi dute, bai alderdi taxonomikoan, baita biogeografikoan ere; eta horrela, eboluzio- eta espeziazio-prozesuak ere hobeto ezagutu.[2]
Arkeomalakologiaarkeologiaren disziplina laguntzailea da. Berari esker inguru batean eman diren paisaia-aldaketak, klima-aldaketak edo leku batenhistoria natural ezagutzeko aukera izan dezakegu. Neurri handi batean hori fenomeno bati esker gertatzen da: molusku gehienek maskor kalkareoak dituzte eta horrek hauekfosil bihurtzeko bidea ematen die. Fosil horiek informazio handia ematen dute.[3][4]
↑Pérez Hernández, Roger. 1993. Museo de Biología de la Universidad Central de Venezuela (MBUCV). International Symposium & First World Congress on Preservation and Conservation of Natural History Collections. 2:17-23